Iruña -Veleiako ikerketa Proiektuaren 2008-5-13ko komunikatua dela eta adierazi nahi dugu:
Inolako asmorik ez dugula izan informazio nahasia emateko eta eskertzen dugula zuen komunikatua, norbaiten zalantzak argitzeko laguntzen badu.
3. Biltzarreko egitarauan, pdf formatuan eta kartelean azaltzen da hitzez-hitz, "Iruña Okako idazkunen balioa", eta leku guztietan Patxi Alaña jauna dela hizlaria, uste dugu behintzat koherenteak eta zehatzak izan garela informazioa zabaltzeko garaian. Zalantzaren bat nabaritu dugunean galderetan, berehala idatzi dugu hizlariek ez dutela zerikusirik Iruña Okako (Veleia) ikerketa Batzordearekin.
Duela urtebete erabaki genuen 3. biltzarra Iruña Okan egitea eta hitzaldi bat izango zela "Iruña Okako idatzien balioa", urtebete honetan gertaerak izan dira, astia ez da alperrik igarotzen, Foru Aldundian aldaketa politikoak, bideoa argitaratzea Youtuben, Nefertiti afera, Batzorde zientifikoa eratzea, Henrike Knörr euskaltzainaren heriotza tamalgarria, baina nabarmena da eragileak ez garela gu izan. Iruña Okako idatziei buruz daukagun informazioaren baloraketa bat egiteak, egitarauan azaltzen den bezala ez dugu uste "agian, martxan jarrita dauden ikerketak oztopatu ditzakeela", ez gure arduragatik behintzat, ez baititugu ezagutzen eta iritzi publikoa benetan nahasten duena informazio eza da.
Diru kontutan aipatu dugun informazio bakarra da plan bat dagoela harresiak berreraikitzeko eta aurrekontua 6,3 milioi eurokoa dela egunkari gehienetan irakur daitekeen bezala. Jakina da urteak daramatzagula arkeologi plan orokor bat eskatzen 10-15 urtetan induskatzeko Iruña Oka aztarnategia gure ustetan duen potentzial harrigarriagatik, euskararen historia alda dezakeen espektatiba zoragarriekin, adibidez, duela bi mila urteko euskarazko mila hitzetako hiztegia.
Esan beharrik ez dago Batzorde zientifikoa eratu aurretik eskatu genuela ere nazioartera zabaldu behar zela, atzerriko adituak bertan sartuz. Tamalez, Henrike Knörr filologo eta euskaltzainaren heriotza tamalgarriak eztabaida hauek zabaltzen ditu berriro. Larunbatean ospatuko dugu euskararen jatorriaren 3. biltzarra Iruña Okan eta gonbidatuta zaudete.
Zuzendaritza.
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Euskararen jatorriari buruz eztabaidatzeko bloga. Aurreko Biltzarretako ponentziak eta informazioa:
http://www.euskararenjatorria.eu