Txapelketa luze bat jokatzen ari da azken 300 urtetan, euskararen harremanena beste hizkuntzarekiko, Europako historiaurreko hizkuntza ala Euskal Herri inguruko hizkuntza isolatua. Historian zehar iritzi desberdinak izan dira Larramendi, Oihenart, Astarloa, Humboldt, Krutwig, Kapanaga, Naberan, Lizarduikoa... aurreneko hipotesiaren alde eta aurka, Tovar, Trask, Mitxelena, Gorrotxategi, Lakarra... bigarrenaren alde.
Azken hamarkadetan izan diren aurrerapen zientifikoak direla eta, batez ere, populazioen genetikan, iruditzen zait epe luzera aurreneko hipotesiak txapelketa irabazita duela eta sintoma adierazgarriak nabarmentzen ari direla, adibidez ez dietela behar bezala erantzuten nazioarteko adituek argitaratzen dituzten ikerketa lan berriei. Esaterako Theo Vennemann -en "Europako aurrehistoriako jatorrizko hizkuntza" Spektrum der Wissenschaft aldizkarian argitaratu zena 2002ko maiatzean, non Munich unibertsitateko filologoak Alemaniako hidronimia euskararekin lotzen duen. Aipatzeko ere Stephen Oppenheimer-ren "Los senderos del Edén" eta "The origins of the british" 2006, non Oxford-eko unibertsitateko genetistak demostratzen duen euskaldunak izan zirela Britainia Handiko jatorrizko aurreneko biztanleak.
Euskararen isolamenduaren defendatzaileak ez dute inolako argumenturik ikertzaile hauen aurkikuntzak esplikatzeko eta erantzunik gabe utzi dituzte, existituko ez balira bezala, autismo intelektual batean murgilduta, jakinik eztabaidatzeko foroak Alemanian eta Britainia handian daudela. Iruditzen zait gero eta ikerketa gehiago azalduko direla eta Europa mailan epe luzera lehen hipotesia nagusituko dela.
Bitartean, azken bi urteotan Iruña Okan (Veleia) erromatar garaiko 270 bat ostraka (zeramika puska grabatuak) azaldu dira, datatuak 1.700 bat urtetan, 70 bat euskarazko esaldi motzekin (jan edan lo) eta ehun luze bat hitzekin (urdin, isar, zuri, urdin, gori, edan, ian, lo, ian, ta, edan, iaun, geure, ata, zutan, iesus, ioshe, ata, ta, mirian ama), Henrike Knörr filologo eta euskaltzainaren arabera, tamalez zendu berria. Knörr poztu zen aurkikuntzarekin eta Vennemann edo Oppenheimer bezalako ikerlariei normala irudituko zitzaien, duela bi mila urteko ostrakak euskaraz azaltzea, ez bakarrik Iruña Okan, Iruñean, Irunen, Commiges-en, Paben edo Bordelen.
Baina Iruña Okan bigarren hipotesia defendatzen dutenek, jakinik Europako txapelketa orokorra galduta dutela eta ez dutela disputatzeko asmorik ere, erabaki dute Euskal Herrian partida batzuk jokatzea, kontuan harturik inguru honetan apustu zale asko dagoela. Ematen du ez direla konturatu lehen partida 22 - 0 galdu zutela ostrakak azaltzearekin batera.
Galtzen ez dakitenez errebantxa behartu zuten eta horretarako zalantzan jarri behar izan zuten indusketen taldeko ohore pertsonala ere, arbitroen ohorea alegia, apustu zale guztien aurrean.
Esan beharrik ez dago partida bakoitza gogorra dela oso, indar asko xahutzen duela, eta sufrimendu asko ematen duela, nahiz eta zalegoarentzat espektakulu ikusgarria den zalantzarik gabe. Ba bigarren partida hau ere 22 - 0 galdu zuten, ikertzaile talde osoak 2006-11-23ko komunikatua sinatu zuenean eta batez ere Henrike Knörr filologo eta euskaltzain euskaldunak sinatu zuenean esanez:
”Iruña Okako ostrakak erromatar garaikoak direla, bere garaiko beste milaka ebidentziekin batera azaltzen direla, erromatar garaiko geruzetan azaldu direla eta zigilatzen dituzten beste erromatar garaiko geruzen azpian”.
Hala eta guztiz ere, apustuzaleek ez dute ulertzen zergatik ez dituzten argitaratzen ostrakak euskal hitzekin. Bigarren partida honek ere koste handia izan zuen, adibide bat bakarrik jartzeagatik Euskaltzaindia zatitu zela, euskaltzain batek sinatu zuen eta besteak ez baitzuen sinatu eta pilotarien arteko harremana gaiztotu.
Nefertiti aferarekin hirugarren partida behartu dute eta Batzorde zientifikoa eratu, sinplifikatzeko eta barkatuko didazuelakoan bi pilotariekin Knörr eta Gorrotxategi. Minbizi malapartatuak tamalez pilotari baten heriotza ekarri du eta suposatzen dut partida suspendituko dela, beste pilotari bat izendatu arte, apustuzaleek inoiz ez baitute apusturik egingo partida batean, non pilotari batek jokatzen duen hildako beste pilotari baten aurka.
Zalantzarik ez dago Euskal Herrian partida gehiago izango direla, oso gogorrak gainera eta sufrimendu asko ekarriko dutela, ondorio latzekin, ikuskizuna ere bai jakina, espektakulua alegia, batez ere dakitelako Europako txapelketa nagusia txapeldunena alegia, galduta dutela, ez dutela inolako asmorik disputatzeko ere eta denbora ahitzen ari zaiela.
Bitartean apustuzaleok hurrengo partidaren zain.
Larunbata honetan Euskararen jatorriaren 3. biltzarra Iruña Okan.