Leire Saitua
Ongi etorri gaur (2008-5-17) Iruña Okan ospatzen den euskararen jatorriaren 3. biltzarrera.
Euskararen jatorriaren lehen biltzarra Arantzazun ospatu zen 2005.11.19an, urte batzuk igaro dira eta hemen gaude 3.ean, aipatu behar da talde sortzaileek egin zuten lana, eta erakutsi zuten sortzeko gaitasuna, beti zailena baita alegia, "Mikoleta" Bilbo aldeko euskara elkartea, "Euzko Izaera" euskararen etorburua ikertzen duen taldea, "Bizi-Hitza" gizakien hitz eta hizkuntza anitzei bizia ematen laguntzeko taldea eta "Ena" euskaldunon kontzientzian sakontzeko eta euskal nortasuna lantzeko sortutako elkartea.
Urte hauetako esperientzia kontuak harturik, jabetu gara egitura propioa behar zuela taldeak egin beharreko lana errazago egin ahal izateko eta aurten erabaki da "Euskararen jatorriaren biltzarra" diru onura gabeko taldea sortzea. Helburuak antzekoak dira, euskararen jatorria aztertzea eta ikertzea, teoriak zabaltzea eta ikertu duten adituen lana baloratzea eta eskertzea. Honetarako oraingoz aurreikusten da urtero gai honi buruz biltzarra antolatzea, hitzaldi, mahai inguru, liburu eta horrelako hedapen ekintzak bideratzea, interneten web gune bat mantentzea informazioa zabaltzeko eta bazkideen arteko harremanak lantzea. Epe motz batean elkarte kulturalak egitura juridikoa izango du eta gonbidatzen zaituztegu bazkide izan zaitezten eta parte har dezazuen. Epe luzerako proiektua da, ea bost bat urtetan, 10. urteurrenerako web gune aberats bat dugun, 50 bat ponentziekin.
Azken biltzarretik urrats batzuk eman dira, sendotu da elkartearen presentzia amaraunean, Durangoko ferian ere stand duin bat antolatu zen eta gaitasuna izan dugu 3. biltzarra antolatzeko, honek suposatzen duen inpaktoarekin hedabideetan, artikuluak egunkarietan, irratietan, web gunetan eta abar. Gure iritzia gehiago entzun da gizartean alegia.
Duela urtebete erabaki genuen 3. biltzarra Iruña Okan egitea eta hitzaldi bat izango zela "Iruña Okako idatzien balioa", urtebete honetan gertaerak izan dira, astia ez da alperrik igarotzen, Foru Aldundian aldaketa politikoak, bideoa argitaratzea Youtuben, Nefertiti afera, Batzorde zientifikoa eratzea, Henrike Knörr filologo eta euskaltzainaren heriotza tamalgarria, baina nabarmena da eragileak ez garela gu izan. Iruña Okako idatziei buruz daukagun informazioaren baloraketa bat egiteak, egitarauan azaltzen den bezala ez dugu uste "agian, martxan jarrita dauden ikerketak oztopatu ditzakeela", ez gure arduragatik behintzat, ez baititugu ezagutzen eta iritzi publikoa benetan nahasten duena informazio eza da.
Hartutako erabakiak uste gabeko "arazoak" erakarri dizkigu, esaterako Veleia.com webgune ofizialean oharra plazaratzea 3. biltzarra aipatuz, erantzun duguna, baina ez gara damutzen, zalantzarik gabe gaudelako egon behar genuen lekuan, euskararen jatorriaren atzetik gure iritzi anitzak defendatzen leku egokienean.
3. biltzar hau beti markatuta egongo da Henrike Knörr filologo eta euskaltzainaren tamalezko heriotzarekin. Gure blogean bere loturatxoa zuen, doluminak bidali genizkien senideei, artikulua zabaldu dugu hedabideetan, harremanetan jarri gara sendiarekin eta omenaldi xume bat inprobisatu dugu arratsaldeko 19.30etarako. Bere ezpalekoak ez izanagatik senideek esan digute omenaldira etorriko direla eta eskerrak eman nahi diegu etortzeagatik une zail hauetan. Euskararen jatorriaren izenean Leire Saitua.
Argazki batzuk hemen daude, argazkilaria Gorka Palazio da eskerrik asko:
Gorka Palazio jaunaren argazkiak
"Bere ezpalekoak ez izanagatik, Henrikeren heriotzak begiak zabaldu dizkigu eta konturatu gara Iruña Okako aurkikuntzen aurrean defendatu duen jarrera zaila, ausarta eta konprometitua. Orain beranduegi, jabetu gara euskaldunak bezala zein bakarti utzi dugun batzutan, adibidez, Iruña Okako ikertzaile batzordearekin batera komunikatua sinatu zuenean 2006-11-23an lehen aipatu bezala. Orain utzi gaituenean konturatu gara zein den komunikatuaren garrantzia, filologo euskalduna eta euskaltzaina bakarra defendatu duena Iruña Okako euskara zaharra. Bakarti utzi genuen eta damu gara. Aitortu nahi diogu bere jakinduria, duintasuna, poza, ausardia, jarrera, euskara moderno eta zaharraren defentsa zaila, ausarta eta trinkoa tamalez azkeneraino, gure elkartearen helburu nabarmena. Agur eta ohore Henrike Knörr filologo euskalduna. Doluminak senideei."
Elkartearen izenean Leire Saituak lore sorta eman zien Txari alarguntsari eta Iruri alabari besarkatuz, biltzarreko jendea zutik jarrita txalo zaparrada beroa eskaintzen zien bitartean. Horrela amaiera eman zitzaion omenaldiari eta 3. biltzarrari. 
Henrike Knörr-en alanguntsa Txari Santiago eta alaba Iruri omenaldian
Argazki batzuk hemen daude, argazkilaria Gorka Palazio eskerrik asko:
Gorka Palazio jaunaren argazkiak
Euskararen jatorriaren elkarteko lehendakariaren hitzaldi osoa:
"Arratsaldeon eta eskerrik asko etortzeagatik batez ere Henrike Knörr-en alarguntsa den Txari-ri eta Iruri alabari. Nahi dugu jakin dezazuen goizeko 10etan Euskararen jatorriaren 3. biltzarreko sarrera hitzaldian esan dela, "3. biltzar hau beti markatuta egongo da Henrike Knörr filologo eta euskaltzainaren tamalezko heriotzarekin. Gure blogean bere loturatxoa zuen, doluminak bidali genizkien senideei, artikulua zabaldu dugu hedabideetan, harremanetan jarri gara sendiarekin eta omenaldi xume bat inprobisatu dugu."
Henrike Knörr filologoa eta euskaltzaina hil zaigu. Iruña Okako aurkikuntzei dagokiolarik ez da aseptikoa izan, maitasunak eta afektibitateak zuzendu du bere jarrera eta uste dut euskaldun askoren ordezkari bilakatu dela. Bere ahotik zuzenean entzun izan genuen eta egunkari zaharretan irakur daiteke adibidez, zenbat poztu zen Eliseo Gil-ek Iruña Okako indusketen zuzendariak, hots egin zionean esanez duela 1.700 urteko euskarazko hitzak azaldu zirela ostroketan (zeramika puskak grabatuak) eta ez zuen bere urduritasuna ezkutatzen aurkikuntzak zuen garrantziarekin. Zer poza hartuko zukeen Mitxelena jaunak aurkikuntzen berri izan balu. Beti defendatu du azaldutako euskarazko hitzen jatortasuna eta antzinatasuna, arkeologoek emandako informazioen arabera, eta aurkakoa demostratzen ez den bitartean.
Eszeptikoen aurrean aurpegia eman du askotan, oldarkor batzutan esanez adibidez, eszeptikoek irentsi beharko zituztela zalantza guztiak, giro eszeptiko orokor batean murgilduta, euskal filologoen artean ere. Egia esan ez gaude ohituta euskal zientifiko, intelektual eta euskaltzain baten aldetik antzeko jarrera ausartik ikusten eta eskertzekoa izan da.
Ez dut ahaztu nahi bere ahotik zuzenean entzundako hitzak sortu zidaten zirrara, bere hitzaldi batean esan zuenean “Iruña Okan azaldu zirela hedabideetan argitaratutako hitzez gain, duela 1.700 urteko hirurogeita hamar bat esaldi motz (jan edan lo) eta ehun luze bat hitz euskaraz "urdin, isar, zuri, gori, edan, ian, lo, ta, iaun, geure, ata, zutan, iesus, ioshe, ata, mirian, ama...". Bakarrik bi eraikin arakatu omen dituztela Iruña Okako indusketetan eta zalantzarik ez izateko askoz ere euskal hitz gehiago azalduko zirela”.
Iruña Okako aurkikuntzen aurkako eszeptikoen kritikak areagotu eta deskalifikazio pertsonaletara igaro zirenean, zalantzan jarriz ikertzaileen ohore pertsonala ere, Henrike Knörr-en jarrera ere gardena eta ausarta izan zen, eta bera izan zen euskal filologo bakarra Veleiako komunikatua sinatu zuena (2006-11-23) ikertzaile talde osoarekin batera, non ozenki esaten den besteen artean:
”Iruña Okako ostrakak erromatar garaikoak direla, bere garaiko beste milaka ebidentziekin batera azaltzen direla, erromatar garaiko geruzetan azaldu direla eta zigilatzen dituzten beste erromatar garaiko geruzen azpian”.
Aurten Arabako Foru Aldundiak erabaki zuen batzorde zientifikoa izendatzea Iruña Okako aurkikuntzak egiaztatzeko eta bertan nola ez, Henrike Knörr izendatua izan zen eta askok gure ordezkari bezala sentitzen genuen eta bere heriotzarekin umezurtz utzi gaitu eta eskertu nahi diogu bere jarrera maitagarria eta ausarta.
Euskararen jatorriaren biltzarreko partaideak, batzutan ez gara bat etorri Knörr jaunaren iritziekin, gure biltzarretako ponentzietan irakur daitezke iberikoa eta euskararen harremanak defendatzen dituzten autoreak, berak deitoratzen zituenak, nahiz eta tradizio luzea izan Larramendi, Astarloa, Humboldt, Krutwig, Arnaiz... batzuk aipatzeagatik. Irakur daitezke ere euskararen antzinatasuna eta mintzatzen zen azalera handia defendatzen dituztenen iritziak, atzerritarrak batzuk Humboldt, Angus J Huck, Bengtson, Vennemann, Oppenheimer, Arnaiz eta euskaldunak besteak Krutwig, Mujika, Kapanaga, Naberan, Zubiaga, Lizarduikoa... nahiz eta elkarteak ez duen bat egiten iritzi guztiekin.
Bere ezpalekoak ez izanagatik, Henrikeren heriotzak begiak zabaldu dizkigu eta
konturatu gara Iruña Okako aurkikuntzen aurrean defendatu duen jarrera zaila, ausarta eta konprometitua. Orain beranduegi, jabetu gara euskaldunak bezala zein bakarti utzi dugun batzutan, adibidez, Iruña Okako ikertzaile batzordearekin batera komunikatua sinatu zuenean 2006-11-23an lehen aipatu bezala. Orain utzi gaituenean konturatu gara zein den komunikatuaren garrantzia, filologo euskalduna eta euskaltzaina bakarra defendatu duena Iruña Okako euskara zaharra. Bakarti utzi genuen eta damu gara.
Aitortu nahi diogu bere jakinduria, duintasuna, poza, ausardia, jarrera, euskara moderno eta zaharraren defentsa zaila, ausarta eta trinkoa tamalez azkeneraino, gure elkartearen helburu nabarmena. Agur eta ohore Henrike Knörr filologo euskalduna. Doluminak senideei.
Euskararen jatorriaren 3. biltzarra, Iruña Oka 2008-5-17.
Omenaldia zabalik dago etorri nahi duenarentzat.
>Filologoa eta euskaltzaina hil zaigu. Iruña Okako aurkikuntzei dagokiolarik ez da aseptikoa izan, maitasunak eta afektibitateak zuzendu du bere jarrera eta uste dut euskaldun askoren ordezkari bilakatu dela. Bere ahotik zuzenean entzun izan genuen eta egunkari zaharretan irakur daiteke adibidez, zenbat poztu zen Eliseo Gil-ek Iruña Okako indusketen zuzendariak, hots egin zionean esanez duela 1.700 urteko euskarazko hitzak azaldu zirela ostroketan (zeramika puskak grabatuak) eta ez zuen bere urduritasuna ezkutatzen aurkikuntzak zuen garrantziarekin. Zer poza hartuko zukeen Mitxelena jaunak aurkikuntzen berri izan balu. Beti defendatu du azaldutako euskarazko hitzen jatortasuna eta antzinatasuna, arkeologoek emandako informazioen arabera, eta aurkakoa demostratzen ez den bitartean.
Eszeptikoen aurrean aurpegia eman du askotan, oldarkor batzutan esanez adibidez, eszeptikoek irentsi beharko zituztela zalantza guztiak, giro eszeptiko orokor batean murgilduta, euskal filologoen artean ere. Egia esan ez gaude ohituta euskal zientifiko, intelektual eta euskaltzain baten aldetik antzeko jarrera ausartik ikusten eta eskertzekoa izan da.”Iruña Okako ostrakak erromatar garaikoak direla, bere garaiko beste milaka ebidentziekin batera azaltzen direla, erromatar garaiko geruzetan azaldu direla eta zigilatzen dituzten beste erromatar garaiko geruzen azpian”.
Aurten Arabako Foru Aldundiak erabaki zuen batzorde zientifikoa izendatzea Iruña Okako aurkikuntzak egiaztatzeko eta bertan nola ez, Henrike Knörr izendatua izan zen eta askok gure ordezkari bezala sentitzen genuen eta bere heriotzarekin umezurtz utzi gaitu eta eskertu nahi diogu bere jarrera maitekorra eta ausarta.
Euskararen jatorriaren biltzarreko partaideak, batzutan ez gara bat etorri Knörr jaunaren iritziekin, gure biltzarretako ponentzietan irakur daitezke iberikoa eta euskararen harremanak defendatzen dituzten autoreak, berak deitoratzen zituenak, nahiz eta tradizio luzea izan Larramendi, Astarloa, Humboldt, Krutwig, Arnaiz... batzuk aipatzeagatik. Irakur daitezke ere euskararen antzinatasuna eta mintzatzen zen azalera handia defendatzen dituztenen iritziak, atzerritarrak batzuk Humboldt, Bengtson, Vennemann, Oppenheimer eta euskaldunak besteak Krutwig, Mujika, Kapanaga, Naberan, Zubiaga, Lizarduikoa... nahiz eta elkarteak ez duen bat egiten iritzi guztiekin.
Bere ezpalekoak ez izanagatik, Henrikeren heriotzak begiak zabaldu dizkigu eta
konturatu gara Iruña Okako aurkikuntzen aurrean defendatu duen jarrera zaila, ausarta eta konprometitua. Orain beranduegi, jabetu gara euskaldunak bezala zein bakarti utzi dugun batzutan, adibidez, Iruña Okako ikertzaile batzordearekin batera komunikatua sinatu zuenean 2006-11-23an lehen aipatu bezala. Orain utzi gaituenean konturatu gara zein den komunikatuaren garrantzia, filologo euskalduna eta euskaltzaina bakarra defendatu duena Iruña Okako euskara zaharra. Bakarti utzi genuen eta damu gara.
Aitortu nahi diogu bere jakinduria, duintasuna, poza, ausardia, jarrera, euskara moderno eta zaharraren defentsa zaila, ausarta eta trinkoa tamalez azkeneraino, gure elkartearen helburu nabarmena. Agur eta ohore Henrike Knörr filologo euskalduna. Doluminak senideei.
Euskararen jatorriaren 3. biltzarra, Iruña Oka 2008-5-17.
Iruña -Veleiako ikerketa Proiektuaren 2008-5-13ko komunikatua dela eta adierazi nahi dugu:
Inolako asmorik ez dugula izan informazio nahasia emateko eta eskertzen dugula zuen komunikatua, norbaiten zalantzak argitzeko laguntzen badu.
3. Biltzarreko egitarauan, pdf formatuan eta kartelean azaltzen da hitzez-hitz, "Iruña Okako idazkunen balioa", eta leku guztietan Patxi Alaña jauna dela hizlaria, uste dugu behintzat koherenteak eta zehatzak izan garela informazioa zabaltzeko garaian. Zalantzaren bat nabaritu dugunean galderetan, berehala idatzi dugu hizlariek ez dutela zerikusirik Iruña Okako (Veleia) ikerketa Batzordearekin.
Duela urtebete erabaki genuen 3. biltzarra Iruña Okan egitea eta hitzaldi bat izango zela "Iruña Okako idatzien balioa", urtebete honetan gertaerak izan dira, astia ez da alperrik igarotzen, Foru Aldundian aldaketa politikoak, bideoa argitaratzea Youtuben, Nefertiti afera, Batzorde zientifikoa eratzea, Henrike Knörr euskaltzainaren heriotza tamalgarria, baina nabarmena da eragileak ez garela gu izan. Iruña Okako idatziei buruz daukagun informazioaren baloraketa bat egiteak, egitarauan azaltzen den bezala ez dugu uste "agian, martxan jarrita dauden ikerketak oztopatu ditzakeela", ez gure arduragatik behintzat, ez baititugu ezagutzen eta iritzi publikoa benetan nahasten duena informazio eza da.
Diru kontutan aipatu dugun informazio bakarra da plan bat dagoela harresiak berreraikitzeko eta aurrekontua 6,3 milioi eurokoa dela egunkari gehienetan irakur daitekeen bezala. Jakina da urteak daramatzagula arkeologi plan orokor bat eskatzen 10-15 urtetan induskatzeko Iruña Oka aztarnategia gure ustetan duen potentzial harrigarriagatik, euskararen historia alda dezakeen espektatiba zoragarriekin, adibidez, duela bi mila urteko euskarazko mila hitzetako hiztegia.
Esan beharrik ez dago Batzorde zientifikoa eratu aurretik eskatu genuela ere nazioartera zabaldu behar zela, atzerriko adituak bertan sartuz. Tamalez, Henrike Knörr filologo eta euskaltzainaren heriotza tamalgarriak eztabaida hauek zabaltzen ditu berriro. Larunbatean ospatuko dugu euskararen jatorriaren 3. biltzarra Iruña Okan eta gonbidatuta zaudete.
Zuzendaritza.
Filologoa eta euskaltzaina hil zaigu. Iruña Okako aurkikuntzei dagokiolarik ez da aseptikoa izan, maitasunak eta afektibitateak zuzendu du bere jarrera eta uste dut euskaldun askoren ordezkari bilakatu dela. Bere ahotik zuzenean entzun izan genuen eta egunkari zaharretan irakur daiteke adibidez, zenbat poztu zen Eliseo Gil-ek Iruña Okako indusketen zuzendariak, hots egin zionean esanez duela 1.700 urteko euskarazko hitzak azaldu zirela ostroketan (zeramika puskak grabatuak) eta ez zuen bere urduritasuna ezkutatzen aurkikuntzak zuen garrantziarekin. Zer poza hartuko zukeen Mitxelena jaunak aurkikuntzen berri izan balu. Beti defendatu du azaldutako euskarazko hitzen jatortasuna eta aintzinatasuna, arkeologoek emandako informazioen arabera, eta aurkakoa demostratzen ez den bitartean.
Eszeptikoen aurrean aurpegia eman du askotan, oldarkor batzutan esanez adibidez, eszeptikoek irentsi beharko zituztela zalantza guztiak, giro eszeptiko orokor batean murgilduta, euskal filologoen artean ere. Egia esan ez gaude ohituta euskal zientifiko, intelektual eta euskaltzain baten aldetik antzeko jarrera ausartik ikusten eta eskertzekoa izan da.
Ez dut ahaztu nahi bere ahotik zuzenean entzundako hitzak sortu zidaten zirrara, bere hitzaldi batean esan zuenean “Iruña Okan azaldu zirela hedabideetan argitaratutako hitzez gain, duela 1.700 urteko hirurogeita hamar bat esaldi motz (jan edan lo) eta ehun luze bat hitz euskaraz. Bakarrik bi eraikin arakatu omen dituztela Iruña Okako indusketetan eta zalantzarik ez izateko askoz ere euskal hitz gehiago azalduko zirela”.
Jende asko dago munduan bost ehun hitz baino gutxiago erabiltzen duenik, nahiz eta gehiago ulertzen duen; duela hamazazpi mendeko berrehun hitzetako zerrenda izan daiteke konparatzeko, Julio Zesar enperadorearen euskara-latina hiztegia eta gogora datorkidan galdera da ea, faltsifikatzekotan duela 1.700 urteko hiztegi oso bat manipulatu ote duten?.
Duela 1.700 urteko Iruña Oka azaleraz eta biztanlez duela berrehun urteko Donostiaren antzekoa da, harresi eta guzti, gaur egungo Donostiako alde zaharra ezaguna alegia, jakina baita Boulevardean zegoela Donostiako harresi zaharra, eta zenbat euskal dokumentu dauzkagu Donostian duela berrehun urtekoak?. Aipatzerako Humboldt-ek duela berrehun urteko bere “Euskaldunak” liburuan aipatzen dituen zailtasunak euskal hiztegi bat bilatzeko.
Iruña Okako aurkikuntzen aurkako eszeptikoen kritikak areagotu eta deskalifikazio pertsonaletara igaro zirenean, zalantzan jarriz ikertzaileen ohore pertsonala ere, Henrike Knörr-en jarrera ere gardena eta ausarta izan zen, eta bera izan zen euskal filologo bakarra Veleiako komunikatua sinatu zuena ikertzaile taldearekin batera, non ozenki esaten den besteen artean,”Iruña Okako ostrakak erromatar garaikoak direla, bere garaiko beste milaka ebidentziekin batera azaltzen direla, erromatar garaiko geruzetan azaldu direla eta zigilatzen dituzten beste erromatar garaiko geruzen azpian”.
Aurten Arabako Foru Aldundiak erabaki zuen batzorde zientifikoa izendatzea Iruña Okako aurkikuntzak egiaztatzeko eta bertan nola ez, Henrike Knörr izendatua izan zen eta askok gure ordezkari bezala sentitzen genuen eta bere heriotzarekin umezurtz utzi gaitu eta eskertu nahi diogu bere jarrera maitakorra eta ausarta.
Euskararen jatorriaren biltzarreko partaideak, batzutan ez gara bat etorri Knörr jaunaren iritziekin, gure biltzarretako ponentzietan irakur daitezke iberikoa eta euskararen harremanak defendatzen dituzten autoreak, berak deitoratzen zituenak, nahiz eta tradizio luzea izan Larramendi, Astarloa, Humboldt, Tovar, Krutwig... batzuk aipatzeagatik. Irakur daitezke ere euskararen aintzinatasuna eta mintzatzen zen azalera handia defendatzen dituztenen iritziak, atzerritarrak batzuk Humbolt-en eskolaren jarraitzaileak Bengtson, Vennemann, Openheimer eta euskaldunak besteak Krutwig, Mujika, Kapanaga, Naberan, Zubiaga eta Lizarduikoa.
Ikusirik lekuaren potentziala eta garrantzia, eskatu genuen ere Iruña Okako induskatzeko arkeologi plangintza orokorra, 10-15 bat urtetan bermatzeko aurreikusi daitezkeen aurkikuntza zoragarriak, euskararen historia alda dezaketenak esate baterako, duela bi mila urteko mila hitzetako euskal hiztegia.
Iruña Okako Batzorde zientifikoa antolatu aurretik, eskatu genuen ere, atzerrira zabaldu behar zela nazioarteko adituak bertan sartuz, ez da gutxiesten dugulako Euskal Herriko unibertsitateko aditurik inolaz ere, baizik eta, zalantzarik ez dugulako Iruña Okako indusketek euskararen unibertsaltasuna dutela bere baitan eta nazioarteko batzorde zientifiko batek, sinesgarritasun eta zabalkunde gehiago bermatzen duelako munduan.
Tamalez Henrike Knörr-en heriotza tristeak debate hauek zabaltzen ditu berriro, Batzorde zientifikoan ordezkatu behar delako, eta eskatzen dugu gure iritziak gogoan izatea, kontuan harturik orain arte ematen zuela dirurik ez zegoela, baina gaur egun onartuak daudela 6,3 milioi euro Iruña Okako harresiak berreraikitzeko.
Maiatzaren 17an ospatuko da Euskararen jatorriaren 3. biltzarra Iruña Okan eta bertan Patxi Alaña jaunak emango digu gaur egungo indusketen egoeraren berri eta zalantzarik ez daukat Henrike Knörr jaunaren jarrera eta eskertzeko lana aipagai izango direla. Senideei dolumin sentikorrenak emanez, gonbidatzen zaituztegu 3. biltzarrera.
3. biltzarreko egitaraua 2008ko maiatzaren 17an Iruña Okan
3. biltzarreko kartela
Euskararen jatorriari buruz eztabaidatzeko bloga. Aurreko Biltzarretako ponentziak eta informazioa:
http://www.euskararenjatorria.eu