Euskararen Jatorriak gure hizkuntzaren jatorriaz 3. Biltzarra antolatu du Iruña Okan. Udalerri honetan aurkitutako idazkunek euskararen jatorria argitzen laguntza handia eskainiko dutelakoan gaude.
Elkarteak egindako gai honi buruzko adierazpenean gure proposamenak bildu dira: Iruña Oka deitzea eta ez Iruña-Veleia, ikerketa talde zabal bat egitea (dagoeneko sortu dute baina lehen zeuden hizkuntzalari berberak daude), indusketekin jarraitzeko laguntza ekonomiko gehiago izatea, etab. Biltzar honekin, idazkun hauek euskararen jatorriaren argitze prozesuan duten balioa azpimarratu nahi dugu, bereziki, indarrean dauden teoria batzuk zalantzan jarri dituztelako.
Hirugarren biltzar honetan Josu Naberen euskara sortzeko gure arbasoek erabili ziztuzten erroez arituko da, gutxien ezagutzen direnei tarte gehiago eskainiz. Alfontso Martinez Lizarduikoak euskaldunen migrazioek Europa osora zabaldutako protoeuskara aztertu du, besteak beste, populazioen genetika, paleohizkuntzalaritza eta paleoantropologia erabiliz.
Ondoren, Iruña Okako indusketen balioaz arituko da Patxi Alaña, orain arte hedabideetan agertutako informazioa oinarritzat hartuta. Arratsaldean, indusketak bisitatuko dira eta, ondoren, euskararen zazpi erroei buruzko mahai ingurua izango da, aurreko biltzarretan parte hartu duten adituek bideratuta. Ondoren Komunikazioen atala izango da, zenbait aurkezpen laburrekin. Egitarautik kanpo, gauean afaria izango da, eguneko ezken jatorkinak komentatzeko.
Egitaraua
10:00 Aurkezpena
10:15 Josu Naberan Naberan: "Toponimiaren ekarpena aitzin euskarari"
11:30 Alfontso Martinez Lizarduikoa: "Euskara historiaurreko Europaren hizkuntza"
12:45 Bisita: Iruña Okako indusketak
14:00 Bazkaria (Rosa jatetxea)
16.00 Patxi Alaña Arrinda: "Iruña Okako idazkunen balioa"
17:15 Mahai ingurua:
Euskararen oinarrizko 12 hitzen etimologia, gaur egun dauden teorien interpretaziotik:
- ur: lur, elur
- iz: izen, piztu
- in: egin, eragin
- aba: neba, izeba
- egu: eguzki, eguna
- eusk/erd: euskera, erdera
Hizlariak: Bittor Kapanaga, Jesus Segurola, Felix Zubiaga, Josu Naberan, Antonio Arnaiz, Antonio Mendizabal, etab.
19:15 Komunikazioak
19:45 Amaiera
21:00 Afari-kolokioa (nahi dutenentzat, Rosa jatetxean)
Izen-ematea
- Noiz: 2008 maiatzaren 17an larunbata
- Biltzarraren lekua: Iruña Okako udalerrian, Langraitz herrian (Gasteiztik 8 km-tara)
- Ekarpena: 45 euro (bazkaria barne). Ikasle, langabetu edo familia bereko 3 kide: 30 euro.
- Euskadiko Kutxa: 3035 0057 97 0570056962 (jarri izen abizena + eposta)