2010-05-18

----------

2010-03-15

Permalink 17:33:06, Atalak: 5. Biltzarra  

Euskararen Jatorriaren 5. Biltzarra

 

Euskararen Jatorriaren 5. Biltzarra:
Euskal Toponimia

 Arteaga, 2010eko maiatzaren 15ean


Sarrera

Lau biltzar egin eta gero, aurtengoak toponimiaren gaia izango du hizpide. Toponimia hizkuntzalaritzaren barruan duen garrantzia azpimarratu nahi dugu biltzar honetan, beraren bidez, orain milaka urte sortu ziren berben esanahia ulertuz, hizkuntzaren sorrera aditzeko gakoak eskuratu ditzakegulako. Baina lehendabizi euskal toponimia ezagutzea beharrezkoa da, bai Euskal Herrian kokatuta daukaguna baita kanpoan ere.

Bi hizlari izango ditugu goizean horietaz aritzeko: Luis Mari Mujika, batetik, Araba, Errioxa eta Burgosko euskal toponimiaz arituko da, azken urteotan egin dituen bilketa lanetan oinarrituta. Ondoren Bienvenido Marcaray Huescako ikerleak penintsulan dauden toponimo iberiarretan oinarrituta, iberiera hizkuntzaren interpretazioaz jardungo du. Ondoren, Euskal Herritik kanpoko euskal toponimiari buruzko mahai ingurua izango dugu.

Arratsaldean Santimamiñe kobetara bisita izango da. Ondoren, mahai inguru irekian, Euskal Herriko herrialdeen eta hiriburuen hitzen esanahiaz hitz egingo dute ikerleek eta, amaitzeko, Iruña Veleian azken urte honetan izan diren gertaeren garrantzitsuenak eskainiko dizkigu horretan aritzen den Martin Elexpuruk.


Egitaraua

09:45 Harrera, akreditazioa eta liburuen erakusketa

10:00 Agurra eta aurkezpena

10:10 Luis Mari Mujika: Araba, Burgos eta Errioxako euskal toponimia

11:00 Bienvenido Mascaray: Interpretación de la lengua ibérica

12:00 Atsedenaldia

12:30 Mahai ingurua: Euskal toponimia Euskal Herritik kanpo

14:15 Bazkaria

17:00 Bisitaldia: Santimamiñeko kobak

18:15 Mahai ingurua: Euskal Herriko zazpi herrialde eta hiriburuen toponomiaz

Gonbidatuak: Josu Naberan, Felix Zubiaga, Luis Mari Mujika, Bienvenido Mascaray

19:15 Martin Elexpuru: Azken urte honetako bilakaera Iruña Veleiako auzian

20:00 Biltzarraren amaiera

Izen ematea

Biltzarraren lekua: Arteagako Kultur Aretoa (Busturialdean, Gernikatik 8 km-tara)

Izena emateko: euskararenjatorria@gmail.com. Telefonoa: 639 030 884

Ekarpena: 45 euro (bazkaria eta Santimamiñeko bisita barne). Ikasle edo langabetuak: 30

Euskadiko Kutxa: 3035 0038 91 0380081747 (jarri izen-abizena+eposta)

Kartela 5. Biltzarra

Aurreko biltzarrei buruzko informazioa

www.euskararenjatorria.eu

 

----------

2009-07-13

----------

2009-05-24

Euskararen jatorriaren 4. biltzarra

Atzo, maiatzaren 23n, Iruña Okan ospatu den Euskararen Jatorriaren IV. Biltzarrean Iruña Veleia izan da gai nagusia eta bertan aurkitutako eta orain arte faltsutzat emandako ostraka euskaldunak protagonista nagusiak. Iruña Okako alkateak zabaldu zuen 4. biltzarra harrera hitzaldia emanez.

 Iruña Veleiako ostrakak egiazkoak izan daitezkeela aditzera eman dute geologia eta hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik egindako ekarpen berriek.

Eliseo Gilek azken 15 urtetan egindako lanaren laburpena egin zuen eta txosten arkeologikoak esplikatu. Bertan zegoen ere Idoia Filloy eta hainbat puntu ere argitu zituen.

Koenraad Van den Driessche geologoak, txosten mamitsu bat aurkeztu du eta, argazkietatik abiatuta, ostrakak zaharrak direla pentsatzeko ebidentzia asko aipatu ditu: egosi baino lehen bakarrik idatz daitezkeen idazkunak, sute bat jasan duten ostrakak, urte asko sortzeko behar den kare geruza duten ostrakak, sustraien eragina denbora luzean jasan dutenak, etab.

Bestetik, Aldundiaren Batzordearen iritziaren kontra, ostraka batzuk datatu daitezkeela esan du, besteak beste, karbonoaren datazio radiometrikoa, luminiszentzia eta sustrai eta sedimentuen kostrak ductusarekin erlazionatzeko teknikak erabiliz.

Evidencias no investigadas por la Comisión Científica Asesora. Koenraad Van den Driessche

Evidencias físicas de las ostracas de Iruña-Veleia. Koenraad Van den Driessche (3 Mb pdf)

Por los caminos de Parmenio. Koenraad Van den Driessche

Ondoren Euskal Filologian Doktorea den Martin Elexpuru hizkuntzalariak ostraketako euskal testuak erromatarren garairako posible direla baieztatu du, eta Lakarra eta Gorrochategui irakasleek faltsutasuna frogatzeko erabili dituzten argudioek ez dutela oinarririk esan du.

Horretarako, 45 orrialdez osatutako txostena aurkeztu du, bertan, artikulua, aspirazioa, lexikoa, aditza, erakuslea, ergatiboa eta beste hainbat punturi buruzko zehaztapenekin.

 1.- Elexpururen bloga

2.- Iruña-Veleiako euskal ostrakak direla eta Gorrotxategi eta Lakarra irakasleen txostenei egindako oharrak eta kritikak. Elexpuru 2009-5-15.

3.- Ostraka euskaldunen argazkiak

4.- Comentarios y objeciones a los informes de los profesores Gorrochategi y Lakarra sobre los grafitos en euskera de Iruña-Veleia. Juan Martin Elexpuru 15-5-2009.

Ondoren mahai ingurua eta eztabaida. Jendearen galderak erantzun zituzten adituek.

Hiru hizlariek emandako informazio berriaren arabera, ostraka euskaldunak egiazkoak izateko aukera handiak daude.

Bazkaria.

Arratsaldean lehendabiziko etimologia tailerra egin da, partaideek hitzen erroak aurkitzeko teknikak ikasiz. Ondoren jatorriarekin zerikusia duten 20 liburu argitaratu dituen Felix Zubiagak arketipoen teoria azaldu du. Bertan, arketipoek hizkuntzaren sorreran duten garrantzia azpimarratu du.

Arratsaldean, Antonio Arnaizek, bestetik, ostraketan aurkitutako testuak mediterraniar eremuan topatutako beste idazkunekin erlazionatu ditu, esaterako, Erromako Ostia portukoekin. Bere txostena:

Los graffiti en euskera de Iruña Oka y la cultura usko mediterránea. Antonio Arnaiz Villena

Jarraian Urtzi Ihitzak kantabru-euskara hiztegia aurkeztu eta ondoren 3 erro eman zaie hizlariei, euren gainean etimologia azaltzeko: ama-aita, giz-biz eta haitz.

Amaitzeko, zendutako Imanol Mujika eta Jesus Segurola hizkuntz ikerleak gogoratu dira, egin duten lana aintzatetsiz.

Biltzarrak espektazioa sortu du eta, besteak beste, Iruña Okako udal ordezkari batzuk bertan izan dira.

 

----------

2009-04-24

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Euskararen jatorria

Euskararen jatorria elkartearen bloga. Aurreko Biltzarretako ponentziak eta informazioa: http://www.euskararenjatorria.eu Euskararen jatorriaren I biltzarra

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Jatorria" Euskararen jatorriaren biltzarr

Kontaktu formularioa

http://www.blogari.net/euskjatorria

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution