Edukira joan | Menura joan | Bilaketara joan

euskeraikasi blog

EUSKARA LOTSA BARIK!!

Artxiboak: Abendua 2009

Non dago ikasten dudan euskara?

Hona hemen euskara erakundeetan non erabili ahal den azaltzen duen AURKEZPEN BAT.

Euskara ikasle edo hiztunak kontuan hartu behar du uste baino leku gehiagotan duela aukera euskara erabiltzeko (hitz eginez nahiz zerbitzu automatikoen bidez).


Euskara praktikatu: NON ETA NOREKIN ??

Hizkuntza bat ikasteak alderdi oso garrantzitsu bat du; jendearekin interaktuatu behar da. Ikasketa prozesuaren fase garrantzitsu bat da eta nola ez dibertigarriena. Hizkuntza bat ikastea eta lotsa bateraezinak (inkonpatibleak) dira.

Klaseetan alderdi pasiboa lantzen da asko (entzumena eta irakurmena). Alderdi hau landu behar da, jakina. Baina esan bezala, pasiboa da; Input-a. Ideiak ordenatzeko eta zentsua emateko ezinbestekoa da alderdi aktiboa: idazmena eta mintzapraktika. Output-a sortzen dugu bide honekin. Klaseetan idazmena lantzen da, baina ez hainbeste mintzapraktika.

Mintzapraktika ezin dugu klaseetara mugatu. Pentsaera horrekin bagoaz klasera, ikasketa prozesua zaildu eta luzatuko du.

Nola praktikatu era informal eta atseginean?

Programa ugari daude, garrantzitsuena eta zabalduena MINTZAPRAKTIKA programa da.


 Programa hauek doakoak dira, baina ez "profesionalak" (ez dira klase bat bezala planteatu behar). Bertan izena ematen baduzu, kontuan hartu ondorengoa:

-Adin nagusiko pertsonentzat dago pentsatua. Ezin duzu espero irakasle bat zu zuzentzen egotea. Koordinatzaileak du zure taldearen ardura eta ahalik eta gehien laguntzen saiatuko da. Gogoratu jendea doan lan egiten duela, euskararen alde. Era altruistan lan egiten duten pertsonak izaten ohi dira, konpromiso handia dutenak gure hizkuntzarekin.
-Ekimena (iniziatiba) izan behar duzu. Gustatzen zaizuna eta ez zaizunaren arabera jardun, taldez aldatu, kontaktuak egin, ekintzak proposatu...
-Ondo pasatu. Kontzertuak, irteerak, jaiak... nahi duzuna egin dezakezu. Gustura egotea oso-oso garrantzitsua da.

Aurkitu zure herri edo auzoko taldea.

Ikusi argazkiak eta bideoak.


Beste programa asko badaude. Bilbon ULIBARRI EUSKATEGIArena aipatzekoa da.

Kasu honetan, bikoteka praktikatzen da.

argudioen gida

Zer egin euskararekiko jarrera oldarkorrak topatzean? (ikasleak beraiek batzuetan)

Hona hemen oinarrizko gida:

-Euskarak ez du ezertarako balio, ingelesa hobe:
 >>EHan zer ikusten da gehiago karteletan, euskara edo ingelesa?
Zer hitz egiten da gehiago? Eman buelta herri euskaldun batetik!!

-Euskarak ez du ezertarako balio, hizkuntza minorizatua da:
>> Madrilen edo New York-en are hobeto, inork ez zaitu ulertuko. Intimitatea hobe mantenduko duzu.   Amerikanoek II. Mundu Gerran euskara erabili zuten, Ozeano Barean, japoniarren aurka borrokan. Haien arteko mezuak euskaraz bidaltzen ziren eta euskaldunek soilik deszifratu zitzaketen, USArentzat lanean.

>>Nire bankuko txartela, mugikorra, agiriak... lapurtzen badizkidate, hobe euskaraz egon daitezela. Lapurrak ez du ulertuko eta izorratuko da.

>>Euskara ikastean, erdara hobeto ikasten da. Erdarako kontzeptu gramatikalak birpasatuko dituzu.
>>Euskadin hobeto hitz egiten da gaztelaniaz Andalucian baino eta hezkuntzan, emaitza hobeak ateratzen dira (nazioarteko PISA erakundearen datuen arabera)
>>Euskara kultura da. Ikasten baduzu, pertsona kultoagoa izango zara.

-Euskara inposatzen ari dira:
>>Espainola da benetan inposatua dagoena eta euskara 40 urtez debekatua eta zapaldua izan da. Espainiar "konstituzioak" behartzen du (3. artikulua) denok gaztelania jakitera. Euskadiko "estatutuak" euskara erabiltzeko eskubidea dela soilik esaten du (6. artikulua). -Suposatzen da gure arerioak Konstituzio eta Estatutua onartzen dituela-.  Ikastera behartua badago norbait, besteen eskubidea gauzatzeko da, hain zuzen. "Ezin dut euskara erabili, zuk ez badakizu".

Euskara ez ikasteko eskubidea aldarrikatzen dute batzuek: Ulertzekoa litzateke Madrilen gaztelania ez ikasteko eskubidea izatea??

-Euskara nire oposizioa lortzeko oztopoa da:
>>Nahiago duzu marrokiar edo errumaniar batek zuk baino aukera gehiago izatea oposizio batean (normalean euskara gorroto dutenek, etorkinak gorroto dituzte baita ere). Orain Ertzaintzan euskara Europako beste edozein hizkuntzaren mailan jarri dute.
Hori logikoa al da?


Eta orain, gozatu abestiaz!                                                                         ONDO IBILI TA EUSKARA ERABILI !!!


Euskara ikasteko oso webgune interesgarri bat aipatuko dut:

http://www.euskaljakintza.com/

Ikastola batean sortutako webgunea da. Atal eta eduki ugari ditu, nahiko ondo landua.
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


Euskara irakasteko ideiak partekatu eta zabaltzeko bloga:

http://karrajua.org/klaserakoak/klaserako

Oso gauza interesgarriak topatuko dituzu, besteak beste blog honen aipamena ere bai... jejeLaughing Eskerrik asko Benito!!

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


Gasteiz erdian egin zen dantza... jendea harrituta geratu zen!!






This site works better with web standards! Original skin design courtesy of Tristan NITOT.