Edukira joan | Menura joan | Bilaketara joan

euskeraikasi blog

EUSKARA LOTSA BARIK!!

Artxiboak: Azaroa 2009

Informatika baliabideak: ORDENAGAILUAN IKASTEN

Oraingo honetan, egunero erabiltzen ditugun informatika tresnak euskaraz erabiliz asko ikas dezakegula ikusiko dugu.

NABIGATZAILEA:
Denok nabigatzen dugu Internet-en. Argi dago hori. Zu zeu, orain irakurle zaren neurrian internetera konektatuta zaudela ohartuko zinen, eta nabigatzeko, hain zuzen NABIGATZAILE batez baliatzen zarela.

Nabigatzaile erabiliena eta ezagunena Explorer da. Microsoft-eko Windows-ekin datorren nabigatzailea da.
Badira ordea, beste hainbat. Besteak beste Firefox, Safari (MacIntosh-ena), Opera, Chrome (Google-ena)... Nabigatzailea hauek doan deskargatu daitezke eta bateragarriak (konpatibleak) dira Explorer-ekin.

Gure ariketan Firefox deskargatzea izango da lehen pausua. Ez izan beldurrik hau egitean: segurua da eta edozein momentuan ken daiteke ordenagailutik. Firefox, gainera, oso hedatua dago munduan nabigatzaile oso ona delako. Gure kasuan, euskaraz izatea da interesatzen zaiguna.

Explorer euskaratu daiteke baita ere, baina ziurrenik zure ordenagailua konpartitzen duzu eta agian beste erabiltzaileek ezin edo ez dute nahi euskaraz soilik izatea. Nabigatzaileak bateragarriak direnez, Explorer eta Firefox eduki ditzakezu, bakoitza hizkuntza batean.
 

Oharra: Nabigatzailea euskaraz izateak, ez du esan nahi euskaraz izango direla soilik bisitatzen dituzun orriak. Gaztelaniaz bisitatu ahalko dituzu beti bezala.

Oharra: Firefox-en oinarrituz, aplikazio garrantzitsu bat erabiliko duzu: Euskalbar. Tresna oso erabilgarria da. Gaur egun hiztegiak erabiltzeko tresna modernoena. Ikasle, irakasle, itzultzaile, kazetari... askok erabiltzen dute.

POSTA (KORREOA):
Hotmail eta Gmail dira posta zerbitzu erabili eta ezagunenak. Horiek euskaratzea oso erraza da eta askotan erabiltzen dugunez, oso ondo etorriko zaigu hitzak edo egiturak gureganatzeko.
> Beste era batera azaldua:
Hotmail, Gmail
Beste hainbat posta zerbitzu daude euskaraz: Euskalnet, Outlook, Thunderbird, Euskalerria.org...

Terminoak nahiko antzekoak dira, beraz, aukera baduzu jarri euskaraz ere!

Egin klik hemen:
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>    ORDENAGAILUAN IKASTEN          <<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<

Fitxa hau inprimatu edo deskargatu daiteke. Garrantzitsua da taulak osatzea ariketa ondo egin dela ziurtatzeko.

Fitxa honen behealdean, beste bi atal euskaratzeko esteka (enlace edo link) aurkituko duzu:

OFIMATIKA:
OpenOffice eta Windows Office: Word, Excel, Power Point, Access... ospetsuak dira hauek.
OpenOffice doan da eta aukera ematen du, Firefox bezala, ordenagailuan gaztelaniako eta euskarako alternatibak izateko.

SISTEMA ERAGILEA
(Sistema Operatiboa):
Windows-en XP eta Vista ezagunak.

Oharra: Windows-en programak euskaratzeko, bertsio originalak eduki behar dira.

                                                   LOTSA BARIK, EUSKARAZ EGIN KLIK !!!

KUTXAZAINEAN IKASTEN

>>>>>>

dow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:"Times New Roman";} < ![endif]-->

Gehien-gehienok finantza erakunde baten txartela dugu. Normalean astean edo hilean behin erabiltzen dugu kutxazainean, batez ere, dirua ateratzeko.

Ekintza hau euskaraz egin dezakegu hizkuntza konfigurazioa aldatuz (segundo batzuetako kontua). Erabiltzaileak hitzen bat edo beste ikasiko du ziur.

 

Ikasleak, duen mailaren arabera, planteagarria da ariketa hau (Euskaltegietako 4. urratsetik aurrera, normalean).

Ziurtasun falta duen ikasleak jakin behar duen lehenengoa da, gaztelaniara nola bueltatzea da (pausoak azaldu behar dira).

Ondoren, ikaslearekin hitz guztiak irakurtzen joan eta esanahiak ikusten joan behar da. Kutxazain batetik bestera, terminoak antzekoak dira, baina konparazioa egitea interesgarria da. Ulertzea ez da zaila izaten, gehienetan hitz solteak agertzen direlako eta ez esaldi luzeak. Agintera formak nahiko ohikoak dira.

Hutsuneak, ikasleak berak kutxazainean bertan aurkitu behar ditu. Ariketa, beraz, erabat  praktikoa da.

 

Fitxa honetan EAEko kutxazain erabilienak agertzen dira.

Txartel gehienek euskara ematen dute aukeran (4B sarekoak izan ezik).

 

Oharra: txartel baten hizkuntza bere banku/kutxako kutxazainean aldatutakoan, grabatua gelditzen da aldaketa erabiltzaileak aldatu arte.

Beste kutxazain batean aldatuz gero, ordea, aldaketa ez da mantenduko.



KUTXAZAINEAN IKASTEN

=> Gehiago irakurri!

This site works better with web standards! Original skin design courtesy of Tristan NITOT.