Mezua: EGUNEROKOAN IKASTEN
EGUNEROKOAN IKASTEN
Hemen aurkezten dudan material didaktikoak 2 helburu ditu:
1) Batetik, helburu didaktikoa. Hau da, ikasleak lexiko, aditz forma eta egitura jakin batzuk ikastea.
Ikusi eta ikasi. Hori da ikaslearen egitekoa. Baina ariketa hauek, beste ariketek ez duten alderdi praktikoagoa dute; egunero, euren bizitza errealean egin beharrekoan euskara topatzea. Ikasitakoa gogorarazi eta BENETAN memorizatzen laguntzea.
Ikasketa prozesua euskaltegian edo etxerako lanetan bukatzen bada, ikasketa prozesua bera, urteetan luzatu daiteke eta nabariki zaildu gainera.
2) Bestetik, euskararen alde egitea.>>
a handitu behar dugu, nola edo hala. Eskaria, zerbitzuak eta produktuak eskatzean, hain zuzen.
Euskaldunok ez diogu ematen behar besteko garrantzia gure hizkuntzari. Ez dugu behar besteko indarraz defendatzen gaztelaniaren aurka. Horrek izen bat du: diglosia edo asimilazioa. Besterik gabe onartzen dugu euskara baztertua izan daitekeen ideia.
Ohitura edo interes falta, lotsa, alferkeria... dira honen arrazoia.
Normala da hori, azken finean, gehienok ez garelako euskara elebakarrak (50 urte ez bezala). Zoritxarrez (edo zorionez) denok menperatzen dugu gaztelania. Gure inguruan gaztelania da nagusi. Baina, badira euskaratu daitezken alderdi batzuk eta horiek aprobetxatu behar dira.
Gehienek uste dugu euskaren aldeko ardura esparru publikotik etorri behar dela. Eta alor pribatu edo partikularrean??
Hori bai, gaur frankismoaren debekua etorriko balitz denok egingo genuke protesta.
Ez gara ohartzen, euskararen alde asko egin dela. Gaur egun, enpresa/erakunde askok aukeran ematen dute euskara. Baliabide horiek aprobetxatzea errazagoa da, demagun, gure burua kalean euskaraz hitz egitera behartzea baino.
Enpresa/erakunde bati gure hizkuntza euskara dela adieraztea nahikoa izan daiteke, eta erabaki hori denboran zehar mantenduko da (adibidez, erakunde baten datu-baseetan “euskaldun” bezala agertuko gara betiko, komunikazio hizkuntza euskara aukeratu badugu).
Enpresek, kontuan hartzen dute zenbatek erabiltzen ditugun zerbitzu eta produktuak euskaraz.
Agiri eta zerbitzuak euskaratzatea ez da sinbolikoa. Hori baino askoz gehiago da. Pentsa, 500.000 pertsonak horrela egingo balute, gizartean eragin handia izango lukeela. EHn bizi eta Euskara ez dakienak, ikastearen beharra nabarituko luke. Zure lan edo bizitza partikularreko agiriak euskaraz badituzu, edozein lekutan aurkeztuz gero, irakurleak -langileak-, behartuak izango dira ulertzera. Hitz egitean, berriz, gaztelaniara pasatzea askoz errazagoa da.
Bestelako jarrerak, alegia, euskara alor folklorikoan uztea, berau hiltzen uztea da.
Gizakiok hizkuntza bat edo beste lehenesten dugu. Praktikoak gara eta hizkuntza bakarra aukeratzen du gure burmuinak inkontzienteki pentsatzeko.
Euskara ez da zaletasun bat. Euskara bizitzako esparru guztietan txertatu behar den zerbait da. Lana, harremanak, aisia...
Neurgarri bat haserrealdiak dira. Haserretzean euskara erabiltzen badugu, euskara barneratua dugun seinale izango da.
Euskara defendatu nahi badugu, presioa egin behar dugu.
Oso penagarria da jakitea, adibidez, BBK txartelen %3a soilik erabiltzen dela euskaraz (datu ofiziala). Pentsa, % hori %60ra hel litekeela. Izan ere, euskara hiztun aktiboez gain, hiztun pasiboak ere ondo moldatu daitezke bankuko txartela euskaraz izanik.
Baina, are tristeago da jakitea, euskara irakasleak beraiek ere ez dutela ardura jartzen honetan. Harritzekoa, lotsatzekoa eta amorratzekoa benetan.
BBKn zein beste edozein erakundek, euskara bultzatzea ez da lortuko, bezeroek benetan euskara ESKARIA (demanda) sortu arte. Enpresetan irizpide ekonomiko eta estatistikoek eragin handia dute
OSO GARRANTZITSUA da DENOK pauso txiki bat ematea. Erraza da, baina DERRIGORREZKOA euskararentzat.
GUTXI KOSTATZEN DU BAINA BALIO IKARAGARRIA DU!!!
“Ezer ez badugu egiten, euskara zigortzen dugu”.
Adibide grafiko bat jarriko dut: Ume bat gosez hiltzen ikusten badugu mendi batean galduta, ez da nahikoa norbaitek lagunduko duela pentsatzea. Guk geuk laguntzen ez badugu, hil egingo da. Gogorra da, baina hala da.
Euskara agian ez dago desagertzeko zorian (EAEn behintzat, Iparraldean, bai), baina bai latinizazio prozesuan sartzeko, hots, hizkuntza akademikoa soilik izatea, gizartearen sektore zehatz batena (latinaren kasuan eliza eta zientifikoak). Denok dakigunez, latina garai batean oso indartsua izan zen, baina... hildako hizkuntza izatera pasatu zen.
Bai, gure euskarak badu arrisku erreal hori. Erabilera indizeei erreparatu besterik ez dugu egin behar. Etorkinen kopurua handituz doa gainera, eta nekez egingo dute euskaraz (batez ere hego amerikarrek).
==============================================================
>> Zer egin dezakegu, ordea, irakasleok??
Gure esku indar handia dugu. Bai, indar handia, gure ikasleengan, gure ikasleak diren heinean behintzat.
Ariketa praktikoa proposatzeaz gain, haiek euskararen demanda izatera igaro daitezke. Eurentzat lagungarriak diren tresnak izateaz gain, euskararen alde egin dezakete.
2 perfil ezberdineko ikasleak existitzen dira:
1-Euskara bost axola zaiona (lan kontuengatik soilik ikasten duena). Euskara ikasten duen ikasle bat ez da zertan euskararen defendatzaile izan behar. Beharbada, arrazoi profesionalengatik edo kuriositatez ikasten du soilik.
2-Euskararen aldekoa. Euskara defendatzeko prest dagoena.
“Egunerokoan ikasten” ariketak planteatzean ikaslearen jarrera kontuan hartu behar da. Izan ere, ariketok euskararen alde egin direla adierazten badiogu, beharbada jarrera ezkorra har dezake.
Kasu horretan ariketa ikuspuntu didaktikotik soilik planteatzea izan daiteke komenigarriena.
Irakasleok, euskara aukeratzeaz gain, huraxe mantentzea ere erabilera erraztu behar dugu. Gure ardura da hori.
Ingelesa edo minorizatua ez dagoen hizkuntza baten irakasleak ez du ardura hori. Ikasleak ikasi bai, baina erabiltzen ez badu ez da inolako arazoa.
Euskara irakasleak, aldiz, hizkuntza irakasteaz gain, euskara erabiltzen, gozatzen, maitatzen eta errespetatzen irakatsi behar du. Baita ikasleek ikasten ikas dezaten.
Erabilera zabaltzea mintzamenari dagokionez ez da hain erraza, baina bai hemen proposatutako zerbitzuen erabilera zabaltzea.
Euskara irakasle bakar batek zerbitzuen erabilera zabaltzea ez da nahikoa. Irakasle guztiek egin behar duten lana da, sistematikoki eta era bateratuan.
IRAULTZA LINGUISTIKOA irakasleen esku dago hein handi batean.
==============================================================
Ahozko komunikazioaz gain, zerbitzu automatizatuak aldatzea garrantzitsua da, erraza delako aldatzea eta erraza delako ikasleentzat (hizkera pasiboa ulertzearekin nahikoa da).
Zeintzuk dira, ba, zerbitzuei dagozkionez lor daitezkeen aldaketak??
-Kutxazainean
-Ordenagailuan: nabigatzailea, programak, ofimatika, sistema eragilea, web guneak...
-Fakturetan
Euskarak dituen 1.000.000 hiztun (aktibo eta pasiboak) mobilizatu behar ditugu. Lortuko bagenu, euskarak behar duen bultzada lortuko luke.
IV. Mapa soziolinguistikoa (2006).
Euskararen Erabilera eta EAEko Herri Administrazioan Normalizatzeko Plana:
IV. plangintzaldia (2008-2012).
>>>>>>>>>>>>>>>>>>
Zabaldu
Bildu
Twitter