Mezua: fakturak euskaratu!
fakturak euskaratu!
ALDATU ETA PASATU!!!!!
Enpresek, kontuan hartzen dute zenbatek erabiltzen ditugun zerbitzu eta produktuak euskaraz.
OSO GARRANTZITSUA da DENOK pauso txiki bat ematea. Erraza da zuretzat, baina DERRIGORREZKOA euskararentzat.
Gogoratu: Ezer ez baduzu egiten, euskara zigortzen duzu. Inoiz baino gehiago orain!
Enpresa batzuetan zerbait aldatu dezakezu:
| BANKA | JASOTZEN DEN INFORMAZIOA | TXARTELA |
| Euskaraz bakarrik: BULEGOAN ESKATU | ||
| KUTXA |
Elebiduna | |
| CAN | ||
| BANKOA | ||
| BBK | ||
| CAJA VITAL | ||
| IPAR KUTXA | ||
| BANESTO | ||
| BBVA |
Euskara baztertzen du | |
| GUIPUZCOANO | Euskara baztertzen du | |
| BANKINTER | Euskara baztertzen du | |
| SANTANDER | Euskara baztertzen du | |
| TELEFONIA | FAKTURAK | MUGIKORRA |
| TELEFONICA | 1004ean eskatu |
|
| MOVISTAR | 609an (mugikorretik) 1485ean (finkotik) | Modeloaren arabera |
| Modeloaren arabera | ||
| Faktura: 123an | Modeloaren arabera | |
| YOIGO | Faktura: 622an | Modeloaren arabera |
| EROSKI MOVIL | 902 540 340 | Modeloaren arabera |
| ORANGE | Euskara baztertzen du | Modeloaren arabera |
| ENERGIA |
|
|
| Bulegoetan edo 901 20 20 20an eskatu “Referencia contrato”, titular izena edo helbidea eskatzen dute.
| ||
| BESTELAKOAK |
|
|
| 902 400 400 NAN eta Travel Club zenbakia eskatzen dute. | ||
| 902 020 902 edo eskatu tarjetaeroskired@eroski.es –era posta bidaliz (titularraren NAN jarri behar duzu) | ||
| ERRENTA AITORPENA | Eskatu sukurtsalean, Ogasunean, Asesorian. 2 aukera daude euskaraz: -Aitorpena egin -Informazioa jasotzea | |
Oharra: enpresa batzuetan, nahiz eta euskaratzeko aukera egon, ez dituzte erraztasunak jartzen (euskararekiko duten politikagatik). Posible ez dela esaten badizute, ez etsi. Esan erabat ziur zaudela (adibideak dituzu, enpresen izenetan klikatuz).
GUK DEFENDATZEN EZ BADUGU GUREA, NORK EGINGO DU??
Erantzunak:
Elebidun bidaltzen dituztenekin erreklamazioa jarri eta ondo legoke zeintzu bide dauden erreklamazio horiek jartzeko.
Euskara baztertzen dutenekin zuzenean harremana etetea proposatuko nuke nik eta baja eskatzerakoan argi uztea euskarari egiten zaion diskriminazioagatik dela.
Nik adibidez BBKn erreklamazioa sartuta daukat eta ORANGEn nituen lineak kendu nituenean galdetu zidaten zergaitik, besteak beste euskararen tratamenduagatik zen, nik argi utzi nien euskaragatik zela.
Ondo izan
Jazztelen kontratua firmatzean aukeratzen duzu hizkuntza (euskara, katalana, galegoa eta gaztelera daude).
Eta gainera oso ondo idatzita bidaltzen dute dena!
Baina konturatu zarete euskaldunok zein interes gutxi jartzen duten gai hauetan? Nik nahiko lan izan dut nire senideak eta ezagunak euskaratu dezaten konbentzitzen. Kostata, lortzen dut, baina nik bakarrik borroka honetan ez du zentzurik jendea inplikatzen ez bada.
Diglosia edo asimilazioa jasaten ari gara lagunok. Orain ez dago euskaldun elebakarrik (orain 50 urte ez bezala). Euskaldunok euskararen alde kontzientziatzen eta aktiboki aritzen ez bagara, jai dugu!!
Euskaltzale izatea ez da erraza, baina horrek eman behar digu indarra. Geure nortasuna eta hizkuntza defendatu behar dugu. IRAULTZA LINGUISTIKOA sortu behar dugu!!
Gas natural:902123456, nahiko ongi daramate euskarekiko politika. Udaletxeetan eskatu ere, niri dena euskara hutsean bidaltzen didate. 902194332, euskal behatokia, erreklamazioak sartzeko. Beste adibide bat, diru publiko jasotzen duten erakunde guztien web orrietan, argi eskatu! Adib: Oteiza Fundazioa, Facebooken zale egin nintzen, postak gastelera hutsean bidaltzen zizkidatela ikusterakoan... kexatu eta orain, gutxienez, elebidun. Tabakalera-Donostia, berdin. Kexatu, eskatu, zalatu... ez dugu beste biderik.
Gainontzeko ekarpenak gehitzen saiatuko naiz. Eskerrik asko guztioi!!
Zuen mezua zabaldu nuen blogaren bitartez eta bi erantzun izan ditut:
Bat YOIGOri dagokiona. Hemen bertan norbaitek idatzi duena, alegia. Beraz badago yoigori fakturak euskaraz eskatzea.
Bestea ORANGEri buruzkoa. Gaur egun, Orangek, eskatuz gero, fakturak euskaraz bidaltzen omen ditu.Ez dakit zein den kontakturako telefonoa, baina eskatu egin diet, baita euskaraz eskaintzen dituzten zerbitzuen zerrenda ere. Jaso bezain laster bidaliko dizuet
Beste alde batetik, hemen duzue pasa den gabonetan argitaratutako telefoniari buruzko informazio baliagarria: zein telefonok eskaintzen duten euskaraz jartzeko aukera
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1232537793
Gure eragileen artean zabaltzen hasi gara, bertan azaltzen den informazioa oso interesgarria dela uste dugulako. Eragiteko tresna interesgarria.
Mila esker egiten ari zaren lanarengatik.
David.
www.baieuskarari.org
Erantzun:
Zabaldu
Bildu
Twitter
