Artxiboak: Martxoa 2008

2008-03-01

Pierre Topet "Etxahun Barkoxe"-ren sortetxea


Etxahun Barkoxe Etxahunia 2

Barkoxeko Etxahunian sortu zen, Pierre Topet (1786/07/26-1862/01/17). Gaur egun etxearen arrastoak baino geratzen ez badira ere, oroigarri batek esaten digu bertan egon zela XIX. mendeko poeta zuberotarraren jaiotza eta heriotza ikusi zituen etxea.

                      Etxahun Barkoxe Etxahunia
(Heben sorthü eta hil da pierra Topet Etxahun koblakaria 1786-1862)

Barkoxeko lurretan egonik ere, etxearen aztarnok ez daude herrian bertan, eta  ez dira aurkitzen errazak. Barkoxera joateko biderik ohikoena, Sohütatik abiatu eta Hoki pasatzen duena da, baina badago beste bide bat Barkoxe eta Atharratze lotzen dituena. D347 errepidea da baina egia esan, bidexka baten antza handiagoa du: kotxean pazientzia pixka batekin egin daiteke eta oso polita da. Bide horretatik joan eta bide bazterrean ezkerretara aukituko dugu oroigarria.


Euskargazkin honekin lotua:

Pierre Topet "Etxahun Barkoxe"-ren hilobia

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

euskargazki

Blog honetan euskararen filologia, hizkuntzalaritza, historia, literatura, kultura eta antzekoekin lotura duten argazkiak aukituko dituzu.

1.- Blogari buruzko oharrak ikusteko, begiratu hemen
2.- Euskargazkiko tokiak satelite bidez ikusteko, begiratu hemen

EKAITZ SANTAZILIA


Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution