Artxiboak: Otsaila 2008

2008-02-24

Bereterretxe: Hilarria eta Ezpeldoia


Bereterretxe hilaria 1

Ezpeldoia 1

Euskal Herriko kantu epiko ezagunenetarikoa da Bereterretxe, besteak beste Mikel Laboak kantatu baitu. Jean de Jaurgainek eta Sallaberryk eman zuten istorioa ezagutzera.

Bereterretxe hilarria 2

Bereterretxe hilarria 3

Auñamendi

Bereterretxe Auñamendi

Kantuak Bereterretxe agramondarraren heriotza kontatzen digu, Leringo kondearen eskutik (XV. mendea). Bereterretxe Ezpeldoia izeneko etxekoa zen, kantuan ageri den bezala. ezpeldoiko gunean oraino etxea eta Bereterretxeren hilarria atxikitzen dira, azken hau oso goera kaskarrean. Datozen argazkietan ikus daitekeenez, etxeak Xiberoko baserri tradizionalaren itxura du: etxearekin batera, ikuilua, zerritegia, ikuztegia eta idortegia dituelarik.


Ezpeldoia 2

Ezpeldoia 3

Ezpeldoia 4

Ezpeldoia 5

Ezpeldoia 6

Bertara ailegatzeko, hainbat modu bada, baina ez da aise. Modurik ezagunen eta erosoena honakoa da: Atharratzetik hegoaldera abiatu, eta Onizegainetik Lexantzüra abiatuko gara. Herria zeharkatu eta Lexantzümendi mendia ezker dugularik, Etxebarrerako bidea hartuko dugu. Bidetik goazela, Lexantzümendiren magaletik, mendia ezker eta Etxebarre eskuin izanen dugu. Mendia pasa bezain laster eta Etxebarrera heldu baino lehen, mendi pista bat ateratzen da errepidetik ezkerretara, aldapa gora. Bertan seinale bat dago "Ezpeldoia" dioena. Malda hori igo eta 300 bat metrotara aurkituko ditugu etxea eskuin eta hilarria ezker.

Cantar de Bereterretxe (Wikipedia)
----------

2008-02-23

Pierre Topet "Etxahun Barkoxe"-ren hilobia

Etxahun Barkoxe hilobia

Pierre Topet Etxahun Barkoxe, izengoitia eman dion herri eta etxean, hots, Barkoxeko Etxahunian sortu zen 1786ko uztailaren 26an eta 1862ko urtarrilaren 17an zendu. Xiberoak eman duen olerkari eta bertsolari ezagunenetarikoa da. Bizitza gorabeheratsua izan zuen eta hori bere bertsoetan islatzen da. Bereak dira esaterako Mündian Malerosik edo Maria Solt ta Kastero bertsoak, Benito Lertxundik bere gisara Euskal Herri osoan ezagutzera emanak.

Tonba Barkoxeko hilerrian dago, elizari aurrez aurre jarriz gero, ezkerretara. Bere bertso ezagun baten zati bat irakur daiteke bertan.

Etxahun Barkoxe

 Etxahun  Barkoxe hilobia
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

euskargazki

Blog honetan euskararen filologia, hizkuntzalaritza, historia, literatura, kultura eta antzekoekin lotura duten argazkiak aukituko dituzu.

1.- Blogari buruzko oharrak ikusteko, begiratu hemen
2.- Euskargazkiko tokiak satelite bidez ikusteko, begiratu hemen

EKAITZ SANTAZILIA


Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution