
Jose Ariztimuño Olaso "Aitzol apaiza
Tolosan jaio zen 1896ko martxoaren 18an eta
Hernanin hil 1936ko urriaren 18an. Tropa frankistek Hernaniko hilerriaren murruaren kontra fusilatu zuten, Lapurdiko erbestetik bueltan Galerna untzian harrapatu zutenean.
Aitzol gerra aurreko abertzaletasunaren habeetako bat da, baina guk bereziki
Euskal Pizkundea deitutako garaiaren sustatzaile izan zelako ekarri dugu hona. Lizardi (
PDF) edo
Lauaxetak euskal poesiari ekaritako loraldiaren abiapuntu da Aitzol.

Fusilatu guztiak
hilerriaren murruetatik kanpo zulo batean lurperatu zituzten. Gaur egun leku horri gela bat egin zaio, eta bertan dago Aitzol beste fusilatuekin batera. Gela horretarako sarbidea
hilerriaren barnetik egiten da, ate nagusitik sartuta,
hilerri osoa zeharkatu behar dugu, eta amaieran eskaileratxo batzuk aurkituko ditugu, gela horretara garamatzatenak.
Jose Ariztimuño "Aitzol" (PDF)