Mezua: Axular idazlearen sortetxea

2007-10-27

Axular idazlearen sortetxea

Axular 1

Nafarroan den Urdazubiko etxe honetan Pedro Agerre Azpilikueta Axular (Urdazubi 1556-Sara 1644-4-8) euskal letren maisua jaio zela uste da. Izan ere, bada hura bere jaiotetxea ezin izan ziteleela dioenik, antza idazlearen garaian hor borda bat besterik ez baitzitekeen egon. Halere, argazkiko etxea Axular etxea da eta idazlearen jaiotetxetzat jotzen da.
axular 2

axular 3

Axular (oroitu "Atsular" irakurri behar dela) Sarako erretorea izan zen baina dudarik gabe euskararen obra gorena de Gvero liburuaren egilea delako da ezagun. Bere obran zerura behar bezala joateko nagikeriatan ez erortzeko aholkuak ematen dizkigu, prosarik ederrenean. Bertrand de Etxauz baigorriarrari esker lortu zuen Sarako erretoretza eta berari eskaini zion bere obra.

              axular 4

Oroitarriak hau dio: 1974 / AXULAR EUSKAL IDAZLE NAGUSI / AREN SORT-ETXEA 1556-1644 / AYUNTAMIENTO DE URDAX / DIPUTACION FORAL DE NAVARRA / ACADEMIA DE LA LENGUA VASCA /

Etxea ez dago herrian bertan, herrira bidean baizik. Baztan eta Iparraldea lotzen dituen  N121-b errepidetik abiatuta, Dantxarineara hel aitzin, Urdazubira sartzeko dagoen NA-4402 errepidea hartuko dugu. Herriraino ailegatu baino lehen, eskuin aldean muino baten gainean ikusiko dugu.

Pedro Agerre Axular

Euskargazkin honekin lotuta:

Axulartarren hilobia
Etxauzeko gaztelua

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

euskargazki

Blog honetan euskararen filologia, hizkuntzalaritza, historia, literatura, kultura eta antzekoekin lotura duten argazkiak aukituko dituzu.

1.- Blogari buruzko oharrak ikusteko, begiratu hemen
2.- Euskargazkiko tokiak satelite bidez ikusteko, begiratu hemen

EKAITZ SANTAZILIA


Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution