Artxiboak: Ekaina 2007

2007-06-22

Pio Barojaren sortetxea

Baroja etxea

Donostiako Okendo kaleko 6.ean jaio zen 1872ko abenduaren 28an Pio Baroja. Aurkezpenik ez du behar letren maisu izandako honek, bai Espainiako zein Euskal Herriko literaturak eta kulturak hainbeste zor diolarik.

Pio Baroja

                  Baroja oroitarri
----------

2007-06-21

Toribio Alzagaren sortetxea


Toribio Altzagaren sortetxea

Donostiako 31 de Agosto kaleko 30. zenbakian sortu zen 1861ean. Toribio Alzaga antzerkigilea, Alvaro del Valle de Lersundi plazaren ondoan hain zuzen. XIX. mendean euskal antzerkiak izandako susperraldiaren finkatzailea dugu, Marzelino Soroari jarraipena emanez. "Cátedra Municipal de Declamación éuscara de San Sebastián" ere eskuratu zuen. Obra mordoa sortu, moldatu eta itzuli zituen bere bizitzan zehar, esaterako, Txanton Piperri (1899), Ramuntxo (1920) edo Irritza (1924), Macbethen itzulpena dena.

Toribio Alzaga (PDF)

              Torbio Alzaga plaka
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

euskargazki

Blog honetan euskararen filologia, hizkuntzalaritza, historia, literatura, kultura eta antzekoekin lotura duten argazkiak aukituko dituzu.

1.- Blogari buruzko oharrak ikusteko, begiratu hemen
2.- Euskargazkiko tokiak satelite bidez ikusteko, begiratu hemen

EKAITZ SANTAZILIA


Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution