
Gaur egun eraldatuxe dagoen dorretxe honetan kokatzen da aski ezaguna den
kondaira bat. Kondaira horren berri ematen digun kanta zaharra ere badago, oso famatua egin dena gerora,
Benito Lertxundik eta
Mikel Laboak
kantatu dutelako.

Gainera, etxe honetako semea da segur aski
Pedro de Ursúa (1526-1561), ezaguna
Colombian
Pamplona bezalako hiriak sortu zituelako, eta
El Doradoren bila
aritu zelako.
Arizkunen dago, Ordoki auzoan. Aurkitzeko erraza da:
Elizondo pasata,
Erratzura doan bidegurutzea hartu behar da eskuinetara. Segituan ezkerraldean
Ursuako Jaurerria deritzon hotelerako seinalea duen bidegurutzea topatuko dugu, baina
ez gaitezen konfundi, hori ez baita dorretxea, hotela baizik. Beraz, bidegurutzea hartu gabe, aurrera jarraitu,
Bozateko auzoan sartu arte. Auzoan bertan garelarik berehala ezkerretara errepidetik dorretxea ikusten da magal batean. Zuzenean hara doan doan bidexka bat hartu behar da, eta segituan gaude.

(Ermitaren barnean gertatu zen hilketa, kondairaren arabera)