Google Earth programak eskaintzen duen aukera aprobetxatu dut. Programa honek mundu osoa satelite bidez ikusteko beta ematen digu, bai eta guk nahi ditugun puntuak markatu. Gauzak horrela, nik orain arte Euskargazkin agertu diren leku gehienak bertan sartu ditut eta aldiro leku berriak sartu eta eskainiko ditut. Ahal bezain zehatza izaten saiatu naiz, gehienetan lekua bera topatu eta markatzea lortu dudalarik, eta besteetan gutxi gora beherako kokagunea emanez.
Oroit, lekuak satelite bidez ikusteko Google Earth behar dela. Hemen dohainik eskura dezakezu programa honen oinarrizko bertsioa (aski osoa dena, bide batez).
Arazo bat dago halere. Blogari.net-ek ez ditu Google Earthen artxiboak onartzen, beraz ezin dut fitxaegia hemen sartu zuzenean deskargatzeko. Bide bakarra posta elektronikoa da, hortaz, inork artxiboa nahi badu, hemen mezu bat idatzi eta e-mailez gustora bidaliko diot.Orain arte hauek daude ikusgai:
Blog honetan euskararen filologia, hizkuntzalaritza, historia, literatura, kultura eta antzekoekin lotura duten argazkiak aukituko dituzu.
1.- Blogari buruzko oharrak ikusteko, begiratu hemen
2.- Euskargazkiko tokiak satelite bidez ikusteko, begiratu hemen
EKAITZ SANTAZILIA