Artxiboak: Otsaila 2007

2007-02-25

Euskaltzaindiaren egoitza nagusia



Bilboko Plaza Barrian dago, 15.ean, leku pribilegiatu batean. Bertan dago Azkue biblioteka ere. 1985 aldera estrenatu zuen Euskaltzaindiak egoitza hau, Arbieto kalean zegoen behin behinekoa eta akademiaren lehen egoitza izan zen Erribera kalekoa utziz.

Euskaltzaindia
----------

Blas de Oteroren sortetxea


Blas de Otero

Poeta Bilboko Hurtado Ametzaga kaleko 28. zenbakian jaio zen 1916ko martxoaren 15ean. Bere obra gaztelaniaz idatzi bazuen ere, azken garaietan, poesia existentzialaren eta batez ere sozialaren garaian, eragin handia izan zuen euskal gizartean, esate baterako, Arestirengan.

Blas de Otero

            
----------

2007-02-20

Permalink 22:21:37, Atalak: euskofilia, internet, euskargazki  

Euskargazki Tagzanian

Luistxori kasu eginez (mila esker Wink) eta Euskargazkiko lekuak modu zuzenagoan helarazteko asmoz, orain arteko toki gehienak Tagzanian sartu ditut, euskargazki etiketapean. Gauzak horrela, izen batean klik eginez gero Euskargazkirako lotura ere agertuko da, Tagzaniak dituen beste zerbitzu batzuez gain. Beraz, ikusgarri dituzue jada aurreko mezuan esandakoak, gehi azkenik kokatzea lortu dudan Azkueren jaiotetxea.





euskargazki tagged map by user - Tagzania
----------

2007-02-18

Permalink 14:05:53, Atalak: euskargazki  

Google Earth programak eskaintzen duen aukera aprobetxatu dut. Programa honek mundu osoa satelite bidez ikusteko beta ematen digu, bai eta guk nahi ditugun puntuak markatu. Gauzak horrela, nik orain arte Euskargazkin agertu diren leku gehienak bertan sartu ditut eta aldiro leku berriak sartu eta eskainiko ditut. Ahal bezain zehatza izaten saiatu naiz, gehienetan lekua bera topatu eta markatzea lortu dudalarik, eta besteetan gutxi gora beherako kokagunea emanez.

Oroit, lekuak satelite bidez ikusteko Google Earth behar dela. Hemen dohainik eskura dezakezu programa honen oinarrizko bertsioa (aski osoa dena, bide batez).

Arazo bat dago halere. Blogari.net-ek ez ditu Google Earthen artxiboak onartzen, beraz ezin dut fitxaegia hemen sartu zuzenean deskargatzeko. Bide bakarra posta elektronikoa da, hortaz, inork artxiboa nahi badu, hemen mezu bat idatzi eta e-mailez gustora bidaliko diot.

Orain arte hauek daude ikusgai:


----------

Sabin etxea


Sabin Etxea

Bilboko Ibáñez de Bilbao kaleko 16.ean dago, Albiako lorategien parean hain zuzen. Gaur egungo Sabin etxea dagoen tokian zegoen Sabino Aranaren sortetxea, bere aitak 1857an eraikia. Frankistek suntsitu zuten, eta jeltzaleek gaur egungo eraikina altxatu zuten 90. hamarkadaren hasieran.

Sabino Arana bere ekintza politikoengatik ezaguna bada ere, guri atal linguistikoa interesatzen zaigu, nahiz eta ideologo honengan biak bereiztea sobera erraza ez den. Bera da hainbeste gatazka piztu zituen euskara garbizalearen sortzaile eta bultzatzailea eta Azkue eta Unamuno lehiakide zituela Bizkaiko Aldundiak atera zuen Bilboko Instituturako euskara katedrarako hautagai ere izan zen 1887an.

Sabin Etxea
Sabino Arana (alor politikoa soilik, linguistikoaz luze mintzatzen denik ez dut topatu).
----------

2007-02-11

Permalink 13:25:11, Atalak: euskargazki, Euskal Herria, Bizkaia, Idazleak, Unamuno  

Unamunoren sortetxea


Unamuno

Bilboko Alde Zaharrean dagoen Erronda kaleko 16. zenbakian jaio zen 1864. urtean Migel de Unamuno y Jugo pentsalaria, etxe honetan alegia.

Miguel Unamuno

Unamuno2
----------

2007-02-09

"La Cava" etxeak

La Cava etxeak

Bilbon, Deustuko Unibertsitateen etorbideko 10.ean, Deustoko Unibertsitatearen eskuinaldean justu daude La Cava etxeak, ezkerretik eskuinera, Ibarra eta Villalongakoa. Bizkaiko burgesiaren erakusgarri dira eta 1869. urtean eraiki zituen Gabriel María Ibarrak. Etxeak eraiki eta bi urte beranduago, 1871an, Villalongakoan, hots, eskuinekoan, bere biloba jaio zen: Julio-Gabriel Ospin-Urkixo Ibarra Goikoetxea Aranbarri, guretzat Julio Urkixo euskalari ezaguna. Alboko etxean, Ibarran, Rafaela Ibarra bizi izan zen, Julioren izeba, 1984an beatifikatua eta kanonizatze bidean. Gaur egun etxe horiek monjen esku daude eta eskuinekoa nesken ikasle-egoitza da; noski, atean dagoen oroigarriak soilik Rafaela Ibarra aipatzen du, inolaz ere ez Julio Urkixo.


Julio Urkixo (PDF)

Villalonga
----------

2007-02-08

Permalink 01:12:24, Atalak: euskargazki, Euskal Herria, Bizkaia, Idazleak, Aresti  

Gabriel Arestiren sortetxea


Arestiren sortetxea


Bilbo
ko etxe honetan sortu zen 1933an Gabriel Aresti Segurola poeta, Barroeta Aldamar kaleko 2 zenbakian, 6. pisuan dauden ganbaretan hain zuzen ere. Ez du horren inolako oroigarririk. Udaletxea ikusten da etxe honetatik, ibaiaren bestaldean.

Gabriel Aresti


Arestiren sortetxea

----------

2007-02-07

Permalink 19:32:42, Atalak: euskargazki, Euskal Herria, Araba, Idazleak, Lazarraga  

Lazarragaren dorretxea


Larreako dorretxea

Larrea herriko dorretxe honetan sortu zen Joan Perez de Lazarraga XVI. mendearen azken herenean, eta  eta bertan hil 1605ean. Gazte zelarik idatzi zuen gaur altxor kontsideratzen dugun gai ez erligiosoko eskuizkribua, ustez Arabako euskararen lekuko dena.

Etxea ikustea sobera zaila ez bada ere, bertaraino ailegatzen jakin behar da: Elizaren kanpandorre ondotik abiatzen den errepidea hartuta, segituan zuzen jarraitzeko edo eskuinera jotzeko aukera izanen dugu. Bada, eskuinetara egin beharko dugu. Bide honek 180ºtako bira egiten du eta etxearen atzealdea ikusiko dugu segituan. Aurrealdea ikusteko bidea jarraituko dugu, bertan bukatzen delarik. Gaur egun dorretxeak baserria du itsasirik, eta alboko ateak 1 zenbakia du.

Joan Perez de Lazarraga

Larreko dorrea
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

euskargazki

Blog honetan euskararen filologia, hizkuntzalaritza, historia, literatura, kultura eta antzekoekin lotura duten argazkiak aukituko dituzu.

1.- Blogari buruzko oharrak ikusteko, begiratu hemen
2.- Euskargazkiko tokiak satelite bidez ikusteko, begiratu hemen

EKAITZ SANTAZILIA


Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution