Mezua: Erdoy etxea

2006-12-09

Erdoy etxea

etxea

Donapaleuko etxe noble honetara ezkondu zen Arnaud Oihenart abokatu, idazle, historialari eta euskalari ezaguna. Etxe hau aurkitzea erraza da: elizaren ateari sorbalda eman aurrez aurre kale zuzen bat ikusiko dugu. Oihenart kalea da. Horretatik zuzen jarraitu eta kale honen bukaeran, Palace de Justice kalearekin izkinan topatuko dugu. Atxearen aurrekaldea Palace de Justice kalean geratzen da, eta alboa Oihenart kalean, beraz.

 

Baina etxeak azpiko irudi xelebre hauek ditu bere kanpoko hormetan (ordenean, ezkerretik eskuinera eta goitik behera): Nafarroako Henrike IIa, Albreteko Joana, Nafarroako Henrike III.a, emakume baten alegoria, deabru baten alegoria eta irudi trizefalo bat (azken hau alboko horman dago, Oihenart kalekoan, beraz). Paradogikoa da, Oihenarten etxean Albreteko Joanaren irudia egotea, erregina honek urte batzuk lehenago protestantismoa bultzatu baitzuen, eta Oihenartek justu katolikotasuna. Dena den, Oihenart Nafarroako erregeei fidela zen, bistan denez.

    

         

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Janire [Kidea]
Zorixonak Ekaitz! Euskargazki zoragarridxe!
Permalink-a mezu RSS 2006-12-10 @ 02:04
Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Kidea] · http://www.blogari.net/euskofilia
Mila esker, Janire. Bizkaiko kontuak ere sartzen hasiko naiz emeki.
Permalink-a mezu RSS 2006-12-10 @ 13:39
Bidaltzailea: blogari [Kidea]
Aupa zure ideia izugarri gustatzen zaigunez, zure bloga hasierako orriko atal goiko partean jartzea erabaki dugu, "aipagarriak" atalari hasiera emateko.
Permalink-a mezu RSS 2006-12-11 @ 15:21

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

euskargazki

Blog honetan euskararen filologia, hizkuntzalaritza, historia, literatura, kultura eta antzekoekin lotura duten argazkiak aukituko dituzu.

1.- Blogari buruzko oharrak ikusteko, begiratu hemen
2.- Euskargazkiko tokiak satelite bidez ikusteko, begiratu hemen

EKAITZ SANTAZILIA


Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution