Mezua: Agur denei

2006-11-05

Permalink 11:04:45, Atalak: euskargazki  

Agur denei

Orain hilabete zenbait euskal filologia, hizkuntzalaritza, literatura eta abarrekin zerikusia duen bloga sortu nuen, Euskofilia alegia. Bigarren pausoa emateko unea iritsi da.

Karreran (Euskal Filologian) ikusten ari naizenez, izen, leku, data eta gisa horretako asko azaltzen zaizkigu, eta askotan ikaskideei izugarri kostatzen zaie horiek buruan sartzea, besterik gabe, begiez sekula ikusi ez dituztelako.

Irudi batek mila hitz baino gehiago balio omen duenez, ikaskideentzako zein turismo kulturala egin nahi duen zeinahirendako, tresna nemotekniko moduko hau sortu dut. Zinez errazagoa izanen da herri bat, pertsona bat edo gertaera bat gogoratzea, irudien bitartez ikusten badugu.

Azkenik eta amaitzeko,  ohar batzuk:

1.- Ez naiz inondik ere argazkilari profesionala (ezta asmorik ere) beraz argazkien kalitatea diskutigarria izanen da askotan, halere, jakin ezazu eta oroit, hau ez dela blog artistiko bat, blog praktikoa baizik, tresna bat.

2.- Hemen plazaratuko ditudan argazkiak guztiz publikoak dira, beraz  libre da erabiltzailea berauek kopiatu, eraldatu, tamainaz eraldatu edota zeinahi lekutan plazaratzeko. Dena den, argazki bat hartzean iturria aipatzea eskertzekoa litzateke. Argazki bat(zuk) nahi izanez gero, argazkiaren sarreran bertan komentario baten bidez eskaria egin eta posta elektronikoz igorriko n(it)u(z)ke. Bestela, zuzenean kopia daiteke blogetik.

3.- Blog hau hasi berri dudanez, hemendik aurrera hartutako argazkien kalitatea hobetzen saiatuko naiz.

4.- Argazkiak atal eta azpiataletan sailkatuko ditut, bilaketak errazteko.

5.- Blogaren akatsak zuzendu edo bere edukiak handitzeko zeinahi ohar ongi etorria izanen da, baina aldaketak justifikatu beharko dira.

EKAITZ SANTAZILIA

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Zorionak egitasmo berriagatik. Itxura oso ona du eta zinez baliagarria izan daitekeela ematen du.
Permalink-a mezu RSS 2006-11-05 @ 16:35
Bidaltzailea: merkurioezdagoetxean [Bisitaria]
Aupa Ekaitz! Lehenengo eta behin zorionak blogagatik, Ez dut horrelako ezer lehenago ikusi.
Euskal filologia ikasten ari zarela diozu.. EHU-n? Beno, ni euskaleko ikaslea nauzu baitare, Deustun, eta argazkilaritzazale amorratua; zure blogaren jarraitzaile nauzu beraz, baina edozein momentutan zeozer beharko bazenu, edo laguntzarik eskain badiezazuket, esan!
Segi aurrera!
Permalink-a mezu RSS 2006-12-11 @ 12:06
Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Kidea] · http://www.blogari.net/euskofilia
Aupa, Merkurioezdagoetxean

Ba bai, Euskal Filologian ari naiz EHUn, 2. mailan.

Ni ez naiz akaso, zu bezain argazkizalea, edo behintzat ez naiz argazkilari ona, hemen agertzen diren irudiei erreparatuta ondoriozta daitekeenez. Horregatik, blog honen izaerarekin zerikusia duen argazkirik badaukazu, eta hemen agertzea nahi baduzu, bidaltzea baino ez duzu, hori bai, mezu honetan berean azaltzen diren jabetza arauak errespetatuz (argazkia librea izan beharko da). Seguru naiz ni baino argazkilari hobea zarela, gainera ni, nafarra izanik, gutxi mugitzen naiz Bizkaialdean, eta ez dut bertako argazki askorik. Animatu beraz.

Hortaz, milesker bihotzez bloga jarraitzeagatik, eta nahi duzunerako naukazu ni ere.
Permalink-a mezu RSS 2006-12-11 @ 14:08
Bidaltzailea: kukua [Bisitaria]
Zorionak Ekaitz!
Ideia ederra eta lan polita ezarri diot hire buruari, eta bizitzari!
Arrazoi duk aurkezpenean esaten duanean ikasketetan datu asko ikasi behar izaten direla aipatzen duanean. Nik ere asko lagunduko duela uste diat.

Permalink-a mezu RSS 2007-01-11 @ 14:21

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

euskargazki

Blog honetan euskararen filologia, hizkuntzalaritza, historia, literatura, kultura eta antzekoekin lotura duten argazkiak aukituko dituzu.

1.- Blogari buruzko oharrak ikusteko, begiratu hemen
2.- Euskargazkiko tokiak satelite bidez ikusteko, begiratu hemen

EKAITZ SANTAZILIA


Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution