Pazko Asterako planik ez daukazula? zure euskara hobetu nahi duzula? Bilbo Zaharra euskaltegiak Gorozika barnetegira etortzera gonbidatzen zaitu martxoaren 25etik 29ra.
Mintzamena landu edota azterketak (HABE 1,2 eta 3 mailak, EGA, Osakidetza) prestatu ahal izango dituzu. Gainera, aisialdirako aukera zabalda eskaintzen dugu. Urdaibaiko biosferan kokaleku pribilejiatua duelarik, Muxikako barnetegitik hainbat irteera antolatuko ditugu inguruko herrietara.

Urtero bezala, aurten ere Bilbo Zaharra euskaltegiak idazlan lehiaketa antolatu du. Zer da gogoko duzun hori? eta gorroto duzuna?

Bilbo Zaharra Forum-ek antolaturik, Joseba Sarrionandiaren inguruko hitzaldia eskaini ziguten Aitzpea Azkorbebeitiak eta Gerardo Markuletak, Euskaltzaindiko egoitzaren aretoan, iazko azaroaren 28an. Hitzaldia ataletan banatu dugu.
Ondorengo egunetan hitzaldia oso-osorik ikusteko aukera izango da. 1-7 atalak: Aitzpea Azkorbebeitia.
Martxoaren 1ean Urdaibaiko inguruetara txangoa egin genuen Gorozikako barnetegian asteburu pasan bildu ginenok.
Goizean goiz Ibarrangeluko Akorda auzoraino joan ginen autoz. Handik basoranzko bidea hartu genuen. Artadian zehar pare bat kilometro egin ondoren Atxarreko San Pedrora iritsi ginen. Handik goitik Urdaibaiko biosferaren ikuspegi ikusgarriaz gozatu genuen, ibaitik hasi eta kostaldean zehar luzatzen dena. Leku beretik jeitsi ginen. Ibarrangelura joan eta hango eleizpean otarteko goxoa jan genuen.
Arratsaldean bi taldetan banatu ginen: Batzuk Elantxobera jaitsi ziren, eta, besteok, mendigoizaleenok, Ogoñoko lurmuturraren gailurrera igo ginen. Iluntzean Lagako ondartzan batu ginen, ohitura den bezala, hango txokolate bero ospetsua hartzera, marmeladaz igurtziriko tostada xamurrez lagunduta. Gauean barnetegira itzuli ginen. Hona hemen ibilbidea:
Hona hemen ibilbidea:
Joseba Sarrionandia hizpide. 1.zatia
| Kirmen Uriberen hi... |
| Bernardo Atxagaren... |