Uda hasita, lehen bertso afaria antolatuko du Ibaizabal Mendebalde Elkarteak tokiko telebistaren alde larunbat honetan, ekainak 23, Kalderapekon.
Bertsolariak Oihana Bartra, Harkaitz Estiballez eta Fredi Paia izango dira, Uxue Alberdi gai-jartzaile arituko delarik.

Sarrerak Kalderapekon bertan eskura daitezke.
Badator tokiko telebista!

ELKARLAN euskaltegiok ( Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti eta Juan Mateo Zabala) euskara ikasi duten eta ikasten ari diren guztiei zorionak eta eskerrak emateko euskara ikasleen jaia antolatu dugu ekainaren 21ean Bilboko Kafe Antzokian, 19:30.
Emandako pausoa ospatu, aurrean ditugunak txalotu eta euskaldunok osatzen dugun komunitatera ongietorria emateko, jai ekitaldia antolatu dugu:
Zatoz gurekin ospatzera!
Udarekin batera, esku artean dugu, labetik atera berri, Bilbo Zaharra euskaltegiaren BARRA-BARRA aldizkariaren 13. zenbakia.
Eduki freskagarriz beterik iritsi zaigu udako ale hau:
Hauxe da Nafarroara egingo dugun irteeraren ibilbidea:
Joseba Sarrionandia hizpide. 1.zatia
| Kirmen Uriberen hi... |
| Bernardo Atxagaren... |