Ekainaren lehenengo asteburuan, 2 eta 3, Nafarroara goaz! Antolatu dugun irteeran parte hartzeko izena eman dezazun gonbidapena luzatzen dizuegu Bilbo Zaharra euskaltegitik. Bi egunetan zehar hamaika leku zoragarritan barrena ibiliko gara: Irunberriko arroila, Isaba, Otxagabia, Iratiko oihana...

Plan bikaina prestatu dugu:
1. Eguna-Ibilbidea: BILBO, IRUÑEA, IRUÑEA, IRUNBERRIKO ARROILA, ISABA
Bertan egingo dugu lo: Bungalowetan

2. Eguna-Ibilbidea: ISABA, OTXAGABIA, IRATIKO OIHANA
Iluntzean etxera.
Izena emateko azken eguna: MAIATZAK 25, ostirala
Irati tagzanian: gutxitu zooma hobeto ikusteko.
Eskuarekin mapa mugi dezakezu.
Kaixo! Udabarri betean gauden honetan gure euskaltegiko hormak ere kolorez jantziko ditugu. KOLOREAK izeneko argazki erakusteta antolatuko dugu pasiloetan zehar.

Argazkiak IBARREKO FOTO CLUB talde bilbotareko kideek ateratakoak ditugu. Astekehenetik ostiralera, 08:00etatik 21:00etara.

Kaixo! Badakizunez, euskal kulturaren ajeen inguruan gabiltza aspaldion. Gai nagusi hori jorratzeko, idazle asko ari dira pasatzen gure elkargunetik. Eta idazle horien iritziak oihartzun handia ari dira edukitzen, hala komunikabideetan nola gizartean, oro har. Eta guk horixe nahi, kezkak haizatu alegia, erresonantzia kutxarena eginez.
Ez dugu hemen Joseba Zulaikaren merituen zerrenda egingo. Nahikoa bedi esatea, liburu mordo bat argitaratu dituela eta euskalgintzako erreferentzia garrantzitsu bihurtu dela.

Beti esaten dugun bezala, hitzaldia benetan onuragarri gerta dadin, zuri laguntza eskatu beharrean aurkitzen gara. Izan ere, Joseba Zulaika Bilbora ekartzearekin, lanaren erdia baino ez dugu betetzen. Zein da falta den beste erdia? Bada, hitzaldia ondo ateratzea, eta horretarako ezinbestekoa da hizlariari galdera mamitsuak egitea. Horretarako behar zaitugu zu.
Nola bideratu zure parte hartzea? Bi aukera duzu. Bata, zu hitzaldian bertan hizlariarekin aurrez aurre aritzea. Bestea, zuk aldez aurretik zure kezka guri adierazi, eta guk hitzaldian hizlariari luzatzea. Korreo elektronikoak asko errazten du kontua. Guri berdin zaigu zein bide aukeratzen duzun. Inporta duena zure parte hartzea da. Zure aportazioen zain gaituzu. Bien bitartean, ondo segi.
EGUNA: MAIATZAK 10
LEKUA: EUSKALTZAINDIAREN EGOITZA
ORDUA: 19:30
Joseba Sarrionandia hizpide. 1.zatia
| Kirmen Uriberen hi... |
| Bernardo Atxagaren... |