Mezua: Liverpool

2008-04-09

Permalink 17:25:02, Atalak: Benetako intelektualak, 42 hitz  

Liverpool

Liverpool Football Club Ingalaterrako futbol taldea da, Liverpool hirian egoitza eta zelaia (Anfield estadioa) dituena. Munduko talderik hoberena da, oso jokalari garestiak izan gabe kalitate handia eta maila onena duen taldea baita Gerrard, Fernando Torres eta beste batzuen kalitateaz gozatzeko aukera dutelako.

Erantzunak:

Bidaltzailea: eunatebhi [Kidea]
Hona hemen Liverpoolen futbol-zelaian kantatzen dena, partida hasi baino lehen:
When you walk through a storm hold your head up high
And don't be afraid of the dark.
At the end of a storm is a golden sky
And the sweet silver song of a lark.
Walk on through the wind,
Walk on through the rain,
Tho' your dreams be tossed and blown.
Walk on, walk on with hope in your heart
And you'll never walk alone,
You'll never, ever walk alone.

Walk on, walk on with hope in your heart
And you'll never walk alone,
You'll never, ever walk alone.
Permalink-a mezu RSS 2008-04-11 @ 10:54
Bidaltzailea: arantxa ollo [Bisitaria]
Hau bai gai konplexua. Musa izan da mendetan zehar, batzuk onartu nahiko ez duten arren. Antzina, emakumeek ezin izan zuten ikasi eta alfabetatzearen hasiera mantsoa izan zen. Horrek ikaragarrizko atzerapena suposatu zuen. Kostata lortu du emakumeak bere lekua literaturan eta beste alorretan ere. Horren adibidea ikusteko ez dugu oso atzera begiratu behar. Filosofian, bigarren batxillergoan gizonezkoen filosofiak ikasten dira soilik; hau ikusita, badirudi emakumeek ez zutela horren inguruan hausnarketarik egin. Ikasketa mailan garrantzia ematen ez bazaie, non ba? Beste adibide bat euskeran dugu: ikasi beharreko autoreak ditugu, den-denak gizonak, zergatik ote? Horrelako adibide asko eman ahal nituen, baina kontua ez da hori. Gizarte garatu honetan eta berdintasuna nagusi den honetan emakumeak garrantzi asko dauka(uste baino gehiago). Euskal lurraldeetan zenbaitek euskal matriarkatuaz aritu dira. Emakumeak(nahiz eta literaturan horrela ez izan) familia askoren euskarri dira; familia “zuzendu”, zaindu eta babesten dutenak hain zuzen(edo horrela izan da behintzat).
Permalink-a mezu RSS 2008-04-18 @ 16:23
Bidaltzailea: Iratxe Barguilla [Bisitaria]
Liverpool futbol taldea, hau bai taldea. Hauek bai benetako partiduak, izugarriak, pilota ondo maneiatzen dakite, eta gutxi balitz izugarrizko golak sartzen partiduak irabazten dituzte. Baina berriro ere, emakumea naizenez gero, arazo bat aurkitu dut: garrantzi berbera ematen ahal zaio gizonezko edo emakumezko partidu bati? Ez al daude gizonezko askoz ere talde gehiago? Egia da, oraindik ere emakume askok futbola ez dutela maite, gizonezko gauzak direla uste dutelako, baina esan beharra dago gero eta emakume gehiago ikusten direla harmailetan. Baina emakumezko futbol partidu bati buruz hitz egiten badugu, ez al dago askoz ere jende gutxiago ikusten? Emakumeak direlako izango da, ala partiduak ezberdinak direlako? Ez dakit zein izango den erantzuna, hori bakoitzaren esku uzten dut, baina nik uste, biak ikusi beharko liratekeela. Noski ezberdinak izango direla, bi sexuen artean beste hainbat gauza ezeberdinak diren bezala, baina biak ikusteko aukera izanez gero, biak ikustea gomendatuko nuke, denetarik ezagutzea ondo baitago, ezberdinak izan arren. Eta emakumeok, futbola gustuko baduzue, ez geldirik geratu! Futbol zelaietara joan zaitezte ( ahal baduzue noski, garestia baita), eta aukera izanez gero, jokatu eta gozatu!
Permalink-a mezu RSS 2008-05-06 @ 20:47
Bidaltzailea: irati idoate [Bisitaria]
Nahiz eta Liverpool futbol taldea Inglaterrakoa izan, hemen ere ospe handia du. Munduko talderik hoberenetarikoa dela guztiok dakigun arren, ez da hain famatua haien jokalarien fitxen prezioa.Hemen ez bezala, Inglaterrako taldean primerako jokalariak dituzte eta ez hain prezio altuan. Ez dakigu futbolaren munduan mugitzen den diru mordoa,ideia ximple bat dugu soilik buruan. Jokalari hauek irabazten duten dirua, ez da pertsa xume batek irabazten duenaren herena ere. Baina honek afizioaren artean ez du axola. Jokalariak izar moduan ikusten baitituzte. Afizio handia dago futbolaren inguruan, argi ikusten da partidu bakoitzean futbol zelaia betetzerakoan.
Permalink-a mezu RSS 2008-05-07 @ 19:16
Bidaltzailea: Mikel Velaz [Bisitaria]
Liverpool taldea Ingalaterran bai gainerako lekuetan ospe handia du,urteetan zehar irabazitako ospea da hori.
Alde batetik bere zaleek irabazi dute ospea,paregabeak baitira,oso ikusgarria baita zelaira ateratzea eta 50.000 zale "You´ll never walk alone" abesten ikustea edo edozein munduko zelaietan animatzen ikustea.Beste aldetik,futbol talde bezala errespetu handia irabazi du Europa osoan irabazitako txapelketak direla eta.
Dena den , gaur egun munduko talde hoberena dela esatea arriskutsua da lehen mailako talde asko daudelako Bartzelona,Manchester,Arsenal...
Garbi dago hoberena izateko primerako jokalariak fitxatu dituela Torres bezala, baina momentuz emaitzak ez dira agertu.
Azkenik goraipatzekoa da bere entrenatzaileak eginiko lanak zeinek jokalari ez hain trebeak izaten Champions League bat irabazi du eta beste finale batera ailegatu da.
Permalink-a mezu RSS 2008-05-13 @ 13:20
Bidaltzailea: urko [Bisitaria]
Liverpool futbol taldea ospea lortu du mundu osoan zehar.
Alde batetik ospe hori bere taldeari dagokio. Entrenatzaileak lan handia egin du lau urteetan zehar gainera Rafa Benitezek afizioa irabazi du honekin batera jokalariak daude hauek aztertuz gero direnak dira: Gerrard(Liverpoolen bertan formatutakoa), Alonso, Torres...
Liverpool taldea munduko onena dena esaten dutenekin ez dut bat egiten honen aurretik Manchester, Arsenal... bezalako taldeak daude.
Baina beste alde batetik onartu beharra dago Anfield betetzen eta mugiarazten duten 45000 zaleek ez dela askotan ikusten.
Liverpooleko zaleentzat taldea erlijioa da eta Rafa Benitez dute jainko.
Ez zara inoiz bakarrik ibiliko...
Permalink-a mezu RSS 2008-05-13 @ 21:18
Bidaltzailea: Maitane Urbiola Goñi [Bisitaria]
LIVERPOOL FUTBOL TALDEA.
Liverpool hirian, munduko hiri edo herri gehienetan bezalaxe, futbol talde ospetsua eta ona dago:liverpool izena duena zeazki, eta gizonek soilik osaturikoa.Munduko baloi-oin talderik hoberena dela deritzote kritiko askok. Baina nik uste dut jokalari garestiak erosteagatik talde baten joku maila neurtzea ez dela egokia, futbolarien buruen prezioa aldakorra baita denboraldi eta adin ezberdinetan.Torres jokalari espainiarra adibide aproposa da:mutiko honek 20 22 urte besterik ez ditu eta bere bizitzako momentu osasuntsuenean dago.Honengatik bere prezioa oso altua da.Orain mina hartuko balu,bere egoera fisiko honetara bueltatzeko adina min, bere prezioa jeitsiko litzateke.Normala da:errendimendu egokia ez badu prezioa jeitsiko da.Baina nik ez nintzateke kexatuko, futbolarien erosketa prezioek afrikako lurrade jakin batek behar dituen elementu primarioak erosteko adinakoa izango ez balitz.Gai guztiak bezala, komentarioa amaitu behar da kapitalismoa aipatuz, gaurko ekonomia sistema desorekatua dena.
Harrigarria dirudit ze nolako diru kantitate handiak dabiltzaten munduan eta ze nolako gosete eta medikamendu faltak dauden munduko leku anitzetan.Penagarria da gutxi batzuk soilik konturatu izanak.
Permalink-a mezu RSS 2008-05-17 @ 22:25
Bidaltzailea: ikasle ohia [Bisitaria]
aupa denoi!!!!
ze, bloga ez doa aurrera ala?

beno agur bero bat eunaten zaudetenoi eta bizia eman blogari, irakurtzean interesgarri suerta dadin.

agur bero bat
Permalink-a mezu RSS 2008-11-11 @ 17:32

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Eunate BHI blog

Blog berri hau sortu dugu Eunate Ikastetxeko ikasleen idazlanak hemen jartzeko. Koordinatzaile gisa Juantxo Urdiroz dugu. Anima zaitezte zuen aportazioak gehitzen!

Apirila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution