Mezua: Palestina eta Israel.

2008-04-04

Permalink 10:28:28, Atalak: Benetako intelektualak, 50 hitz  

Palestina eta Israel.

Palestina eta Israel esan, eta irudi gordin eta bortitzak etortzen zaizkigu burura, segituan. Badakigu mundua ez dela beti toki zelaia, baina toki hori bezain gogorra izatea ere. Begia begi truk, horixe da hor indarrean izan den legea. Nondik uste duzue etor litekeela konponbidea? Zer aldatu beharko lukete haien bizimoduak hobetzeko?

Erantzunak:

Bidaltzailea: arantxa ollo [Bisitaria]
Gaur egun, Palestina eta Israelen egoera benetan latza da. Ziur aski imajina dezakeguna baino askoz ere tamalgarriagoa. Nire ustez, hemen, sobera ongi bizi gara. Kalera beldurrik gabe atera gaitezke eta ez gara lehergaien beldur(nahiz eta askok eta askok hori uste duten). Gure lurraldean pobrezia garaiak ere izan ziren, baina badirudi gainditu egin zela etapa hori. Beti bezala leku batean ongi gauden bitartean, beste leku batean gaizki egon behar. Irtenbidea nazioartekoa izan beharko luke eta gobernu bakoitzak bere aldetik ahal duena eginez egoera hobetuko litzateke. Azken batean, ez da ondoko herrialdeen laguntza bakarrik behar, denok gure eskutan duguna egiten saiatu behar gara. Komunikabideak ere ez dute egoera honetan lagintzen, askotan irudi bortitz bat dirudi hedabideen lehia, berri on bat ematea baino.
Permalink-a mezu RSS 2008-04-18 @ 17:52
Bidaltzailea: urko [Bisitaria]
PALESTINA 1948. urteko maiatzak 15ean Israelgo estatua ezarri zen, palestinarrek maiatzak 15eko eguna “Nakba”(hondamendia) izenarekin ezagutzen dute. Palestinarrentzako exterminazio etnikoaren hasiera izan zen. Exterminazio hori ez zen bakarrik sinoisten partetik izan, sinoisten ondoan EE.UU, Britania Handia…eta horrelako estatuak egon dira eta badaude Palestina suntsitu nahian, bere garaian begi onez ikusi zutelako proiektu sinoistaren sarraskia. Ulertu behar dugu Palestinarra mugimendu autoktonoa dela eta determinazio askatasunerako bidea nahi zuela, berriz, judutarra mugimendu exogeno eta bertako errealitatetik at zegoen nazionalismoa zen kolonialismo eta bazterkerian oinarriturik zeinak judutarren elkarketa nahi zuen. 60 urte eta gero sinoistak Palestinarrak kartzela erraldoi baten sartu dituzte potentzia mundialen onespenaz(checkpoint, harresia, 11.000preso palestinar espetxe sinoistetan…) Horrela, Palestinar herriak bere duintasuna erakutsi du judutar sinoista estatuaren aurka egiten(intifadak, OLP…). Gure elkartasuna adieraziko genioke Palestinar herriari israeli boikota eginez.(bere produktuak ez erosten…)
Permalink-a mezu RSS 2008-05-08 @ 18:01
Bidaltzailea: Ibai urtasun [Bisitaria]
PALESTINA ETA ISRAEL II. mundu gerraren amaiera israeldar estatu baten sorkuntza ekarri zuen eta honek, halaber, palestinarron gainbeherarekin estu-estu lotu behar dugu. Israeldarren lur grin asegabeak ("judutar" guztiak herrialde bakarrean bateratzeko), Palestinaren lurrak etengabe okupatzeko sahiakerak ekarri zituen, agitz argi ikusi zenez 7 urteko gerran, non Israeldarrek Gaza eta Cisjordania okupatu zuten. Hau dela eta, lur ugari gelditu zitzaien libre israeldarri eta dirudienez, ez zituztenez haina judu asentamendu hauek kolonoez betetzeko, beste herrialdetako hebreaiz nahiz beste erlijiokoez bete izan behar zituzten (oso baldintza honak emanez hauek erakartzeko). Honek beraz, azaleratzen digu israeldarren kodizia, ez baitute benetako beharra palestinari lurraldeak okupatzeko. kontrol zorrotzak, hilketak, bonbardaketak, murru erraldoi eta zentzugabeetan tokialdatzen da Israelen sarraskia Palestinagan. Niri behintzat judutarren jokabidea ez nau arritzen juduek beti historian erakutsi baitute bere izaera, baina Israelen sorkuntzaren kontestuan harrigarria iruditzen zait genozidioa jazotakoek egun batetik bestera genozida bilakatzea.
Permalink-a mezu RSS 2008-05-09 @ 15:51
Bidaltzailea: Maitabe Urbiola [Bisitaria]
PALESTINA eta ISRAEL.Estatu bat desagerrarazi nahi izan zuten eta horren ordez beste baten zapalkuntza lortu zuten naziek 2. mundu gerran.Judutarrek sarraski izugarria pairatu zuten, erepresio bortitzarekin.Eta bere ametsgaiztoa bukatu orduko, nora joan eta zer egin ez zekitela,bere estatua birsostzea erabaki zuten, hara non eta beste herrialde xume baten zona geografiko mugatuaren gainean .Euren betiko etxea zelakoan inbaditu zuten lurraldea, Palestina.Aurrekoan beraiek sufritutako egoera nahiko berdintsua imposatuz.Ulertzen ez dudana da:zergaitik egin behar dio gizaki batek beste bati berak jasotako gaiztakeri eta legezkanpoko gauza oro?Logikoena izango zen berak pairatutako ametstxarrak ekiditzea, pentsatuz zure egoera tamalgarria izan dela, eta inori ere ez diozula oparo.Baina gizakiak egunero harritzen gaitu bere adimen eta inteligentzia atzerakoiarekin.Gaurko gizartea biolentziaz josirik dago eta elkar lagundu beharrean eta besteen akatsak zuzentzen saiatu beharrean, begiak itxi eta aurrera jarraitzen dugu,eskuak borrokarako prest beti mantenduz.
Permalink-a mezu RSS 2008-05-12 @ 18:23
Bidaltzailea: Mikel Velaz [Bisitaria]
Palestina eta Israel.
Gaur egun Palestina eta Israelen arteko gatazka ezagunenetarikoa suertatzen zaigu.Gatazka hau atzetik dator,II.Mundu Gerra bukaturikoan Israelgo estatua sortu zen mundutik bananduta zeuden judutar guztiak bateratzeko.Estatu honen sorkuntzaz geroztik zapalkuntza oro jasan izan behar du Palestinar herriak,gaur ere jasaten dituenak.Adibide asko eta asko daude gaur Palestinarrek jasaten duten errepresioarenak eguneroko kontrolak,lehergaien jaurtiketa,izugarrizko pareta hori.Dena den Palestiniar herrialdea ez da errenditzen,egunero borroka segitzen dute Israelgo faxisten aurka.Kontutan hartu behar da EEBBen seme txikia Israel dela berari esker lortzen duela diru mordo bere lurrak ez baitira ez emankorrak ez ezer.Beraz ahal den moduan laguntzeko Israeli boikota egin behar zaio.Azkenik elkartasuna erakutsi behar diegu Palestinako kideei.
Permalink-a mezu RSS 2008-05-13 @ 13:40
Bidaltzailea: urko [Bisitaria]
E.G.A-Lehenengo azalduko dut nola nire E.G.A tituloaren saikera, guztiz etsigarria eta hutsean eroritakoa izan zena. Alde batetik egin nituen akatsak zuzentzeko erabili dut(ez dakit oso eraginkorra izan naizen) baina beste aldetik denbora galera izugarria iruditu zitzaidan inolako ematzak lortzeko edo lortutako emaitzak ez ziren nahikoak izan(euskara irakasle baten ustez).
Orain aipatutako tituloaren inguruko jendeak aplikazio berri bat soetu du eta nire ikasle buruak huts argi eta garbi bat ikusten du. Nolatan sortzen dute aplikazio informatiko bat E.G.A tituloa lortu ahal izateko dagoen metodoa(irakaslea erakustearena) emaitza txarrak baino txarragoak lortzaen ditu, besterik ez dugu ikusi behar pasaden urteko onartuen edo “gai”en kopurua, Ez al duzue zerbait gaizki doala ikusten?(irakasleentzako galdera). Ez da konstruktiboagoa dauden metodoak sendotzea eta hobetzea beste aplikazio batzuk sortu ordez?
Akats oso handia ikusten dut E.G.A tituloaren prestaketetan bai irakale eta parte txiki batean ikasleen partetik eta baita ere administrazioa edo dena delakoaren partetik. Kritikagarria oso iruditzen zait ahoa betetzea SELEKTIBITATE hitzarekin eta honen prestaketarekin eta E.G.Ari behar duen prestaketa eta denbora ez zaio klasean ematen.Selektibitateari denbora osoa eskeintzen diogu eta kontuan hartu behar dugu azterketa hau guztiz harrotza eta kanpotarra dela, berriz bultzatuko beharko genuen euskeraren egoera ez da bultzatzen.
Permalink-a mezu RSS 2008-05-17 @ 22:32
Bidaltzailea: itsaso vilchez esain [Bisitaria]
Urte asko pasa dira Israeleko estatua ingelesen laguntzarekin 1948.urtean sortu zenetik eta gaur egun arte estatuarekin batera sortu ziren arazoak konponbiderik gabe jarraitzen dute.
Denok ezagutzen ditugu alemanian juduekin egindako sarraskiak nazien garaian eta horrexegatik EEBBak bezalako lurralde boteretsuak laguntza ikaragarri bat prestatzen omen diote israeli.
Naziek juduekin egindako basakeriak onartezinak dira guztiontzat, baina nola onartu israeldarrek palestinan dituzten lurralde okupatuak edota cisjordanian eraikitako harresia?
Zaila da gai honetan txuria eta beltza desberdintzea, azken finean, inor ez da egi guztiaren jabe.
Herri judua esperientziaz daki armak ez direla inongo arrazoiaren jabeak, baina beraien gobernua, amerikarren babesarekin egundoko injustiziak burutzen ditu egunero lurralde palestindarretan. Honezkero, palestindarren erradikalizazioa areagotzearen dute eta herritar guztiak gorrotoaren espiral batean sartzera behartzen dituzte.
Baina gauza bat argi dago, bi komunitate hauek elkar bizitzera beharturik daude eta beren eskuetan dago beraien lurraldeen oparotasuna bilatzea edota beraien amaiera odoltsua ziurtatzea.
Injustizi hauen aurrean badira bi muturren artean laguntzeko prest dagoen jendea ere bai, esan genezake infernu honetan itxaropena galdu ez duten pertsona indartsu eta ausartak oraindik gelditzen direla.
Permalink-a mezu RSS 2008-05-18 @ 18:58

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Eunate BHI blog

Blog berri hau sortu dugu Eunate Ikastetxeko ikasleen idazlanak hemen jartzeko. Koordinatzaile gisa Juantxo Urdiroz dugu. Anima zaitezte zuen aportazioak gehitzen!

Apirila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution