Mezua: Emakumea

2008-04-04

Permalink 10:35:43, Atalak: Benetako intelektualak, 56 hitz  

Emakumea

Pausu luzeak eman omen dira gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasunaren etxera joateko. Baina ez bide dira aski. Pausua gehiago luzatu behar dugu bide luzea egiteko baita. Uste duzu gaur egun emakumea izateak edo gizonkia izateak badakarrela zama bera, edo arinago ibiliko direla batzuk besteen kalterako? Atera zaitezte topikoetatik eta inguruko informazioa erabili, ondorio batera heltzeko.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Iratxe Barguilla [Bisitaria]
Azken boladan, dirudienez, emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak aldatu eta hobetu direla uste dugu. Baina, emakumeak gauza askotan gizonen maila berberara iristeko lan handia egin behar izan dute. Hala eta guztiz ere, oraindik badaude hainbat lantoki non ezberdintasunak nabari diren, baita aldaketaren kontra dagoen jendea ere, guk uste duguna baino gehiago. Hau guztia aldatzeko, nire ustez, lan handia egin behar dutenak emakumeak dira, haien egoera argi uzten. Baina aldaketa honen alde dauden gizonak ere mugitu beharko lirateke, ez delako bakarrik emakumeen borroka, guztiena baizik. Horrela argi geratuko litzateke nola sexu mota ez den muga zerbaiten alde egon eta egiteko.
Permalink-a mezu RSS 2008-04-06 @ 23:11
Bidaltzailea: Naroa Villarroya [Bisitaria]
Azken urteotan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatzen ari dela dirudi, edo behintzat, hobera joan dela dirudi. Lehen, oso nabarmena zen emakumeei egindako bazterketa. Orain berriz, egoera hori hainbat arlotan aldatu egin da. Alde batetik, emakumeak lan egin dezake, gizona etxean geratuz. Lehen hori, ezinezkoa zela zirudien, gizonak lan egiteko eta emakumeak etxean egoteko eginak zeudela ziotelako. Beste aldetik, lana aurkitzeko aukerak askoz ere handiagoak direla uste dut. Laburbilduz, egoera hobera joan dela uste dut, nahiz eta oraindik erabateko berdintasunera ez garen iritsi.
Permalink-a mezu RSS 2008-04-10 @ 21:16
Bidaltzailea: Ixaxi [Bisitaria]
Nahiz eta emakumeon egoera hobera___egin oraindik bide luzea geratzen zaigu berdintasuna lortzeko. Emakumeak historian zehar oso zapalduak egon gara, adibide argia dugu Primo de Riveraren diktaduran edota Frankoren diktaduran emakumeak jasan zuten egoera; gizonen zerbitzura egoteko jaioak ziren. Gaur-egun independienteagoak bilakatu gara, bai gure bizitza erabakitzerakoan, bai ekonomikoki. Lan munduan gero eta sartuagoak gaude, nahiz eta sektore honetan emakumeon eskubideen urraketak ugariak izan: gizonak baino soldata baxuagoak eskuratu, amatasun baja laburrak, komentario sexistak entzun behar … Tratu txar hauetaz aparte badaude tratu txar fisikoak jasaten dituzten emakumeak. Egoera honen aurrean emakume askok kikildu egiten dira, emakume hauei borrokatzea aholkatuko nieke. Ez egon hurrengo jipoiaren zain, txarri zikin horrengana joan eta kristoneko zaplaztekoa emaiozue.
Permalink-a mezu RSS 2008-04-13 @ 17:36
Bidaltzailea: Edurne Barcos [Bisitaria]
Etxeko lanari dagokioenez, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasunaren bidean eman diren aurrerapenak ukaezinak dira, baina beste arloetan bezala, oraindik pauso asko falta zaizkigu. Dudarik gabe, emakumea ala gizona izateak zama desberdinak baldintzatzen dituela esango nuke. Eta nire ustez, seme-alaben heziketan ikusi ahal da hori, adbz. Gizonezko guztiek, haien haurren heziketan parte hartu nahi dutela esan ohi dute baina normalean, gutxitan erakusten dute. Hau da, gizonezkoak ez dira haien lan orduak murrizten dituztenak umeekin denbora pasatzeko, emakumeak baizik. Gizonek, etxera iristerakoan, dena prestaturik eta noski, haurrak lotan, aurkitzen dituzte--- beraz, haien emazteek egun osoan zehar egin behar izan duten lanaz ez dira konturatzen. Argi dago gizonezko gehiengo bat ez dela ahalegintzen etxean laguntzeko, beren laneekin sobera dutelako, eta baita lan erraza delakoan daudelako.
Permalink-a mezu RSS 2008-04-21 @ 20:48
Bidaltzailea: Itziar Dorai [Bisitaria]
Urteetan emakumeen egoera ez da batere xamurra izan. Gauza aunitz pairatu behar izan ditu, klase baxuagoa kontsideratua izateagatik. Bazterkeria alor askotan zeinetan hauek ere eskubide berberak zituzten, bai erabakitzeko bai eta egiteko ere. Esaterako, ikasketetan, bozkatzerako orduan, kanpoan lan egiteko, ordutegiari dagokionez... nolabait "zintzoagoa" izan behar zuen. Emakumea objektua kontsideratua izan da askotan, gizonek gainean eramaten zuten apaingarria. Eta tamalez batzuentzat gaur egun ere horrelakoa da. Egoera hobetu da bai baina oraindik orain gauza asko dago hobetzeko, desberdintasunak gizonezko eta emakumezkoen artean oraindik agerian baitaude. Adibidez, zenbait lanpostutan gizonak nahiago dituzte emakumea ez gaitzat harten dutelako bere xamurtasuna dela eta. Juizioak hemen ere nabari dira. Emakumeak beraz, lanaren bidez historia aldatzea lortu du bere eskubideak aldarrikatuz eta bere irudia errespetatzea lortuz. Erakutsi egin du gai dela gauza askotarako eta indartsua dela ere, bai fisikoki bai psikologikoki ere. Argi dagoena da arazo honekin gauza asko konpondu behar direla eta horretarako borrokatu egin behar dela berdintasuna aldarrikatuz. Baina ez da soilik emakumezkoen lana gizonezkoena ere bada. Honela bai aurrerakuntzak nabarituko liratekeela eta mundua pittin bat bidezkoagoa izango litzatekeela. Oraindik emakumeenganako tratu txarrekin, matxismoarekin...amaitu beharra dago. Historia emakumearen etsaia izan da. Zergatik ote?
Permalink-a mezu RSS 2008-05-11 @ 20:32
Bidaltzailea: Maitane Urbiola [Bisitaria]
EMAKUMEA,Argi dago emakumeak salto bortitza eman duela gizartean, eztabaidaezina da, baina batzutan dirudi antzerki baten barnean gaudela eta txontxongiloen antzera erabiltzen gaituztela irudi ona izateko,baina garrantzi handiko zereginik emakumeon eskuetan utzi gabe(politika arloan nire ustetan). Mendeak atzera,bizpa-hiru hamarkadaraino arte gizartea erlijioaren itzalpean bizi izan da,gezurrean, honek agindutako lege guztien eraginean.Hoietariko askok emakumearen gutxietxia zekarren eta bai gizonek baita emakume erlijioso askok ere,beldurrez edo fedez segi izan dituzte haien mandamenduak. Gauza da gizarte moderno batean bizi garela eta oraindik kutsu matxista xumatzen dela, beti esanez ere aurrera pausoa egitea lortu dela noski! Erlijioa alde batera utzirik, historialariek ere ez dituzte emakumeen ekintzak idatzi,nahiz eta jakin guztiaren atzean kutsu femeninoa aurkitzen zela, adibidez gudetan.Gizonak ziren frontean aritzen zirenak baina emakumeek zituzten euskarri eta lehengai guztiak haien biziiraupenerako.Hau ez da inolako dokumentu historikoan agertzen,baina guztion jakinaren gainekoa da. Gaur egungo gudetan ordea, emakumea frontean egon daiteke gizon bat dituen eskubide eta arrisku berdinekin. Gudaz gain, emakumea gizartearen arlo guztietan(edo askotan behintzat) zabaldu da, hala nola:literaturgintzan, edabideetan, kiroletan, politikan, ....... Bide zati txikia egin dugu, geratzen zaigunarekin konparatuz gero, baina pixkanaka ornituz joango gara gure bidea, pixkanaka baina guztia ondo eginez.Guztion laguntza eta konpromezua da beharrezkoa, bai emakume baita gizon guztiena ere.
Permalink-a mezu RSS 2008-05-12 @ 19:14
Bidaltzailea: Nerea Ilundain Goikoetxea [Bisitaria]
Gizaki guztiak berdinak garela argi dago, emakumea zein gizona, kolore desberdinekoa edota aberats ala pobrea izanik. Baina berdintasunaren kontzeptu hau gauza berria da oraindik, nahiz eta azken urtetan egoera hobetu den. Urte gutxi arte emakumea soilik etxean egoteko balio zuen, gizonaren azpitik egon da beti horretarako inolako arrazoirik egon gabe. Gizona zen lanean egon behar zena eta dirua etxera ekartzen zuena. Hala ere, emakume askoren borrokari esker, gauza aunitz lortu egin ditugu eta badirudi gauzak aldatu egin direla. Izan ere, lanaren alorrean emakumeak egin duen aurrerapausoa ikaragarria izan da, eta edozein lanetan aritzeko gai dela bistan dago, gizona bezala. Ez dago esan beharrik gauzak oraindik aldatu behar direla, zenbait zentzutan oraindik gizonezkoa emakumea baino abantaila gehio dituela dirudi eta. Baina orain arte egindako lana nabarmendu egin da, eta gaur egun jendea kontzientziaturik dago berdintasunaren aurrean guztiok borrokatu behar dugula, denok berdinak gara eta, inor baino gehiago, ez gutxiago.
Permalink-a mezu RSS 2008-05-18 @ 14:02

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Eunate BHI blog

Blog berri hau sortu dugu Eunate Ikastetxeko ikasleen idazlanak hemen jartzeko. Koordinatzaile gisa Juantxo Urdiroz dugu. Anima zaitezte zuen aportazioak gehitzen!

Apirila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution