Mezua: Euskara irakasteko baliabideak

2008-02-19

Permalink 09:39:56, Atalak: Benetako intelektualak, 35 hitz  

Euskara irakasteko baliabideak

Irakurri dugun testuak euskara ikasteko aplikazio informatiko berri bat dakar. Dena den, euskaraz ikastea ez da kontu bakarra, baizik eta titulazio bat lortzen laguntzea. EGA titulua lortzea da ikasle askoren helburua. Zein da zuen esperientzia?

Erantzunak:

Bidaltzailea: Irati Idoate [Bisitaria]
EGA titulua lortzea, euskara ikasle askoren helburua da. Azterketa zaila baino, prestakuntza gogorra beharrezkoa da. Prestakuntza hau errazteko nahian programa berria atera dute internet bitartez erabili ahal izateko, ikasleak, test moduko galderak egin ditzan.Honetan,2000 inguru galdera daude. Nire ustez, programa hau ikasle askoren prestakuntzan lagunduko du. Gogoko baitugu denok ordenagailuan ibiltzea. Horrelako programak agertzea, lagungarria izanen da.
Permalink-a mezu RSS 2008-02-19 @ 16:09
Bidaltzailea: Naroa Villarroya [Bisitaria] · http://eunatebhi.com
EGA titululoa,ikasle euskaldun askoren helburua izateaz aparte, nahiko baliagarria izan daiteke. Nahiz eta aplikazio informatiko berriak atera, nire ustez, mintzamenean hanka sartuko dugu ikasle gehienok. Azterketa praktikoa egiterakoan, pentsatzeko denbora daukagu, baina mintzamena egiterakoan, okerrak zuzentzeko zailtasun gehiago agertzen zaizkigu. Orokorrean, aplikazio informatiko horiek, azterketa praktikorako lagungarri gisa hartuko ditugu, baina mintzamenean berdin jarraituko dugula uste dut.
Permalink-a mezu RSS 2008-02-25 @ 23:06
Bidaltzailea: Mikel Zaratiegi [Bisitaria] · http://eunatebhi.com
EGA tituluak, gaur egun, gaurko ikasleoi sekulako abantailak suposatzen digu, izan ere, titulu honi esker aukera gehiago izango ditugu gure etorkizunean lan bat lortzeko, euskarak ere gutxinaka indarra hartu duelako.Mintzamenaren atalean oker egiten dugu orokorrean, urduri jartzen gara hitz egiterakoan, trabatuko ote garen beldur, baina egia da beldurra galdu beharko genukeela kasu hauetan.Nik uste dut esfortzu handiagoarekin titulua lortu dezakegula eta horrela abantaila gehiago.
Permalink-a mezu RSS 2008-02-25 @ 23:24
Bidaltzailea: Ibai Goñi [Bisitaria]
Guztiz ados------ mintzamena egiterako orduan hanka sartzen dugun ideiarekin, baita EGA titulua lortzeak suposatuko dizkigun abantailekin ere. Baina, froga idatzia gaindituz eta mintzamena suspendituz, hurrengo urtean berriz ere froga idatzia egin behar izatea ez zait batere normala iruditzen. Ikastetxeko hainbat irakaslek duten euskara maila behatuz, nahiko eskasa dela ohartuko baikara------. EGA titulua gainditu eta bizitza osorako balio izatea ez zait egokia iruditzen, gutxienez hezkuntza sailean aritzen direnentzat, denbora pasa ahala hizkuntza erabiltzeko ahalmen hori gal egin daitekelako. Beraz, maiztasun batekin EGA froga egin behar zuketela uste dut. Mintzamena suspendituz eta hurrengo urtean froga egin nahi baduzu --- EGA froga osoa ordaintzen behartzea lapurreta bat dela uste dut. Axola zaien bakarra dirua da, eta ez hizkuntza menperatzen duen jende kopurua, hori da ematen duten inpresioa gutxienez.
Permalink-a mezu RSS 2008-04-10 @ 22:01
Bidaltzailea: Edurne Barcos [Bisitaria]
EGA azterketa eskuratzeko aplikazio informatiko berri hau oso interesgarria eta ohiko proba baino hobea iruditzen zait. Proba etxetik egin ez ezik, iruzkin lagungarriak ere dauzka programa berri honek beraz, zure akatsak ezagutu ahal dituzu eta paperean egiten denean-- berriz, ez da honela gertatzen. Hala ere, nire esperientzian oinarrituta, ahozko proba zatirik pisutsuena da, eta ez naiz ziur interneten bitartez egin ahal izango den. Beraz, berrikuntza honi zerbait falta zaiola esango nuke. Bestalde, EGAdunak ez dira porrot egin dutenak baino jakintsuagoak, askorentzat amesgaizto bat izan ahal delako epaileen aurrean hitz egitea. Nire aburuz, euskaraz mintzatzera ohitu behar duzu, horrek titulua ziurtatzen baitizu. Hasieran esan dudanez, baliabide berri hau deigarria da, eraginkorra ala ez, ikusteke dago.
Permalink-a mezu RSS 2008-04-14 @ 22:03
Bidaltzailea: txo [Bisitaria]

zergatik agertzen dira hitz batzuk azpimarratuta? zuzenketa behar dutelako agian?
Permalink-a mezu RSS 2008-04-15 @ 13:17
Bidaltzailea: Maitane Urbiola [Bisitaria]
EUSKARA AZTERKETA.Urtero bezela aurten ere hizkuntz eskolako euskara azterketa egitera aurkeztu behar gara batxillergo lehenengo mailako ikasleak eta baita bigarren mailakook ere, azken hauek bigarren aldiz, noski.Ez dakit zein den hainbeste pertsona suspenditzeko arrazoia,euskara betidanik ikasi baldin badugu.Ez genituzke hainbesteko akatsak izan behar.Hitzegiteko faltagatik agian izanen da, baina,ale eta guztiz ere gehiegizko zuzentasuna eskatzen dute.Gainera orain arte hizkuntz eskolako 5.mailako titulua EGAren baliokidetzat hartzen zen,baina oraindela gutxi,legea aldatu zuten eta ez dira baliokidetzat joko.Esan behar da EGAko azterketa ofiziala gainditzea kriston zaila omen dela. Nire ustez euskara betidanik ikasi baldin badugu ez du logikarik azterketa egitea, bestela gaztelerako azterketa ere egin beharko genuke, seguru baitnago jande askok euskara erdera baino hobeto maneiatzen duela, zuzenago behintzat bai. Nire proposamena,beste modu batez ebaluatzea edo euskara betidanik ikasitakoek azterketarik egin behar ez izatea da,gerokoak geroko.
Permalink-a mezu RSS 2008-05-12 @ 20:51
Bidaltzailea: Nerea Ilundain Goikoetxea [Bisitaria]
Egia da Ega titulua lortzeak gaur egun izugarrizko abantailak suposatzen dizkigula,gainera, bizitzan zehar gero eta hizkuntza gehiago izatea baliagarria dela uste dut. Dena den, mintzamena eta idazteko frogak ez ditugu era berean egiten. Izan ere, zailagoa edo okerrago ateratzen zaigu mintzamena. Zein da horren arrazoia? Berez, betidanik euskaraz mintzatu ondoren, ez genuke suspenditu beharko, baina ez da horrela izaten eta ikasle askok ez dute froga gainditzen. Kontuan hartzekoa da, idazterakoan, zure akatsak behatu eta zuzentzeko aukera duzula, mintzamenean ordez, bat-batekoan izaten da dena eta esandakoa esana dago. Bestetik, nire aburuz behin zati bat gaindituta froga guztia berriz egitea ez da bidezkoa. Soilik suspenditutako zatia egin beharko genuke. Hala ere, titulu hau lortzea oso baliagarria dela uste dut.
Permalink-a mezu RSS 2008-05-18 @ 13:47

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Eunate BHI blog

Blog berri hau sortu dugu Eunate Ikastetxeko ikasleen idazlanak hemen jartzeko. Koordinatzaile gisa Juantxo Urdiroz dugu. Anima zaitezte zuen aportazioak gehitzen!

Apirila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution