2008-02-04

Permalink 10:07:23, Atalak: Benetako intelektualak, 46 hitz  

Zer da intelektuala izatea? Eta benetako intelektuala? Bizi ahal izateko, pentsatu beharra al dago, edo itsu-itsuan bizi al daiteke? Ezagutzen al duzu intelektual itxura duenik? Zure ikasbidean, ezagutu al duzu pentsalari interesgarririk? Batek dioenez, sexua baino gauza interesgarriagorik ezagutu duen laguna da intelektuala. Zer uste duzu?

Erantzunak:

Bidaltzailea: Arantxa Ollo [Bisitaria]
Jimeno Jurio bezala intelektual asko daude. Intelektualez inguratuak egongo gara seguruenik, kontuan hartu behar dugu pertsona horiek bere kasa ikasiko eta ikertuko dutela. Errealitatean benetako intelektualak ez daude liburuetan eta ez dira pertsona ezagun bat bezala hilko, senide eta lagunen memorietan geratuko da,. Hain garrantzitsuak direnetan hain zuzen. Ongi dago ikasle liburu batean zure izena agertzea, baina beti bezala izen ospetsu baten atzean lan handia dago eta beste izen asko eta asko geratzen dira oroitzapen hutsak izango dira. Izen horiek askotan ez dira ezagutu ere egiten, baina gaur egun hain ezaguna den Kristobal Kolon ez zuen Amerika bakarrik aurkituko, ezta? Horrekin esan nahi dudana da intelektualtasuna, azken finean, ez dela liburuetan agertzen dena soilik. Garrantzitsuena, beraz, bakoitzak jakinduria nahi duen moduan bizitzea da, intektualak izango dira, baina nire ustez ospea duten izen horiek gugandik urrun daude. Balora ditzagun gure eguneroko bizitzan dauden "intelektualak",gure benetako errealitatea baitira.
Permalink-a mezu RSS 2008-02-08 @ 17:37
Bidaltzailea: Irati Idoate [Bisitaria]
Jimeno Jurio bezala intelektual asko egongo dira seguraski famatuak ez direnak. Testu honetan, Jimeno Juriok egindako lanak, ikasketak eta jendearekin izandako harrera argi ikusten da. Mundu akademikoak ukatu zionak, herri xeheak eman diola nabari da. Intelektuala izatea ez da soilik izen hori generazioz-generazio pasatzea, zerbait gehiago dago horren atzean. Ikerketa lan handiak egiten zituztela segurua da, baina ez soilik gai konkretu batean, baizik eta gai askotan. Ez zen filologoa, ez antropologoa ere, baina gai honen inguruan lan handiak utzi zituen.
Permalink-a mezu RSS 2008-02-17 @ 12:37
Bidaltzailea: Iratxe Barguilla [Bisitaria]
Jimeno Jurio, beste asko bezala, intelektual bat da. Hainbat liburu idatzi ditu,arte edo historiari buruz adibidez, arlo hauetan lizentziatua izan gabe. Liburu horiek oraingo ikerketentzako erabiltzen ari direla azaltzen du testu honek, hau da, nabari da nola ez den pertsona famatu edo garrantzitsu bat izan behar, bere lanak erabiltzeko eta ikertzeko. Nire ustetan, pertsona batek gai ezberdinei buruz dituen ikuspuntuak eta informazio ezberdinak, bere bizitzaren araberakoak izango dira. Hori bai, badira asko, gai horri buruz ezer gutxi ikasi arren, asko dakitenak, txikitatik horri buruz interesatu direlako, edo nahi gabe, irakurtzen eta irakurtzen asko ikasi dutelako. Nabarmenduko nukeena , bakoitzak dituen ezagutza ezberdinak aditzera emateaz aparte, horiek ondo argudiatzea ondo egongo legokeela uste dudalako. Zera diot, badagoelako jendea zeina gai bati buruz asko jain arren, gero bere pentsaera mota edo ikuspuntua azatzen ez dakiena, eta hori penagarria dela uste dut. Eta hau intelektualekin lotzen dut, haiek dakitena ondo azal ditzaten,gai horri buruz gutxi ikasi eta asko jakiteko ahalmena izan dutenez gero, guregana informazio argia eta ona iristeko. Bakoitza daukana eta ahal duenarekin konformatu beharko da, baina daukana, jendeari erakusteko kapaza bada, rgi eta ondo egin ditzala.
Permalink-a mezu RSS 2008-02-18 @ 22:37
Bidaltzailea: urko [Bisitaria]
BENETAKO INTEKTUALA Beste askok ez bezala Jimeno Jurio intelektual bat da bere osotasunean. Hau argudiatzeko idatzitako lanak eta eginiko ikerketak ditugu. Nire ustez gende askok akatsa egiten du eta meritu gehiegi ematen dio lizentziatua egoteari(bere merituak ditu baino ez hainbesterakoak), nire ustez ez du inporta, ea ba lizentzia lortzean intelektual bihurtzen garen. Berriro ere nire ustetan oinarritzen naiz esateko intelektual terminoa oso erlatiboa dela. Intelektualtasuna emateak ikuspuntu sozialetan oinarrituta dago, adibidez ideologia batentzat intelektual bat dena beste batentzat pertsona bera intelektualtasun eza duela esango du. Nire ustez hor dago ikuspuntu sozial garrantsitzuena, ideologia. Baina nire barne ideologiari begira benetako intelektual bat kritikoa izan behar du eta jorratzen duen gaiari buruz dauden idei edo iritzien aurka joan behar da idei eta ikuspuntu berriak emanez, eta bere lan, pentsamendu, ikerketa eta iritzi munduari al den adinean eta tamainan edo mailan eragin behar dio, horrek ekartzen duena da intelektual deitzen dugun horren inguruko pertsonak honen(intelektualaren) presentziaz(bere lan, pentsamendu, ikerketa eta iritziz) buztitzea edo hauetaz markaturik egotea. Horrrela ba, beste pertsona batean eragina duen batek eta idei propioak dituena intelektuala da niretzat. Niregan jende asko izan du eragina eta izango du(espero dut) bere idei propioak izan dituelako eta aurrera eraman dituelako oztopoz-oztopo eta azkenean mundua edo denbora arrazoia eman dio. Ondorioz, Jimeno Jurio benetako intelektuala eta jakituna dela esango nuke. Hori baita jorratzeko beste gai bat izango litzateke;Zergatik pertsona baten lana ikuskatzen da positiboki hil eta gero?
Permalink-a mezu RSS 2008-02-25 @ 21:34
Bidaltzailea: Edurne Barcos [Bisitaria]
Pertsonalki, ez dut ezagutzen intelektual itxura duen pertsonik baina mundu akademikoarekin ez duela zer ikusirik esango nuke, mundu horrek intelektualak gutxietsi egiten baititu. Esan ahal da, pertsona intelektual batek, herriarentzat lan egin eta herriak berak goretsi egiten duela, Jimeno Juriok bezala. Hala ere, pertsona batzuek intelektualtzat jotzen dute beren burua, eta benetako zenbait intelektualei berriz, ez zaizkie haien meritoak goraipatzen telebistan agertzen ez direlako. Orduan, gizarteak intelektuala zer den badakiela esan ahal daiteke? Zaila da hori erantzutea,gaur egun, telebistak (batez ere) eskaintzen dizkigun "intelektualak" hortaz gutxi dakitelako, baina intelektual multzo bat badagoela esan beharra dago. Beharbada, ezezaguna den lekuren batean aurkituko ditugu pertsona jakintsu hauek.
Permalink-a mezu RSS 2008-05-05 @ 21:31

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Eunate BHI blog

Blog berri hau sortu dugu Eunate Ikastetxeko ikasleen idazlanak hemen jartzeko. Koordinatzaile gisa Juantxo Urdiroz dugu. Anima zaitezte zuen aportazioak gehitzen!

Apirila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution