Mezua: Europako Batasuna

2008-01-25

Permalink 12:19:50, Atalak: Benetako intelektualak, 40 hitz  

Europako Batasuna

Urte berriarekin batera, gauza berri bat martxan jarri behar. Berritzen ez bagara, irudi du ez garela egunean, eta ez omen dago gauza tristeagorik eskola zaharra baino. Beraz, ongi etorri bide berri honetara.

Anima zaitezte ikasleak! Hitz eman eta hitza eman.

Erantzunak:

Bidaltzailea: arantxa ollo [Bisitaria]
Europar Batasunean sartu ginen orain dela urte batzuk, eta dagoeneko lehenengo adostasunak eta desadostasunak agertu dira. Egia esanda, gai honen inguruan ez dut informazio askorik eskuratu eta zaila egiten zait gai honen ingiruan aritzea. Teorian, oso onuragarria izan da, betiere kontinentearen beste aldean dugun multinazionalaren boterearen aurrean boterea erakusteko, antzina egin genuen bezala. Baina ez gaitezen engainatu, onurak berez badira(edo egon beharko lirateke bahintzat, ikertu baino ez dugu egin behar, dokumentatu, informazioa eskatu azken batean. Ziuraski ni bezalako asko egongo dira gai honen gainean ezer gutxi dakitenak eta egia esan askotan inporta ez balitzaigu bezala jokatzen dugu. Nire ustez, saltsan murgildu behar gara, ez ez ote ariko diren gauzak gaizki egiten. Beti ere, gure interesak mantendu behar ditugu zapal ez gaitzaten. Azken finean ahots batek ez du eragin askorik, baina askoren ahotsak batuta mugi gaitezke herrien zerizana mantenduz eta sustraiei eutsiz.
Permalink-a mezu RSS 2008-01-25 @ 16:33
Bidaltzailea: Itziar Dorai [Bisitaria]
Europar Batasunean sartuta gaudela, hori denok dakigu. Jada, ohituta gaude hemezortzi urte iragan direlako. Honek noski, onurak baino, kalteak eragin ditu. Izan ere, mundua interesei begira mugitzen da. Dena negozioa da, dirudunak aberasten dozen heinean, herritarrak, txiroak...hau da, gehiengoa dena, geroz eta ahalegin gehiago egin behar du hilabete bukaerara iristeko. Batzuk, besteen kontura aberasten dira eta besteak, gogor lan egin behar dute haien beharrak asetzeko. Horregatik herritarrei ez zaie galdetzen zer nahi duten eta poteredunek nahi dutena egiten dute geroz eta irabazi gehiago lortzearren. Ez al ginateke akaso, Norvegiako kasuan bezala, gaur egun hobe egongo Europar Batasuna izena gainean eraman gabe? Ziur nago baietz. Bukatzeko, nire iritzia da, zapalduak eta zapaltzaileak argi ageri direla edozein lekutan. Pena da, baina horrela dago mundua:dena da dirua, prestigioa, arrakasta, ospetasuna... Askoz ere hobe joango litzateke dena beste era batean antolatuko balitz. Gehiengoaren eskubideen urraketa ematen delako eta gutxiengo baten interesen mesedetan oinarrituta dagoelako, nik ezezkoa ematen diot gaur egungo EB-ri.
Permalink-a mezu RSS 2008-01-29 @ 18:48
Bidaltzailea: iratxe barguilla [Bisitaria]
Testu honen igorleak Europar Batasunean sartzeak ekarrik dituen ondorio ekonomiko txarrei buruz hitz egiten digu. Bertan nekazal munduan, zein industria munduan izandako eragin latzak azaltzen dizkigu. Argi dago, EB-n sartzeko galdera egin izan balute, gauzak ezberdinak izango zirela, baiezko edo ezezkoa atera arren. Testuan bertan Norvegiako adibidea azaltzen da, nola han, ezer egin baino lehen, herritarren iritzia jakitea nahi izan zuten, nahiz eta gobernuak bertan sartzeko ahalegin guztiak egin. Ondorioz, EB-an sartu ez zirenez, haien ekonomia ondo doa, nazioartean ospe ona izanez. Gai honi buruz ezer gutzi jakin arren, nire ustez, ezer egin baino lehen, egin behar den lehenengo gauza herritarrei galdetzea da. Ondoren, aldaketarik edo ez egon, hark egindako ondorioei aurre egin beharko zaie. Hori bai, kontutan hartu beharra dago, gaur egun munduan agintzen dutenak, edo pidu gehien dutenak multinazionalak eta haien ingurukoak direla, beraz, bakoizaren iritzi eragin izan ditzan, mugitu beharra dago, bakoitzak nahi duena defendatzen, kultura, erlijioa, edo dena delakoa.
Permalink-a mezu RSS 2008-02-02 @ 17:15
Bidaltzailea: Mireia Clemente [Bisitaria]
Baleren Bakaikuak hasieratik argi uzten du bere jarrera Europar Batasunan sartzearen kontrakoa dela.Dirua eta itxura ona izatea munduaren motortzat hartzen dira.Baina ze nolako itxura emango digu gure gaitza bihurtu den zerbaitek?Lehoiez beteriko kaiola batean sartu gaituzte kontra egiteko aukerarik eman gabe.Lehoiak multinazionalak dira,eta indarkeriarik erabili gabe harrapatu dituzten beren harrapakinak bihurtu gara.Haiek dirutza irabazi eta abantailak lortzen dituzten bitartean,historian zehar gure ohituraren oinarri izan diren ekonomia jarduerak desagertzear daude.Arrantza murrizten ari da,baita nekazaritza ere.Hala ere,zenbaitek Europar Batasunaren barruan gaudela atsegin dute esatea,gauzarik harrigarriena izango balitz bezala. Nire ustez,ERREFERENDUM hitzaren edukia batzuei erakustea ez legoke gaizki egongo.Poteretsuek ez omen dakite herriaren hitza edozein hitzaren balio bikoitza duela.Gutxienez,begi bistakoa da Europa osoko biztanleriarekin gurekin bezala jokatu ez dutela.Adibidez:Norbegiak,erreferendumaren emaitzak direla eta,europar Batasunan sartzeari uko egin zion eta gure bidea baino egokiagoa den bidea hartu zuen,gureak baino emaitza egokiagoak lortuz.Ez al da hobeto lehoien atzaparretik askatzea hauek bera sabela bete aurretik?
Permalink-a mezu RSS 2008-02-03 @ 21:49
Bidaltzailea: Irati Idoate [Bisitaria]
Guztiok dakigu Europar Batasunean sarturik gaudela, baina nork du Europearra izatearen sentimendua? Inork gutxik( Jende gutxik). Testu honetan, Europar Batasunaren barnean gaudelarik jakinda, ekonomiaren aldetik ikusita, alde honak eta txarrak daudela aztertzea da igorleak nahi duena. Euskal Herria Europar Batasunean sartzeak, onurak baino, balteak ekarri dizkio, kalteak gehiago izanik onurak baino. Guztia negozioa dela dakigu, eta beti diruaren inguruan mugitzen ditugu gure interesak. Modu honetan ikusirik, Euskal Herria fitxa txiki bat da Europar Batasun tablero handiarekin konparatuz.
Permalink-a mezu RSS 2008-02-17 @ 13:02
Bidaltzailea: urko [Bisitaria]
EUROPAR BATASUNA Ofizialki hitzeginez gero 1993an sortu zen nazioz gaindiko europar batasunean sartuta gaude, EB sui generis moduko komunitatea definitu zuten sortzaileak, hau esan nahi du europan entitate edo errealitate bakar bat dagoela,”me rio por no llorar”esango nuke. Ez al daude EBn errealitate ezberdinak?nire ustez ezinezkoa da herri bakoitzaren errealitateak batean globalizatzea, horrek herritarren kontra doalako, hor dago gakoa, horrela errezagoa da dena kontrolatzea eta dena menpekotasun politiko-sozial-ekonomiko bati loturik egotea; politika arloan “comision europea”deritzona dago non lege komunak adosten dituzte “errealitate komun” bati aurre egiteko, gai ekonomikoei begiratzen ba diegu europar banku zentral famatua daukagu non zortzi urtez estatuburuek akordaturiko pertsona buru paratzen dute europako banku guztiak kontrolatzen eta orain arte ikusi denez ekonomia kapitalista eta liberalizatua, hau da, adam Smith-en esku ikustezinari boto guztia emanez. Victor Hugok amets egin zuen EB-rekin baina gerra zela eta sinisteari utzi zion hau esanez: “el comercio ha sustituido a la guerra”, beste gako bat komertzioan eta mozkinetan pentsatzen da herrien hitzan baino. Horrela ba EB inposaturiko nazioz gaindiko organismoa dela salatzen dut eta europan barna dauden nazioen aurka doa hauen etorkizunak ilunduz, ondorioz arazo hau lokalizatuz gero gure kontra eta gure herriaren aurka doa.
Permalink-a mezu RSS 2008-02-25 @ 20:04
Bidaltzailea: anonimoa [Bisitaria]
aupa denio, zelan uda?
Permalink-a mezu RSS 2008-08-08 @ 14:00

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Eunate BHI blog

Blog berri hau sortu dugu Eunate Ikastetxeko ikasleen idazlanak hemen jartzeko. Koordinatzaile gisa Juantxo Urdiroz dugu. Anima zaitezte zuen aportazioak gehitzen!

Apirila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution