Mezua: Bukatu dira jaiak

2008-10-21

Permalink 13:17:01, Atalak: Neu  

Bukatu dira jaiak

San Faustoekin batera bukatu dira jaiak, bukatutzat ematen dut argiaren sasoia eta orain negu luze, ilun eta hotzaren zain gelditzea baino ez zait geratzen. Halere esan beharko da agur polita egin diodala eta zapore gozoa utzi didala bukaeran.

Ostiralean goizean plana zen Durangora joatea lagunekin kotxez eta goiz itzultzea etxera; baina gauzak aldatuz joan ziren. Zamudioko panterari mezu bat igorri nion eta bestelako plan bat osatzen hasi zen nire buruan, bere erantzunean arrakala bat aurkitu nuenean. Beharbada zirrikitu horretatik sartzerik izango nuen, agian posiblea zitekeen biok bakarrik irtetzea. Arriskatu eta ausarta izan behar nuen baina horrelako aukerak merezi zuen. Pentsatzen nuen abagunerik txikiena agertuz gero aprobetxatu behar nuela, nire buruari zor niola.

Azkenean lagunak herritik irtengo zirela esan zidaten eta ni ere irtetzeko gogo handirik gabe agertu nintzen. Ondoren zailena zetorren, beltzaranaren baietza lortzea. Pare bat mezu elkartrukatu ondoren azkenean deitu nion. Arratsalde osoan lan egiten egona zen eta nahiko nekatuta omen zegoen. Hala eta guztiz ere irtetzeko prest agertu zen. Ematen zuen alde nituela izarrak eta distiratsuenetako bi gertu izango nituen gau hartan.

Bere herriko udaletxetik gertuen dagoen bus geralekuan hartu nuen hamaikak eta hogeian eta Basaurira abiatu ginen. Aparkatzeko betiko komeriak pasa ondoren, txosnetara hurbildu ginen. Hortxe kontu kontari eta edari edale jardun genuen nire Basauriko klasekide bat azaldu arte. Ondoren bera eta bere lagunekin Ontzak koadrilaren lonjaraino igo ginen. Zurrakapote botarekin ez zen ausartu zamudioztarra, neroni bai ordea. Laster joateko esaten hasi zitzaidan, hurrengo egunean ere lan egin behar zuen eta. Hirurak aldera bere etxeko atean utzi nuen eta bi musu protokolarioak ere ez nituen jaso. Hala ere esan liteke hirugarren minipuntua lortu nuela, ausardiagatik bakarrik bada ere.

Larunbatean berari mezu bat idaztekotan nengoela, berak deitu zidan. Gure planak amankomunean jarri ondoren, azkenean bera ta bere lehengusina gurekin etorri ziren Durangora. Aitortu beharra dago, nire lagunak neu baino lehenagotik ezagutzen dituela eta oso ondo konpontzen dira. Gaua nahiko sosoa izan zen, besteak beste katiluen kolekzioa osotzeko falta zitzaidan gorria ezin izan nuen topatu. Ordu biak aldera Txorierriko lehengusinak etxera joan ziren eta geu hirurok handik gelditu ginen gaua hozten bazihoan ere. Azkenean bostak pasata kotxera joan ginen eta handik etxera. Esan beharra dago geratzeko aukera izan nuela, neska jator bik (lagunak noski) gelditzeko erregutu zidatela baina oraingoan ez ninduten harrapatu. Eman beharrekoak emanak nituen bai Durangon eta bai aurtengo jaien sasoian.

Beraz hirugarren minupuntua bai, baina laugarrena ez eta horrela izanda ezingo da zortzikorik osatu. Izan ere, azken puntua izaten da garrantzitsuena eta lana borobiltzen duena. Ni gustora gelditu naiz egindakoarekin eta agian oraindik ere bertsoa bukatzeko aukera egon liteke. Auskalo zer ekar lezakeen iparrak oraindik aurrera.

Bidenabar (Julenek dioen bezala) laster Zamudioko San Martinak datoz.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: maialen [Bisitaria] · http://desafinazioak.blogspot.com
oso ondo etxekalte! minipuntu bat zutzako bale, baino...

jokaldi hortan bi minipuntu zeuden jokuan ta bakarra lortuezu.. enfin enfin, eskerrak Zamudioko festak geatze zaizkizula oaindik :P
Permalink-a mezu RSS 2008-10-23 @ 12:27
Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep!
lau punturekin nola ezin dela "zortziko" bat osatu? zortziko haundiak zenbat puntu ditu ba?...nik dakidala 4!

ta ezin bada bertsoa osatu kopla on bat egin lenengo ta gerokoak gero!

ongi segi BALIENTE!!!
Permalink-a mezu RSS 2008-10-23 @ 19:41
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
@maialen: bueno bueno ez eskatu gehiegi, nahikoa egin nuen (normalean baino askoz gehiago). San Martinetara ez noa inolako asmoarekin baina ikusiko dugu.

@julen: sarreran azaltzen dut hirugarren puntua lortu nuela baina laugarrena ez, horregatik ezin izan dut zortzikorik osatu. Halere arrazoia duzu, kopla polita geratu zait :-)
Permalink-a mezu RSS 2008-10-23 @ 22:29
Bidaltzailea: maialen [Bisitaria] · http://desafinazioak.blogspot.com
batzuetan isilik geratzea hobe delako, hutsuneak tontakeriaz beteaz. ea zer deritzozun azken sarreraren inguruan
Permalink-a mezu RSS 2008-10-24 @ 21:19
Bidaltzailea: xabito [Kidea]
ea bertsoa osatzen duzun san martinetan!
Permalink-a mezu RSS 2008-11-06 @ 00:07
Bidaltzailea: ashling [Bisitaria] · http://ashling2.blogspot.com/
Iep!! ZORIONAK!! ta segi zaitez bide horretatik!! Ausardiak minipuntu asko emango baitizkizu!! ta ombre...Werther-en majiaren tanta batzuk botatzen badituzu...minipuntuak ez!! SUPERPUNTUAK!!!!

Mosu asko
Permalink-a mezu RSS 2008-11-06 @ 15:39

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tisu!

Bakardadea horren gauza polita da, nori kontatu daukazunean.


Instalatu Firefox euskeraz!

Site Meter

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Borja

etxekalte

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution