Mezua: Baila morena

2008-10-12

Permalink 21:48:22, Atalak: Neu  

Baila morena

Larunbatean Durangora joan ginen kotxez hiru lagun eta hantxe inguruetako neska ederren boskote batekin elkartu, lagunak direnak. Aurten txosnak tabernetatik gertu daude berriro, txosnodromoaren kokapena txandakatu egiten da auzokoek gehiegi sufri ez dezaten. Iaz bezala edariak plastikozko katilutan zerbitzatzen dira eta plastikozko katxiak ere agertu dira. Katilu laranja eta urdina banituen etxean iaztik eta aurten ostiralean horia (gure herrian beilegie) erosi nuen, beraz berdea eta gorria falta zitzaizkidan kolekzioa osotzeko.

Pare bat erronda edan gabe neramanean txosna aproposaren zain (gustuko koloreko katiluak zituena alegia), Zamudioko pantera agertu zen eta hiru lagunok gonbidatu nahi gintuen. Txosnara lagundu nuen eta gustuko kolorea zegoen (seinale bat ote?). Bere koadrila aurkeztu zigun eta berarekin pixka batean hizketan egon ondoren banatu ginen. Gauak aurrera egin zuen.

Bostak aldera etxeratzeko ordua heldu zen eta bai lagunak bai gurekin zeuden Durangaldeko neskak joan ziren, baina neu hantxe gelditu nintzen emozio gehiagoren zain. Laster Zamudioko panterari mezua bota nion, bera eta bere lagunekin gelditzeko asmoa nuen ordu bat beranduago trena hartu arte. Igorri bezain pronto deitu zidan eta hogei minututan geratu ginen. Ordu erdia pasata zegoenean berriro ere deitu zidan esanez beste hamar minutu beharko zituela. Ordu laurden bat beranduago deitu zidan galdetuaz non nengoen eta zaborreko kamioiaren argiak ikusten zituenez haren atzetik joan behar izan nuen ikus nindezan. Xelebre zihoan gure rendezvous hura. Azkenean bakarrik agertu zen eta nire parrandarako gogoa berpizteko gai izan zen.

Hurbilen zegoen txosnara joan eta kalimotxo bana atera nuen, hortxe hasi zen besarkaden eta musuen jaialdia (musuak masailean dira kontrakoa esan ezik). Zergaitik jakin ez arren, oso pozik omen zegoen eta nik berriz pentsatzen nuen bereziki eder zegoela gau horretan, mangarik gabeko niki purpurak bere aurpegiari zerion argia nabarmentzen zuela. Txosnak itxi zituztenean Plateruena agertu zen gure gauaren helmuga bezala eta hara abiatu ginen. Ailegatu bezain pronto, zerbait hartzeko esan nion eta bera ordaintzen tematu zen. Ginkasa beti egoten da gozoago horrelako neska polit batekin konpartituz gero.



Antzokian besarkada eta musuen erakustaldia areagotu zen, itsatsita gelditzeko arriskua ere egon omen zen. Uste dut sekulan ez dudala hainbeste dantzarik egin, baina horrelako beltzaranak merezi zuen. Berak lagunduta erritmoa eramaten nekiela ere pentsa zitekeen. Abesti batzutan hainbeste hurbiltzen zidan bere gorputz beroa ezen kiskali behar nuela zirudien. Hauetako batean ezezagun batek esan zion ilean zeraman lorea plastikozkoa zela. Gainetik kentzeko zera erantzun nion neska besotik oratuta: "Arrosa bai plastikozkoa da, baina hauxe 100% naturala da. Ez du batere plastikorik, ziurta diezazuket". Nikiaren azpian antzeman zitekeenaz ari nintzen gaiztotasun puntu batekin.

Une batzutan besarkatu ondoren nire begieei so gelditzen zen bera eta bere irriak guztiz mozkorarazten ninduen. Une horietan gure arteko tartea bi sudur eta erdikoa baino ez zen (irakurleak kalkulatu beharko du zein zen zehazki gure ahoen arteko distantzia) eta aire gutxi kabitzen zela hor iruditzen zitzaidan. Beharbada inofentsibo antza gehiegi dut edo ez da antza bakarrik, agian sinpleki hiltzaile sena falta zait. Ez dut uste berak ezer nahi zuenik, nik ere ez, baina agertuz gero nola egin ukorik hain ezpain gozoei!

Azkenean joateko ordua heldu zen baina berriro ere ustegabean zezenetara eraman nahi izan ninduen. Zorionez irten aurretik tren geltokira ihes egin genuen. Trenaz Boluetaraino eta metroz Moyuaraino, ondoren ia ordu erdiko itxaronaldia probestuaz egunkaria erostera joan nintzen. Busean nire sorbaldan lotan joan zen Derioraino, hantxe ia agurtu gabe (eta batere musurik emateke!) bajatu zen  eta kotxea hartu zuen etxeraino. Neu azkenean 10:18etan sartu nintzen ohera.

Bigarren minipuntua Etxekalterentzat.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep!ta halako gaua pasa ondoren lorik egin zenun egun hortan?

hala bada, hirugarren minipuntoa etxekalterentzat!jeje!


ongi segi!!!
Permalink-a mezu RSS 2008-10-15 @ 18:02
Bidaltzailea: maialen [Bisitaria] · http://desafinazioak.blogspot.com
kaixo etxe!!

ezin esan arritu ez naizenik irakurtzian! ta beno, bale oyea bakarrik jun ziƱala baino gauza bat argi geatzea zure istorio guzti hauek irakurtzian: "ausarta" zea geo lagun danak etxea aldeinda bertan geatzen! oi, edo bestela, alkolak bere efektua iten dula, bitakon bat! jeje

halare ondo ondo, halako aurreapauso txiki bat nabarmentzen da! muxu bat ta ondo izan!
Permalink-a mezu RSS 2008-10-17 @ 09:39
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Julen: Egia esan behar badut oso lo gutxi egin nuen, apenas 3 ordu. Arratsaldean gauza batzuk egin behar nituen eta siestarik ere bota ez. Momentuz hirugarren puntuaren zai geldituko naiz, batek daki zer gerta litekeen!

Maialen: Ez naiz ausarta, baina lagunak guztiz zahartuta daude eta azkar nekatzen dira. Nik parrandan segitu nahi dut beti eta parrandakideak topatzea errazagoa da ordu horietan. Pentsatzen hasita nago beltzaran horri berdina gertatzen zaiola, arima bikiak ote gara? Jeje
Permalink-a mezu RSS 2008-10-17 @ 10:21

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tisu!

Bakardadea horren gauza polita da, nori kontatu daukazunean.


Instalatu Firefox euskeraz!

Site Meter

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Borja

etxekalte

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution