Mezua: Esadazu gezur bat

2008-09-21

Permalink 20:40:08, Atalak: Neu  

Esadazu gezur bat

(Abestia Maialeni lapurtu diot)



Beharbada gizakia da bere geroaren berri duen izaki bakarra eta prezeski horrek egiten du hain maluros usu. Izan ere, jakin badakigu zoriontasunak iraungipen-data duela eta ahal den arinen kontsumitu behar dugula.

Gogoratzen dut udako gau sargori horietako bat, arrebaren golf zaharraren atzekaldean. Bi gorputz ilargiaren argi urriaren menpean, bi aho gogoaren menpean eta bi gogo pasioaren menpean. Nire besoetan errenditurik zegoen neska ederraren bizkarra ferekatzen nuela zera esaten zidan berak: "Holan egon gure dot beti". Orduantxe inoiz baino argiago ikusi nuen amildegiko ertzetik nenbilela eta horren gora heldu eta gero, ondorengo erorikoa ikaragarri gogorra izango zela. Horregatik besarkatu nuen hain indartsu azkenaldia bailitzan eta gezur hartan sinestu nahi izan nuen.

Orain, hiru urteren buruan pentsatu nahiko nuke nitaz ahaztu dela eta neu ere berataz ahaztu naizela. Dena errezagoa litzateke nitaz ahaztearekin batera, eman zidan mina ere bapatean gau batean desagertuko balitz. Tamalez minak plastiko batzuk bezala, oroimenaren ezaugarri fisikoa berea du eta minaren oroitzapena oraindik mina da. Malenkoliak eta burutu gabeko asmoek ere imanik indartsuena dirudite oroitzapenen su kiskalgarri hori kitzikatzerakoan.

Zer ote gara besteen gogoan gure oroitzapenak urratu eta ximeltzen direnean? Nora joaten dira (era)hildako oroitzapen horiek? Oroitzapenen kanposanturik ba al dago? Eta existitzekotan buruan edo bihotzean ote dago? Beharbada batzutan beldurra diogu besteen oroitzapenetik ihes egiteari, sufritutakoak (eta maite izandakoak) ezertarako balio izan ez balu bezala. Beraz, esadazu gezur bat oraindik nitaz gogoratzen zarela.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: julen [Kidea]
pentsatu nahi duzu beretaz aztu zarela baina ikusten da etzarela aztu...

ta igual hau leitzen badu , bera ere berriz oroituko da, inoiz aztu baldin bazattu benpin!

segi oroitzapenetan igeri...hori bai, aurrekoan pentsatu baino hobe da hurrengoan pentsatzea...

ongi segi!!
Permalink-a mezu RSS 2008-09-21 @ 23:02
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Hurrengorik ez dagoelako aurrekoan pentsatu behar...
Permalink-a mezu RSS 2008-09-21 @ 23:52
Bidaltzailea: maialen [Bisitaria] · http://desafinazioak.blogspot.com
asko gustau zait in dezun sarrera :)

tamalez, edo ez, gauza batzuk azkarregi azten ditugula emateu, neurri sinisteziñeta sinplifikatzeitugu esperientzi ezberdinak, ta hortan lagundutako pertsonake bai...

ze kanta politta... jeje pozte naiz zuri baita gustau zaizulako
Permalink-a mezu RSS 2008-09-22 @ 12:10
Bidaltzailea: ashling [Bisitaria]
WOW!!

Abesti ederra testu eder batentzan!! La ostia!!

Etxekalte, Etxekalte...SENen abesti batean esaten dan moduen 'oroitzapenak ahaztu ahal badira, etorkizuna gogoratu dadila'.Ta oroitzapenak ezin direnez ahaztu ba imajina etorkizuna gogoratu...jeje!! Neure filosofia zera da, oroitzapenak gure bizitzaren errepideko kunetan usten ditugula nonoz martxatras emoteko ta haietan murgiltzeko! Trankil etxekalte!izengo zara zu be neska horren kunetako oroitzapena!!

Mosu asko ta sei idazten!!
Permalink-a mezu RSS 2008-09-29 @ 12:27
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Kasualidadea izango da, baina atzo bertan jaso nuen neska horren email bat. Uste dut oraindik ez dagoela idatzita istoriotxo honen azken kapitulua.
Permalink-a mezu RSS 2008-09-30 @ 14:22

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tisu!

Bakardadea horren gauza polita da, nori kontatu daukazunean.


Instalatu Firefox euskeraz!

Site Meter

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Borja

etxekalte

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution