Mezua: Ardozko kubatak

2008-07-10

Permalink 22:50:22, Atalak: Neu  

Ardozko kubatak

Hona hemen herriko jaien kontakizunaren bigarren partea bigarren asteburuari dagokiona.

Ostirala

Trantsiziozko astea atzean utzita, ostiralean indarberrituta irten nintzen etxetik bigarren asteburuan gauzak ezberdinak izango ziratekeelakoan. Laster koadrilako batekin herriko Gurutzu Gorrian dabilen neska ilehori bat topatu genuen, gainera neska jator hauxe sorosle moduan dago Zamudioko panterarekin (zein txikia den mundua batzutan). Kasik konturatu gabe lagunarekin Gurutze Gorrian dauden beste bizpahiru neska ere gurekin etorri ziren eta txosnarik txosna ibili ginen.

Zaila bada sinestea ere azkenean mutilok ere dantzan amaitu ginen, deabruak hartuta bageunde bezala (bai, horren gaizki egiten genuen Wink). Azkenean euretako beltzaran martxoso batek joan behar zuen (uste dut eskaiola zuela besoan) eta auskalo nola otu zitzaion bereziki neu agurtu behar ninduela. Apenas bi minutu guztira dantzan, apenas hiru hitz, apenas lau begirada, zer espero behar nuen? Inolaz ere besarkada gogotsu hura, bi musu epel-bero haiek eta berriro ere besarkada. Ez nago ohituta horrelako egoeratan egotera eta gaizki pasatzen dut, pixka bat lotsatu ere.

Gauak aurrera egin ala lagunak etxera joan ziren eta bi bakarrik gelditu ginen. Orduantxe tabernetara hurbiltzea erabaki genuen. Azken parrandakidea ere joan zen eta pub batean gelditu nintzen ezagunen bat ikusiko nuelakoan, orduantxe ikusi nuen neska misteriotsu hura. Laster nire begirada erakarri zuen, nire kuriosidadea eta nire gogoa. Ekidinezina gertatu zen gure gorputzak hurbiltzea eta erdi dantzan jartzea. Ez dakit nola, ez dakit zergatik, nire eskua oratu zuen gure atzamarrak korapilatuaz. Orduan dantzaren erritmoa areagotu zen eta sargoria sentitu nuen kanpotik eta barrutik. Baina etorri bezala joan zen, apurka apurka atzamarrak banantzen joan ziren gure gorputzak bezala eta elkarri ezer esan gabe lagunekin itzuli zen. Ez zen begirada gehiagorik gure artean izan eta konturatu nintzen ordura arte egin gabekoa ez nuela aurrera egingo, beraz etxerantz abiatu nintzen.

Larunbata

Herriko jaietan sarri askotan euria lagun izan dugu bigarren asteburuan. Aurten ere ez zuen hutsik egin eta gaua ez zetorren oso aproposa txosnodromotik ibiltzeko. Horrela izanda katxi batzuk hartu genituen eta estalita dagoen eramura (hortxe jartzen dira abereak azoka igandeetan) joan ginen solastera.

Gero txosnen tourra egin genuen eta azken txosnako toldo azpian amaitu. Hortxe nire lankide ohi batekin elkartu ginen eta segituan zeraman cowboy kapel gorria lapurtu nion. Bera eta bere lagunekin geratzea erabaki genuen. Bapatean neska zapidun batek ikusi gintuen edo agian nire lagunak bera ikusi zuen. Neska hari aurreko egunean txosna batean "ardozko kubata" bat eskatu genion eta gaixoak ezer ulertu gabe (kalimotxo bat baino ez genuen nahi) baso bat ardo atera zigun. Neska dantzariak (herriko dantza taldeko txosnan egon zen zerbitzatzen) laster ezagutu gintuen ostiraleko xelebrekeriagatik eta hizketan hasi ginen animoso.


Cowboy kapela


Ia konturatu gabe nire jakinmina piztu zuen bere irri gozoak eta margarinazko azal zuriak. Sinesgaitza den arren, bere izena galdetu nion; ondoren nire burua aurkeztu eta bi musu eman (neu ere normalena dena egiteko gai naiz batzutan!). Zer ikasten zuen galdetu nionean ustegabea etorri zen, unibertsitatean hastekoa zela erantzun zidan eta bere "gaztetasunak" erdi txundituta utzi ninduen. Horren desbideratuta ote dut ikuspuntua? Gero nire adina galdetu zidanean ihes egin behar izan nuen nola edo hala.

Gutxi gehiago, beste zirikada batzuen ondoren hantxe utzi genuen eta pentsatu nuen neska hari buruzko txostentxo bat eskatu behar izango niokeela amankomunean dugun lagun bati. Bestelakorik ez zegoenez, pubetara hurbildu ginen, azkenean eguna argitu zenean ogitegi batera eraman nituen gernikarrak zerbait gosaltzera. Etxera baraurik itzuli banintzen ere, herriko jaiek asetuta utzi nautelakoan nago. Gutxienez behin, nitaz espero zitekeenarekin kunplitu nuen.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: maialen [Bisitaria] · http://desafinazioak.blogspot.com
joe etxekalte.. gezurra emateu e! hola ezin da. sexto sentido falta zaizu ;)
Permalink-a mezu RSS 2008-07-12 @ 14:57
Bidaltzailea: julen [Kidea]
"konturatu nintzen ordura arte egin gabekoa ez nuela aurrera egingo, beraz etxerantz abiatu nintzen"...

ona! denek askotan izaten dugun sentipen bera.

baina bueno, "behar denean egindako erretirada bat garaipen bat" omen da ta...hurrengoan izanen da!!

ongi segi!!!
Permalink-a mezu RSS 2008-07-13 @ 14:36
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
@maialen: seigarren zentzumenaz aparte agian lehenengo bosten falta ere badut!

@julen: horrelakoetan etsi ezean tontakeri asko egin ohi dira, beraz hobe gauzak horrela uztea. Hurrengo batean beharbada...Non irakurri dut nik hori? ;-)
Permalink-a mezu RSS 2008-07-13 @ 19:27
Bidaltzailea: maialen [Bisitaria] · http://desafinazioak.blogspot.com
jeje bai ustet arrazoi dezula :P
Permalink-a mezu RSS 2008-07-15 @ 10:09
Bidaltzailea: mizpira [Bisitaria] · http://www.blogari.net/mizpira
Zutaz espero zitekeenarekin kunplitu? Beti espero dugu gehiago zutaz, Etxe! Sarrera berri bat idazten duzun bakoitzean, oraingoan espabilatu al zaren jakiteko irrikitan egoten gara guztiok eta...
beti berdin!
Uda guztia jaiz jai pasako duzu behintzat ezta? Ondo pasa!
Permalink-a mezu RSS 2008-07-18 @ 23:26
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Bueno bueno mizpi, zer nolako errepasoa eman didazun! Jaja. Ni neu naiz nire buruarengandik gehien espero duena baina ematen du batzuk ez garela espabilatzen...

Astea oso gogorra izaten da eta asteburua heltzen denean etxetik kanpo pasa nahi dut denbora gehiena. Tamalez lagunak zahartzen/mantsotzen hasi dira eta aukera dagoenean aprobetxatu beharko. Zuk ere jaien batera joango zara ezta? Ea zure blogean kontatzen diguzun ;-)
Permalink-a mezu RSS 2008-07-19 @ 17:37

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tisu!

Bakardadea horren gauza polita da, nori kontatu daukazunean.


Instalatu Firefox euskeraz!

Site Meter

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Borja

etxekalte

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution