Mezua: Txosnodromoan

2008-07-02

Permalink 22:13:55, Atalak: Neu  

Txosnodromoan

Hasi da jaien denboraldia eta lehenengo estropada gure herrian izan da. Jaiak hasiz gero ez dago aitzakirik, ezin diot irakurle maiteari hutsik egin. Hona hemen asteburuan gertatutakoa.

Ostirala

Txupinazora ez nintzen joan, aspaldian ez naiz joan. Lehen horren garrantzitsua zen ekitaldia orain hutsik geratu da. Konpartsen ohitura galdu da eta eurekin batera jai herrikoienak. Beraz betiko lekuan (aldapako goiko partean) eta betiko orduan (hamar ta erdietan) geratu ginen. Zirrara berezi bat ibili zitzaidan bizkarretik udako erritual berezia berreskuratzean: bakero zaharrak eta aspaldiko ikasbidai bateko kamiseta bat jantzi, Gabonetan jasotako kolonia bota (Lauderren Pleasures, zantzua ote?) eta kokospekoa utzi. Horrelaxe irten nintzen etxetik eta txosnetara hurbildu, zorionez etxetik gertu dira.

Gurean txosnodromoa azoka dagokion lekuan kokatzen da eta jaietan ere "ganadu" ederra ikus liteke: behi bulartsuak, aker maltzurrak, oilo berritsuak, ahuntz saltokariak... Irakurleak hitzon egilea sailkatu beharko du. Aurten ere gure erakustaldi unibertsal (Expo Txosnak 2008) xumearen ardatz nagusia oinarrizko isurkaria izan da, hots urre morea. Benetako kalimotxoa (eta ez beste lekuetan bezala pepsimotxoa) lagun izango dugu onerako eta txarrerako.

Egia esateko ez zen ezer berezirik gertatu ostiralean. Betiko jendea topatu nuen, blog honetako pertsonai batzuk ikusi (Butroiko Ingrid Bergman edo Zamudioko pantera) eta nola ez azken bertsoen protagonista aurkitu. Mutil batekin zebilen dantzan, dantza hurbil eta beroa, non higiduraren erreka besarkadez blaitutako jauzian amaitzen zen. Ez nuen musurik ikusi edo agian ez dut musurik gogoratu nahi. Aitortu behar dut bitxia bada ere, ez nuela atsekaberik sentitu baizik eta atsedena. Hain beldur handia al diot aukerarik txikiena ere izateari?

Larunbata

Bestelako plana egon zen larunbatean, bestelako jendea ere. Koadrilako jendeari Durangaldeko lagun batzuk elkartu zitzaizkion eta horretaz aparte orain dela gutxi ezagututako neska hirukotea ere bai. Lehenik eta behin lagun baten kontzertua entzuten joan ginen, Javier Ojedaren (Danza Invisible-ren abeslaria zena) telonero moduan jo zuen bere taldearekin.

Ondoren txosnetara berriro, kalimotxoetara berriro, patxangara berriro. Patxanga diodanean patxanga txarrenaz ari naiz: Mayonesa, Macarena edo El Venao. Ez dakit nori otuko zitzaion horrelako "pertsonaia" pintxatzen jartzea baina ondorenak guztiok jasan behar izan genituen.

Aurreko egunean ikusitako jendea berriro ere ikusi nuen. Zamudio panterak ostiralean kalitxia eskutik bota bazidan, oraingoan beste mutil bat baino itsusiago nintzela esan zidan, argi eta garbi, inolako beharrik gabe. Horixe gutxi bazen, lehenengo argi izpiekin lagun batek (erizaina) horrela aurkeztu ninduen neska jator batzuen aurrean: "Galdetu honi, zuek bezala zaharra dela". Azkenean beste lagun batekin (ileapaintzailea) ondo irabazitako kolakaoa eta tortillazko pintxoa hartu nituen taberna batean.

Ez nuen gau osoan txakolinezko ezpainen jabea ikusi baina hurrengo asteburuan saiatuko naiz behingoz. Esperantzak oraindik ere ezinezkoen erresumara garraia nazakeela sinesten dudan artean ez dut etsiko.

Eta hala bazan edo ez izan, sar dadila zure ginkasan!

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Sinestezina, hainbeste jende ikusi zenuen ostiralean Txosnodromoan, eta ni ez? Edo era berean, hainbeste jenderi eman nion lata rifak saltzean, eta ahuntz saltokariari ez?
Permalink-a mezu RSS 2008-07-03 @ 22:11
Bidaltzailea: etxekalte [Bisitaria] · http://www.blogari.net/etxekalte
Ya te vale! Abisatu ahal zenidan, gutxienez errifa bat erosiko nizukeen :P.

Zelan pasatu zenuen? Errifa asko saldu al zenituen Bizkaia aldean? Zure pisukidea etorriko al da asteburu hontan?
Permalink-a mezu RSS 2008-07-04 @ 10:44
Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep!
zu ere bestaz besta hasia beraz? lesakara agertzeko planik ez?

gu oraintxe goaz, gaur tokatzen da besta koxkor bat egitea ta...


ongi segi!!!!
Permalink-a mezu RSS 2008-07-04 @ 19:56
Bidaltzailea: maialen [Bisitaria] · http://desafinazioak.blogspot.com
ea "hurrengo asteburuan saiatuko naiz behingoz" hori egi bihurtzen den. nik uste horrelako kasuetan beti itxoiten geratzen garela, beti dugula esperantza txiki bat ezer egin gabe kasualitateak bere lana eginen duela...

ez dadila hitz soiletan geratu ;)
Permalink-a mezu RSS 2008-07-10 @ 23:02

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tisu!

Bakardadea horren gauza polita da, nori kontatu daukazunean.


Instalatu Firefox euskeraz!

Site Meter

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Borja

etxekalte

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution