Mezua: Hamarreko galduak

2008-04-27

Permalink 23:40:44, Atalak: Neu, Bertsolaritza  

Hamarreko galduak

Atzo berriro ere ikusi nuen. Egun osoa Gorlizen barbakoa batean eman ondoren; etxera joan, dutxatu, arropak aldatu eta kalera. Matienako txangoa hurrengo astebururako utzi beharko zen.

Ikusi ninduenean, nik mihia atera nion eta berak lotsati agurtu ninduen. Bigarrenean berriz, beragana hurbildu eta hizketan hasi ginen. Nire kizkurrak, bere diruzorroa, nire adina, bere "posavasos" besokoa... Bere eskotearen sakontasunak ez zien nire begiei ohartu gabe ihesik egin. Hain du azal fina, hain du azal zuria, hain du azal gardena. Lauzpabost minuturen ondoren desagertu zen eta ez nuen berriro ikusi gau osoan.

Aspaldian aipatu gabeko ilehoriak ere gaurkoan irabazita du bere txokoa. Hiru hilabete pasa ditut berari so egin gabe eta hitzik egin gabe. Norentzat zen zigor hori? Berarentzat ala niretzat? Agian nire buruari ezarritako penintentzia baino ez zen... Atzo jakin nuen konturatu dela zerbait gertatzen zaidala berarekin eta pentsatu nuen beharbada zigor nahikoa zela zegoeneko. Berriro ere begiratu nion, eskerrik asko soil batzuk eskaini eta kontu handiz eskuarekin agurtu nuen irri bat ahoan nuelarik. Beharbada Durangon gertatutakoa bere itsas-koloreko begietan hondoratu zen betiko edo beharbada ez du ezer gogoratzen.

Batzutan gauzak asko aldatzen dira urte erdian eta hori erakusteko hona hemen zirriborroetan aurkitu dudan argitaratu gabeko sarrera bat. Esan beharrik ez dago, baina aurreko lerroetan aipatutako beltzaranari eskainita daude hamarrekoak.

Gaur ere nire autobusera igo zara. Ez zait gustatzen zure janzkera, ez dut zure izena atsegin baina barruraino sartu zatzaizkit. Merezi dituzu inoiz irakurriko ez dituzun ondorengo hamarreko handiak.


Doinua: Amodioa gauza tristea

Orain dela sei hilabete l(eh)en
aldiz ikusi zintudan,
denen artean nire begiak
laster jarri nitu(e)n zugan.
Esperantza_apur bat banuen nik
zeu ezagutzeko udan
baina azkenean ez da_hala_izan
beti gelditu naiz mugan.
Ez dakit nire barruan adore
nahikoa_aurkituko dudan.

Sudur gaineko peka ho(r)iek dira
Jainko_onak hortxe jarriak
eta begiak krabelin beltzak
oraintsu lora(tu) berriak.
Barruko gose aseezina
betetzen du zure_irriak
eta zure_ezpain gozoetatik
edan nahi du_ene_egarriak.
Barreneko gaitz guztietarako
dituzu sendagarriak.

Busaren geraleku berbera
erabiltzen duzu zuk (er)e,
hor begibistan gelditu_ohi dira
zure_hamaika bertute.
Zer ez nuke nik egingo zure
begirada baten truke?
Para(d)isurako bus txartela_ere
azkar aterako nuke,
ametsek ezerk baino_urrunago
garraiatu ahal bainaute.

Miresle_asko eduki behar
dituzu ederra izanik
eta zurekin ez dut izango
ezta_aukera txikienik
Beraz nik uko egingo dizut
etsi ez badut jadanik
baina hala_ere jakin (e)zazu zer
darabildan buruan nik:
ez duzula topatuko bertso
hoberik e(g)iten dizunik.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: maialen [Bisitaria] · http://desafinazioak.blogspot.com
azken bi lerrotan esaten dezuna... egiya berdaderua jeje asko gustau zaizkit bertsuak, baino aizu, olako gauzak idatzi bierrian zeatik etzea piskat arrimatzen jungo? xk majo... bertsuak in bai baino geo a dos velas...
Permalink-a mezu RSS 2008-04-30 @ 20:35
Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep!
nik eztutelako ezagutzen bertzela...nik hobetuko nitun bertsuk!jeje!

hala ere onak e!

animo!ongi segi!!!
Permalink-a mezu RSS 2008-05-01 @ 13:00
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Maialen: Niretzako helmuga ez da zerbait lortzea edo ezetz ozen bat jasotzea, bide honetan gustora nago elkar ezagutzen. Aukera egoten bada "arrimatuko" natzaio zentzu guztietan.

Julen: Noski hobetuko zenituzkela, zerbaitetarako zara txapeldun handi bat! ;-). Neu berriz amateur bat baino ez naiz.
Permalink-a mezu RSS 2008-05-01 @ 13:16

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tisu!

Bakardadea horren gauza polita da, nori kontatu daukazunean.


Instalatu Firefox euskeraz!

Site Meter

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Borja

etxekalte

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution