Mezua: Algortako aratusteak

2008-02-11

Permalink 21:28:37, Atalak: Neu  

Algortako aratusteak

Oraingoan ez dut ezer idatziko pirataz mozorraturik nengoelarik txatxamurka egin zidan neskaz (ileorde ilehoria metxa arrosekin zeramala izan ezik) eta ez dut aztertuko zergatik erakartzen nauen biologa leioarrak horren bordea izanik ere. Lerro hauek ezazagun bati eskeini nahi dizkiot merezi dituelakoan.

Algortan egon ginen larunbatean, lagun baten neskalaguna hara zihoan bere koadrilarekin eta geu ere animatu ginen. Gestoras tabernatik kanpo geunden eta erabaki nuen komunera joatea. Hantxe Minniez mozorraturiko hiru neskarekin egin nuen topo. Bapatean euretako bat sudurra margotzen hasi zen ispilura begira eta ezin izan nion gogoari eutsi. "Ekarri, nik margotuko dizut" esan nion lotsagabe, berak guztiz naturalki lapitza luzatu zidan. Hastear nengoelarik erdi izuturik ikusi nuen, sagutxoa katuaren aurrean balego bezala! Ikutu aurretik behin baino gehiagotan lapitzak min egiten zuela errepikatu zidan, baina nola eman niezaiokeen minik hain lore eztiari? Hain zen samurra, hain zen delikatua, ezen gozoagatik apurtu behar zela zirudien. Portzelanazko panpin hark San Petersburgotik etorri berria zela ematen zuen, bere azal leunari argi klarua zerion bere gainetik lapitza astiro-astiro labain eginarazten nuen bitartean. Bere margoturiko biboteek nire irudimena kilimatzen zuten eta une batez menda eta erregaliza usain nitzakeen bere ile beltzean. Margotzean berea edertasun lasaia zela ebatzi nuen eta berari tinko so egitean begi beltz handi otzan haiek hipnotizaturik sentitu nintzen.

Azkenean hirurak komunean sartu ziren eta handik gutxira bera irten zen bere lagunak barruan utzirik. Ezin dut gogoratu ea zerbait gehiago esan nion baina etorri bezala joan zen, aura berezi bat lagun zuelarik. Horrelako une iheskorrak laket ditut, zein begirada batekin barre egiten diguten ezezagunak zein barre batekin maitakor begiratzen diguten arrotzak.

Badakit ez dituzula lerro hauek sekula irakurriko baina irakurriz gero gustatuko litzaizkizukeela pentsatu nahi dut. Musu bat zuretzako ezezagun hori!

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: maialen [Bisitaria] · http://desafinazioak.blogspot.com
joe etxekalte, guztiz kasanoba einda zaude e?

sarrerai erreferentziya iñez... esan behar det ezezagun batek botatzeizun edozein irribarre dala atsegiña, ezpa maltzurra behintzat klaro...
Permalink-a mezu RSS 2008-02-14 @ 20:18
Bidaltzailea: ashling [Bisitaria] · http://ashling2.blogspot.com/
irribarreak atseginak direz bai... baia are gehiago begiraden irribarrek...

Etxekalte, zenbat izar dituzu zuk ba? deskribatzen dituzunak asko direz... gehiegi nire ustez...
Permalink-a mezu RSS 2008-02-26 @ 23:19
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Izar gehiegi ote daude zeruan? Deskribatu baino ez ditut egiten, edukiko banitu beharbada ez nituzke deskribatuko.
Permalink-a mezu RSS 2008-02-26 @ 23:41
Bidaltzailea: ashling [Bisitaria] · http://ashling2.blogspot.com/
Horrexegaitik izendatu dodaz izar moduan! Izarrak ezin baiditugu euki! :) ta ganera...eskuratu ezin edo nahi ez duzula dirudi...zergaitik hori??

Mosu asko
Permalink-a mezu RSS 2008-03-05 @ 21:55

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tisu!

Bakardadea horren gauza polita da, nori kontatu daukazunean.


Instalatu Firefox euskeraz!

Site Meter

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Borja

etxekalte

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution