Aspalditxotik ez dut ezer idatzi, istorioak udazkeneko hostoak bezala erori dira baina arrazoi batengatik edo bestearengatik blogetik kanpo gelditu dira. Sarrera hontan saiatuko naiz kronologikoki azken asteetan gertatutako pasadizoak aurkezten.
Durangoko jaien ondoren
ilehoriaren kontua planteatu nion nire buruari. Zer egin? Zer nolako jarrera hartu? Alkoholaren eraginez gertatu zen edo gustatzen ote natzaio? Azkenean burua nahikotxo berotu nuen eta ondoren konklusiorik logikoena etorri zen: gertatutakoak ez du ezer aldatzen, behintzat berarentzako, izan ere berak mutila dauka. Jakin izan dudanez gauzak euren artean ez dabiltza oso ondo eta neska batzutan beste batzuekin tonteatzen ibiltzen da.
Durangoko jaietako lehen asteburuan ezagututako
beltzaranak ere merezi ditu bere lerrotxoak. Bitxia da benetan, ezagutu baino lehen astean behin edo bitan ikusten nuen, ondoren aldiz ez dut apenas ikusi. Gainera ikusi dudanetan ematen du ez dela nitaz akordatzen. Baina gutxien espero duzunean gauzak aldatzen dira, gehiago sakonduko dut hurrengo sarreran.
Beste pertsonai zahar bat ekarri behar dut orain: Bilboko jaietan
txaloa eman zidana. Durangoko jaien ondoren ikusi dudan bakoitzean
zirriak bueno txinpartak atera dira. Egun batean txokolatezko barratxoa jaten zuen bitartean (lolitaren papera ondo baino hobeto egiten du) zirikatzen nuen nik, gero berak barratxoa eskeini irri pikaro batekin eta nire zirikei belaunkadekin erantzun eremu arriskutsuetan. Hurrengoan Zamudio San Martinetan aurkitu genuen elkar, sekulako hotza zegoen eta eskularruak utzi nizkion. Egun horretan ere txalo bat baino gehiago jaso nuen baina besarkadekin batera eramangarriagoak egin ziren. Azkenean kalimotxo batera gonbidatu eta etxera ere eraman genuen.
Zamudioko panterarekin topo egin nuen azken larunbat gauak lerroalde desberdin bat merezi du. Lehenengo tabernetan ez zidan jaramon gehiegirik egin baina azkenean irekita gelditzen zen pub bakan horietako batean zor zidan kalimotxoa atera zuen. Kalimotxo horren ondoren Vodka laranjarekin etorri zen eta bukatzeko Peche limoiarekin. Bitartean zenbat dantza, zenbat zirikada, zenbat kilima. Azal zuri hura guztiz krematsua zen yogur grekoak bezala, berak ere badu Peloponesoko andreen antza: alaia, jostaria, dantzazalea, beroa... Txaloak ere jaso nituen baina oraingoan guztiz merezita, zer ote zuen zeraman pitxi bakeroaren behekaldeak altxatzeko gogoa emateko? Erantzuna erraza da: gona altxatu ondoren txaloa etortzen zen, orduan suminduarena egiten nuen eta haren besarkada jasotzen nuen. Une batzuetan gure begiradak gurutzatu ziren eta arriskua sumatu nuen. Azkenean noski, ez zen ezer gertatu, hurrengoan ikusiko dugu ea mamiaren goseak buruari gain hartzen ote dion.