Mezua: Txakolinezko ezpainak

2007-10-15

Permalink 23:31:35, Atalak: Neu  

Txakolinezko ezpainak

(Oharra: tartekatutako esaldiak aurreko sarreran aipatutako abestitik atereak dira)

I think I'm drowning,  asphyxiated

Krisialdian egon naiz, krisialdi kreatiboa eta krisialdi pertsonala. Udazkenarekin batera eguneroko gurpilak jan behar ninduela uste nuen. Korrika leku batetik bestera, estresatuta, denborarik ezertarako aurkitu gabe.

I tried to give you up but I'm addicted
Bestaldetik sarriegi ikusten nuen autobusean edo autobuseko geralekuan Apirilean lehen aldiz ikusitako eta uda osoan inguruko herrietako berbenetan aurkitutako neska bat. Bera ez ezik bere lagunak ere ia egunero topatzen nituen autobusean. Hamasei urtetako mutil koskorra banintz bezala ezagutzen ez nuen neska batengandik "eskegiten" hasita nengoen.

I wanna break this spell that you've created
Neu honelako gauzetan betidanik izan naiz blitzkriegaren zalea: ustegabean agertu aredioa prestatzeke egoten denean, ondo ezagutu, laster erabaki eta beharrezkoa bada eraso azkarra jotzea. Kasu honetan denbora larregi neraman ezagutzea lortu gabe eta denbora amaitzen ari zitzaidan. Berari eskainitako hamarreko handiak ere blog honen zirriborroetan galdu ziren...

Bury it
Guzti hau, bai eguneroko lasterketa eta bai abestiak dioen bezala "drogarik gogorrena" atzean utzi nahian edo Durangora hurbildu nintzen. Ostiralean koadrilakoekin joan nintzen eta ez dago ezer kontatzeko, ondo pasa nuen baina gau sosoa izan zen (nahiz eta goizeko 7retan heldu etxera. Larunbatean berriz lagunak herrian gelditu ziren baina nik argi nuen hara itzuli behar nuela behin katilua erosita. Aurten txosnetan erabaki dute plastikozko basorik ez ematea, beraz edalontzia etxetik eraman behar da edo hantxe bertan plastiko gogorrezko katilu koloretsuak erosi. Bejondaiela!

Hango lagun batzuekin elkartuta gau erdia aurreko egunean bezalatsu joan zen. Ondoren etxera joaten hasi ziren denak eta B plana hartu nuen: handik zebilen herrikide batekin geratzea. Hasteko Zornotzako ilehori bat aurkeztu zidan, kasualidadez geroxeago i latinaz bukatzen den izena daukan zornotzarraren kuadrilarekin (bera barne) hizketan egon zena. Azkenean txosnak itxi eta tabernetarantz. Nire laguna mutil baten bila zebilen, ostegunean harekin enroiatzeko gogoarekin geratu baizen (nahi izan ez zuelako) eta azkenean Plateruenean sartu ginen haren bila.

You're something beautiful, a contradiction
Nor ikusi han eta autobuseko neska, Bakioko txakolinezko ezpainak, gerezi zaporezko pekak,  kokozko sorbaldak eta txokolatezko begiak dituena. Nire lagunak ezagutzen zuen (ia esan liteke nigatik ezagutu zuela eta orain ondo eramaten dira) eta laster aurkezpenak egin zituen.

Now that you know I'm trapped, sense of elation
Laster nire laguna lehen aipatutako mutilari deitzen joan zen eta neu eurekin bakarrik utzi ninduen. Aukera bi nituen: panikoari men egin edo dantzan hasi eta aukera aprobetxatu. Behingoagatik bazen ere zuzenena egin nuen eta eurekin dantzan hasi nintzen. Ondo hartu ninduten, beharbada neu bezain "pozik" zihoazen ordu haietan. Time is running out ipini zutenean euforiaz blai sentitu nintzen.

I wanna play the game, I want the friction

Nik arropa nahikoa neraman soinean, jertsea kenduta nuen baina manga luzeko nikia janzten nuen. Bera laster hasi zitzaidan esaten nikia kentzeko begirada zirikatzaile batekin lagunduta. Hasieran estoikoki jaso egin nuen hango bero izugarria baina azkenean etsi eta nikia kendu nuen (azpitik manga laburreko bat neraman gaizki pentsatuentzako). Ondoren nire txanda heldu zen eta zera esan nion: "Orain kendu zeuk". Berak noski ez zuen zeraman niki tirantedun grisa kendu. Bere pekek ere etxeko espezialidade bat jaso behar zuten. Esan niona ez daukat argi baina nahiko flojoa izan bazen ere, gura izandako eragina lortu zuen: eskuin eskuko hatz luzea erakutsi zidan aurpegi serioa jartzen saiatzen zen bitartean. Segidan munduko begiradarik distiratsuena ihes egin zitzaion.

How did it come to this?
Azkenean laguna itzuli zen, gero kanpora joan ginen, berriro sartu eta auskalo zer gehiago. Berriro ere berarengandik hurbil kokatu ginen. Orduan gure alboko taldeko neska batek nire arreta erakarri zuen, ez bereziki ederra zelako baizik eta sekulako martxa zuelako. Laster gurekin dantzan zegoen, esan behar da musikaren nibela izugarria izan zela, denetarik eta denak onak. Bapatean neska nigana dator eta zera esaten dit: "No, no voy pasadisima". Nik zera erantzun nion: "Que va, que va". Berak berriro ere esaldi bera errepikatu zuen bitan edo hirutan.

Azkenean hamar ta erditan sartu nintzen ohera, nire eginbeharrak ondo bete nituenaren sentsazioarekin.

Durangoko txosnetako katilue

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Berandu bada ere, ZORIONAK!
Abesti oso ona, eta zuku hobea atera diozuna gainera... Gau polita orduan, hurrengorako gehiago emango duena, seguru!
Permalink-a mezu RSS 2007-10-18 @ 22:46

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tisu!

Bakardadea horren gauza polita da, nori kontatu daukazunean.


Instalatu Firefox euskeraz!

Site Meter

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Borja

etxekalte

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution