Artxiboak: Urria 2007

2007-10-23

Permalink 23:50:28, Atalak: Neu  

Bakarrik al zaude gaur gauean?

Are you lonesome tonight? Do you miss me tonight? Ez dut uste berak Erregeak horren maisuki abesten zuen abesti hau ezagutuko duenik baina agian bakarrik sentitzen zen edo faltan botatzen ninduen. Baina faltan bota ahal da inoiz eduki ez duzuna?

Ostiralak ohiko pertsonaiak ekarri zituen, hona hemen laburbilduta: Santutxuko printzesatxoa, Galdakako Kubelik andereñoa (ilea kolore politaz tintatu du) bere koadrila zoroa lagunduta eta i latinaz bukatzen den izena daukan zornotzarra (pirsina ipini du sudurrean eta ederto geratzen zaio).

Larunbateko gauean aurrera egingo dugu txosnetatik lagun batengana bakarrik nindoan unera arte. Orduan topo egin nuen ilehori txatxamurkazalearekin, edo hobeto bataiatuta Butroiko Ingrid Bergmanekin: ile horia, eztizko begiak eta azal ezin samurragoa (zinez diot). Gurea aspaldiko kontua da: Gatika, Zornotza, Gernika... Jolastea arriskutsua da batzutan, horregatik Gernikan jolasak eten behar zuela erabaki nuen berak mutila du eta. Baina oraingoan Gernikan estreinatutako jolasa berreskuratu zuen: bi musu eman eta bi musu jaso. Baten bati jolas inozoa irudituko bide zaio, baina ematen zizkidan musuak ez ziren masailean ematen diren soso horietakoak ez jauna! Haiek musu samurrak ziren, musu gozoak, astiro emandakoak, kontu handiz burututakoak. Ez dut esan baina jolas hura ez zen inoiz amaitzen, nahiz eta nik aurre egin eta ez nion ematen uzten (ezta nik eman ere). Argazkiak ere egon ziren tarteka eta urtzen ninduten begiradak, zelan ez. Esaldi hauxe esaten hasi nintzaion: "Mantendu distantziak mesedez".

Honelako batean txosnara joan nintzen hiru kalimotxoren bila eta bera atzetik etorri zen. Eskatzen nengoelarik nire ipurdia ukitzeari ekin zion, hura ikutzea baino gehiago arakatzea edo aztertzea zen. Orduan bigarren esaldi bat bota nion: "Córtate un poco". Musuen jolasa ez zen gelditzen, bost minututan behin ihes egin behar izaten nuen. Batzutan musuak jaso eta eman egiten nituen horrela jolasa amaituko zelakoan baina ez. Bere lagun bati hirugarren esaldia eskeini nion: "Ez naizela harrizkoa". Eta zer esaten zidan berak? "Zuk egizu ahal duzuna".

Bapatean ilehoria desagertu zen eta bere poltsoaren jabe egin nintzen. Etorri zenean beste gonbidatu berezi bat ekarri zuen: bere mutila. Poltsoa berreskuratu ondoren bi musu ematen saiatu zen, saiatu diot zeren eta keinu txar batekin aldendu nuen. Antza denez ez zuen oso ondo hartu eta mutilarengana joan zen, besarkatu eta musukatu zuen. Hura ote zen nire zigorra? Neu jeloskor jartzeko asmoa ote zuen?

Mutila desagertu zenean ez dakit zer gertatu zitzaion baina behera etorri zen apur bat. Une batean erdi negarretan ikusi nuenean, kleenexa atera, zabaldu eta berari eman nion. Diruzorroa ere erori zitzaion eta barruko gauzak irten, dena jasotzen lagundu nuen karnetari begirada azkarra boteaz. Geroxeago ere bere mugikorra desblokeatu egin behar izan nuen bera ez zen gai eta. Laster beste esaldi bat atera zitzaidan: "Baloratu ondo daukazuna, ez egin tontakeriarik, ez sartu arazoetan". Azken esaldi hau eta besteak noizean behin esaten nizkion gauzak argi utziaz, batez ere nire burua mugatik gertu ikusten nuenean.

Beste txosna batera joan ginen eta bera ezin zenez oso zuzen ibili gerritik heldu nion atzetik eta bideratu nuen. Euforiko zegoenean ez zuen zer eginik nirekin, eraso guztiak baztertu nituen baina triste samar jarri zenean ahulduta sentitu nintzen, guztiz bigunduta. Bapatean zera esan zidan: "Hotz naiz". Errepikatu zuenean ezin izan nion nire barruari gehiago eutsi eta beso batekin gerritik heldu nion nigana erakarriaz. Laster erdi besarkatuta geunden, ondoren biotako batek masailean emandako musuari beste batekin erantzun zion. Orain edo inoiz ez pentsatuko zuen berak eta elkarri begira jarri ginenean gure ezpainek bat egin zuten bitan edo hirutan, nik apenas ahoa ipini nuen. "Gauzak ezberdinak balira" xuxulartu nion berriro besarkatzen nuen bitartean.

Orduan Humphrey Bogarten filme batean bageunde bezala, dena txuribeltzean ikusten hasi nintzen eta egin behar nuena egin nuen. Fieltrozko kapela eta gerrikoa duen gabardina jantzita ikusten nuen nire burua eta behe-lainoak dena estaltzen zuen. Pasioari bidea irekitzen zidaten izar haiei so eginez esan nion: "Mesedez ez iezadazu hau zailago ipini. Banoa". Azken besarkada indartsuagoa izan zen eta berriro elkarri begira geunden. Azken musua luzatu zidanean neurea egin nuen eta argi utzi nion azkena izango zela musu hura berezia eginez. Atzera begiratu gabe alde egin nuen.

Zergatik egin nituen gauzak horrela? Zergatik ez nuen aukera paregabe hura probestu? Banekien mutila zuela eta ez naiz erdian sartzen den horietakoa, ezta besteen fideltasuna hondatzea axola ez zaien horietakoa. Egitan beragatik egin nuen, neska hori estimatzen dut eta banekien gure artean zerbait gertatuz gero asko sufritu beharko zukeela. Ez nuen nahi berak sufritzea, berarentzako onena zena egiten saiatu nintzen. Beharbada oraindik ere beti izango dugu Paris.
You must remember this, a kiss is just a kiss, a sight is just a sight. The fundamental things apply as time goes by.
----------
Permalink 00:00:13, Atalak: Musika  

It's now or never

Abeslaria: Elvis Presley
Abestia: It's now or never



It's now or never,
come hold me tight
Kiss me my darling,
be mine tonight
Tomorrow will be too late,
it's now or never
My love won't wait.

When I first saw you
with your smile so tender
My heart was captured,
my soul surrendered
I'd spend a lifetime
waiting for the right time
Now that you're near
the time is here at last

It's now or never,
come hold me tight
Kiss me my darling,
be mine tonight
Tomorrow will be too late,
it's now or never
My love won't wait.

Just like a willow,
we would cry an ocean
If we lost true love
and sweet devotion
Your lips excite me,
let your arms invite me
For who knows when
we'll meet again this way

It's now or never,
come hold me tight
Kiss me my darling,
be mine tonight
Tomorrow will be too late,
it's now or never
My love won't wait.

----------

2007-10-15

Permalink 23:31:35, Atalak: Neu  

Txakolinezko ezpainak

(Oharra: tartekatutako esaldiak aurreko sarreran aipatutako abestitik atereak dira)

I think I'm drowning,  asphyxiated

Krisialdian egon naiz, krisialdi kreatiboa eta krisialdi pertsonala. Udazkenarekin batera eguneroko gurpilak jan behar ninduela uste nuen. Korrika leku batetik bestera, estresatuta, denborarik ezertarako aurkitu gabe.

I tried to give you up but I'm addicted
Bestaldetik sarriegi ikusten nuen autobusean edo autobuseko geralekuan Apirilean lehen aldiz ikusitako eta uda osoan inguruko herrietako berbenetan aurkitutako neska bat. Bera ez ezik bere lagunak ere ia egunero topatzen nituen autobusean. Hamasei urtetako mutil koskorra banintz bezala ezagutzen ez nuen neska batengandik "eskegiten" hasita nengoen.

I wanna break this spell that you've created
Neu honelako gauzetan betidanik izan naiz blitzkriegaren zalea: ustegabean agertu aredioa prestatzeke egoten denean, ondo ezagutu, laster erabaki eta beharrezkoa bada eraso azkarra jotzea. Kasu honetan denbora larregi neraman ezagutzea lortu gabe eta denbora amaitzen ari zitzaidan. Berari eskainitako hamarreko handiak ere blog honen zirriborroetan galdu ziren...

Bury it
Guzti hau, bai eguneroko lasterketa eta bai abestiak dioen bezala "drogarik gogorrena" atzean utzi nahian edo Durangora hurbildu nintzen. Ostiralean koadrilakoekin joan nintzen eta ez dago ezer kontatzeko, ondo pasa nuen baina gau sosoa izan zen (nahiz eta goizeko 7retan heldu etxera. Larunbatean berriz lagunak herrian gelditu ziren baina nik argi nuen hara itzuli behar nuela behin katilua erosita. Aurten txosnetan erabaki dute plastikozko basorik ez ematea, beraz edalontzia etxetik eraman behar da edo hantxe bertan plastiko gogorrezko katilu koloretsuak erosi. Bejondaiela!

Hango lagun batzuekin elkartuta gau erdia aurreko egunean bezalatsu joan zen. Ondoren etxera joaten hasi ziren denak eta B plana hartu nuen: handik zebilen herrikide batekin geratzea. Hasteko Zornotzako ilehori bat aurkeztu zidan, kasualidadez geroxeago i latinaz bukatzen den izena daukan zornotzarraren kuadrilarekin (bera barne) hizketan egon zena. Azkenean txosnak itxi eta tabernetarantz. Nire laguna mutil baten bila zebilen, ostegunean harekin enroiatzeko gogoarekin geratu baizen (nahi izan ez zuelako) eta azkenean Plateruenean sartu ginen haren bila.

You're something beautiful, a contradiction
Nor ikusi han eta autobuseko neska, Bakioko txakolinezko ezpainak, gerezi zaporezko pekak,  kokozko sorbaldak eta txokolatezko begiak dituena. Nire lagunak ezagutzen zuen (ia esan liteke nigatik ezagutu zuela eta orain ondo eramaten dira) eta laster aurkezpenak egin zituen.

Now that you know I'm trapped, sense of elation
Laster nire laguna lehen aipatutako mutilari deitzen joan zen eta neu eurekin bakarrik utzi ninduen. Aukera bi nituen: panikoari men egin edo dantzan hasi eta aukera aprobetxatu. Behingoagatik bazen ere zuzenena egin nuen eta eurekin dantzan hasi nintzen. Ondo hartu ninduten, beharbada neu bezain "pozik" zihoazen ordu haietan. Time is running out ipini zutenean euforiaz blai sentitu nintzen.

I wanna play the game, I want the friction

Nik arropa nahikoa neraman soinean, jertsea kenduta nuen baina manga luzeko nikia janzten nuen. Bera laster hasi zitzaidan esaten nikia kentzeko begirada zirikatzaile batekin lagunduta. Hasieran estoikoki jaso egin nuen hango bero izugarria baina azkenean etsi eta nikia kendu nuen (azpitik manga laburreko bat neraman gaizki pentsatuentzako). Ondoren nire txanda heldu zen eta zera esan nion: "Orain kendu zeuk". Berak noski ez zuen zeraman niki tirantedun grisa kendu. Bere pekek ere etxeko espezialidade bat jaso behar zuten. Esan niona ez daukat argi baina nahiko flojoa izan bazen ere, gura izandako eragina lortu zuen: eskuin eskuko hatz luzea erakutsi zidan aurpegi serioa jartzen saiatzen zen bitartean. Segidan munduko begiradarik distiratsuena ihes egin zitzaion.

How did it come to this?
Azkenean laguna itzuli zen, gero kanpora joan ginen, berriro sartu eta auskalo zer gehiago. Berriro ere berarengandik hurbil kokatu ginen. Orduan gure alboko taldeko neska batek nire arreta erakarri zuen, ez bereziki ederra zelako baizik eta sekulako martxa zuelako. Laster gurekin dantzan zegoen, esan behar da musikaren nibela izugarria izan zela, denetarik eta denak onak. Bapatean neska nigana dator eta zera esaten dit: "No, no voy pasadisima". Nik zera erantzun nion: "Que va, que va". Berak berriro ere esaldi bera errepikatu zuen bitan edo hirutan.

Azkenean hamar ta erditan sartu nintzen ohera, nire eginbeharrak ondo bete nituenaren sentsazioarekin.

Durangoko txosnetako katilue
----------

2007-10-14

Permalink 20:34:57, Atalak: Musika  

Time is running out

Taldea: Muse
Diska: Absolution
Abestia: Time is running out
 


I think I'm drowning
Asphyxiated
I wanna break this spell
That you've created

You're something beautiful
A contradiction
I wanna play the game
I want the friction

You will be the death of me
You will be the death of me

Bury it
I won't let you bury it
I won't let you smother it
I won''t let you murder it

Our time is running out
Our time is running out
You can't push it underground
You can't stop it screaming out

I wanted freedom
Bound and restricted
I tried to give you up
But I'm addicted

Now that you know I'm trapped
Sense of elation
You'd never dream of
Breaking this fixation

You will squeeze the life out of me

Bury it
I won't let you bury it
I won't let you smother it
I won't let you murder it

Our time is running out
Our time is running out
You can't push it underground
You can''t stop it screaming out
How did it come to this?
Oh

You will suck the life out of me

Bury it
I won't let you bury it
I won't let you smother it
I won't let you murder it

Our time is running out
Our time is running out
You can't push it underground
You can't stop it screaming out
How did it come to this?
Oh

----------

Tisu!

Bakardadea horren gauza polita da, nori kontatu daukazunean.


Instalatu Firefox euskeraz!

Site Meter

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Borja

etxekalte

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution