Artxiboak: Iraila 2007

2007-09-09

Permalink 17:43:06, Atalak: Neu  

Jun zaittez haizie hartzen

Arrantzale egunaren bezperan Bermioraino eraman gintuen oraintsu estreinatutako batel gurpildun berriak. Aurreko egunetan eztabaida egon zen parrandarako lekurik aproposena zein ote zen erabakitzeko: alde batetik Galdakaon EH Sukarra eta Gatibu zeuden iragarrita eta Bermion berriz The Uski's. Galdakao azkenean datorren asterako utzi genuen eta Soiubeko igoerarantz abiatu ginen.

Kotxea ondo aparkatu ondoren (kotxe berriak merezi du eta) eskenatokira hurbildu ginen The Uski'seko kideak agurtzeko asmotan. Izan ere nire laguna musika munduan murgilduta dago eta euren azkenengo diskaren grabaketan parte hartu zuen. Kamerino moduan egokitutako Arlan kontenedorean topatu genituen eta benetan tipo jatorrak dira. Ondoren txosnetara joan ginen lehenengo pepsimotxo katxiak hartzekotan denbora egiten kontzertua hasi arte. Zorionez txosnetako usainek portuko kiratsa ahultzen zuten, badakizue itxosoaren ondoan bizi ez garenok ez gaudela horretara ohituta. Une hau besteak bezain ona da nire su artifizialekiko gorrotoa edo aitortzeko, benetan ez ditut ulertzen, ez diet grazia ikusten.

Kontzertua sekulakoa izan zen, ikaragarrizko jendetza bildu zen Lameran. Artistak dira ibarrangelukoak jendea animatzen eta txantzan jartzen. Bermion adin guztietako jendea hurbiltzen da kontzertura, musika taldeak ez du axola, garrantzitsuena giroa sortzea eta ondo pasatzea da. Beharbada kotzertuko hobetu beharreko zerbait aipatzeagatik, zera esango nuke abesti entzutetsuenak azkenengo zatian kantatu beharko lituzketela, bestela kontzertua goitik behera joaten dela eman lezake batzutan.

Gero alde zahar dotorean kokatutako tabernetara joan ginen. Gustatzen zait kale estu haiei darien kutsu zahar edo historikoa. Nire burua imaginatzen dut kale horietatik ibiltzen larogeitako hamarkadan, zapatu euritsu batean Delirium Tremens-en abesti batean banengo bezala. Noski esku batean kalimotxoa dudala (tabernetan benetazko kalimotxoa ematen dute!) eta bestean fraka estuegiak eta Adidaseko kamiseta zaharra janzten dituen ilea gorriz tintatuta duen neskato gaztea. Gaua non buka liteke hobeto Aritxatxun baino? Batzutan gehiegi maitatzen ditut 80ak...

Ematen ez zuenean, espero ez zitekeenean, ihes egin behar nionean, Bermioko lami ezagun baten begiradak harrapatu ninduen. Aurreko astean Bakioko San Joan Dolosetan ere topatu nuen eta besteak beste kontatu zidan Aste Nagusiko ostiralean autobusetik ikusi ninduela neu iladan nengoela. Berak begiratzen zidan agurtzeko asmotan eta nik ez nion autobusari begiratzen. Intuizioa ote? Azkenaldian fruitu hau koadrilako batzuk baino sarriago ikusten dut.

Betiko kontuak aipatu genituen: azterketak (Unibertsitatekoak ez ezik, Hizkuntz Eskolakoa ere bai), Bou Bizkaiaren denboraldi bikaina, zein sarritan ikusten ginen... Besteak beste hurrengo egunean Bermiora joatera gonbidatu ninduen, izan ere Arrantzale Egune zen igandean eta sekulako giroa egongo zen. Udaletxean pantaila erraldoia ipiniko omen zuten itxosoko olinpiada ikusteko. Bere urtebetzea zela aipatu zidan eta nik entzun ez banu bezala egin nuen. Tamalez handik bost minututara bere koadrilakoek eskatuta Kaxianoren Zorionak jarri zuten tabernan eta ez zegoen alde egiterik. Ustezko harridura puntu batekin bustitako galdera egin nion: "Ah, baina zure urteak dira?" Ondoren zoriondu nuen bi musu emanda. Zenbatek irentsi du? Aurreikusi behar zenuten, nahiz eta egoerak hala eskatu ez nizkion inolaz ere musurik eman.

Komentatu nion laster ere nireak izango zirela eta Durangoko jaietan bera ta bere pisukidea Wink gonbidatuta daudela tragu batera. Eguna ez esatearen jolasak aproposa zirudien eta pixkatean luzatu zen asmatu arte. Uste dut zerbait arraroa nabaritu niola orrazkeran.

Katu taberna (Bar Katu) eta aurrekoan berriro egon ondoren, gaua bukatutzat eman genuen eta etxera joateko ordua heldu zen. Ez nuen ezer harrapatu portu mitiko hartan (agian legatza ertaina bai), baina estropada polita egin nuela jakinda pozik sartu nintzen ohean. Galdakao eta Durangoko banderak jokatzeke daude oraindik.
Nik gorrixe zuk berdie
nik kalimotxue zuk koka-kolie
nik inpernu zuk zerue
nik soltero zuk mutile
nik ze esangotzut ba neska...
----------

Tisu!

Bakardadea horren gauza polita da, nori kontatu daukazunean.


Instalatu Firefox euskeraz!

Site Meter

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Borja

etxekalte

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution