Artxiboak: Abuztua 2007

2007-08-25

Permalink 19:47:55, Atalak: Neu  

Txaloa jaso nuena

Bilatzen duenak normalean aurkitzen du eta horixe gertatu zitzaidan atzo. Bat baino gehiagori irritxo bat aterako zaio ezpairik gabe.

Aste osoan eguraldi txarra izan da eta ostiralean euriaren abiatzea ospatzeko Bilbora bajatu ginen. Heltzearekin batera su artifizialak hasi ziren eta itxaron behar izan genuen. Ondoren Arriagako zubia zeharkatzea abentura bat bihurtu zen zegoen jende piloa izugarria baizen. Anekdota moduan kontatuko dut jende pilo horren artean arratsaldean telebistan ikusitako Asier Ormazarekin ia tupust egin nuela. Azkenean Arriagako atzekaldean dagoen txosnaldera ailegatu eta tranbiaren geralekura hurbildu ginen beste koadrilaren erdiarekin elkartzekotan. Handik hasita txosnarik txosna eta katxirik katxi ibili ginen, tamalez berriro ere pepsimotxoa lagun izan genuen.

Aste nagusia garai aproposa da urtean zehar ikusten ez duzun jendea ikusteko. Oraingoan unibertsitateko klasekide ohikoen bilera egitea proposatu zen baina azkenean bakarrik lau lagun animatu ziren. Zinez talde heterogeneoa zen hura: amurriotar altu bat, erdi donostiar erdi oreretar bat, Madrilen lan egiten duen alonsotegitar bat eta basauritar heavy bat. Eurekin pasatu nituen orduak hegaz joan ziren, garagardo katxiak bezala (nik kalimotxoari eutsi nion). Ondoren berriro ere lagunekin nengoela azal zuriko neska pasa zen nire ondotik mutil batekin. Txarrena ez zen ikustea izan, baizik eta gurekin zegoen baten komentarioa: "Joder, vaya polvazo que tiene esa". Une txarrak pasa nituen orduan kalimotxo eta bakardadearen eraginez, zorionez laster zulotik irten nintzen.

Ondoren azkenaldian ohikoa bihurtu den koadrila topatu genuen eta Usansoloko atxabitxizko jainkosarekin egon nintzen. Atzo normalean baino animatuago zegoen, bere esanetan alkoholak zuen horren errua. Pailazoarena egiten geniharduelarik nire lagunak emandako katxia pixkat betetzen nion eta berak irri gozo batez eskertzen zidan. Momentu batean aipatu nion nola aurrekoan izterra ukitu nion eta berak ezetz zioen. Gero esaldia zuzendu nuen eta hanka edo zangosagarra zela adierazi, beharbada medikuntza ikasten duenez anatomiako irakasgai batzuk eman beharko lizkidake.

Gero koadrilaren erdia etxera joan zen eta hiru gelditu ginen koadrilako biok eta azkenaldian askotan gurekin etortzen den beste bat. Oraingoan neska batekin elkartu behar genuen, bularrez 115 zuena nire lagunaren esanetan. Ikustean berehala konturatu nintzen ez zela horrenbesterako. Neurrietarako nahiko ona izan naiz beti eta esango nuke 95 bat erabiltzen duela. Nire lagunak ondo portatu behar zuen neska harekin, izan ere bere anaiarekin irteten egon omen zen. Errealitatea guztiz ezberdina izan zen, neskaren mozkorra probestuaz "errotako gurpilak bezalako fitxak" sartu zizkion.

(Ondoren guztiek itxaroten zenuten momentua)
Horietako batean ez nago zihur zer egin nuen edo zer esan nuen baina abisatu gabe txalo ertaina eman zidan. Txarrena zera da, beste batzutan beharbada merezi izan dudala baina oraingoan ez nuen inolaz merezi. Eman ondoren konturatu zen guztiz dohako txaloa zela eta mimoak etorri ziren: parkamena eskatu eta besarkada eman. Besarkatuta geratu zenez pixka batean aprobetxatu nuen laguna zirikatzeko. Gero txosnetara hurbiltzean eskua hartzen zidan, eskuak bero bero zituen "Miss Smirnoff" (vodka asko gustatzen omen zaio).

Azkenean etxera joateko ordua heldu zen eta autobusekin arazo batzuekin izan ondoren 7:45ean ohean sartu nintzen.
----------

2007-08-18

Permalink 19:43:58, Atalak: Neu  

Ikusten ez duten begiak

Atzo aspiragailua pasatu nion logelari eta bereziki liburuz betetako apalategiari. Apalategi horretan oroigarri dexente dago: lehenengo jaunhartzean oparitutako dirukutxa, kartoizko plater bat Stuttgarten antzezlan batean jasoa, kristalezko kotxe klasikoa Mercedes museoan erositakoa eta zeramikazko katilu gorri bat Granadakoa. Katiluari hautsa kentzen ari nintzaiola gogoratu nuen nola oparitu zidan azal zuriko neskak orain dela bi urte.

Aste hontan bete dira bi urte berarekin batera egon nintzen azkenengotik, egun horren ondoren etorri zen edo ekarri zidan mina, mespretxua eta iraina ez dut ahaztu. Oraindik ere batzutan galdetzen diot nire buruari nola izan nintzen gai guzti hura jasotzeko. Ikusi ez arren, sentipen kontrajarriak bizirik diraute nigan oraindik.

Atzo berriro ere Gernikara hurbildu ginen bi kotxeetan bananduta nahiz eta asteartean bezala lau bakarrik izan. Aparkatzeko komeriak pasa ondoren aurrekoan egondako plazara joan ginen zuzenean. Esan beharra dago azal gutxiago ikusten zela, eguraldiak ez zuen laguntzen eta aipatu behar da bertako jendea mozorrotuta zihoala. Pepsimotxo katxia bost eurotan saltzen zuten eta ez zegoen piperrik bokatatarako, sinestezina.

Azkenean bi lagun gelditu ginen eta puben mundu ilun eta likatsuan murgiltzea erabaki genuen. Horietako batean nengoela norbaitek begiak estali zizkidan eskuekin. Egia esan guztiz harrituta geratu nintzen eta ez nekien nor izan litekeen. Honelako kasuetan bezala azkenean gutxien espero nuena bilakatu zen: Bermeoko arana! Beharbada buruan grabatuta dudan usain gozo horregatik ezagutu behar nuen. Txunditzen nau neska honek nirekiko duen arreta edo ardura. Nigan ohikoa den bezala, ez nizkion bi musu protokolarioak luzatu. Hizketan geundela ezagutzen duen nire auzokide bat agertu zen eta kontu xelebrea aipatu zidan arantxoak. Herriko jaietan bere lagun bat auzokide honen anaiarekin mintzatzen egon zen (edo agian pelotari hori neska horrekin ligatzen saiatu zen) eta mutil horrek aranari "inmadura" deitu omen zion argazki bat zela medio. Aranari ez zitzaion hau batere gustatu eta geroxeago mutil hura bere ezagunaren anaia zela jakin zuen.

Aukera hori baliatu nuen ezagutu ginen eguneko argazkietaz galdetzeko. Berak ezin izan zuen argiago utzi, nire e-posta eduki gabe ezin zidan argazkirik bialdu. Miresten dudan medikurik zinikoenaren estiloa nirea eginda zera erantzun nion: "Bai, hori arazo bat izango da". Noski, ez nion e-posta eman eta horrela amaitu zen argazkien kontua.

Konturatu naiz erratuta nengoela neska honekin, erraldoi bat ikusten nuela aizerrota baino ez zegoen lekuan. Beharbada udako hasiera sutsuak gauzak nahastera eraman ninduen, muturrera garraiatzera, burua lainotzera, baina orain argi dut piperra eta gatza falta zaiola nire gustuko menua osatzeko.

Errare humanum est.
----------

2007-08-16

Permalink 17:46:03, Atalak: Neu  

Gernikako San Rokeak

Asteazkenean goizeko hamaika eta erditan itzartu nintzen eta laster somatu nuen zerbait ez zegoela ondo: oinekin burkoa ukitzen nuen eta maindire zurrunbiloak ito behar ninduen. Une batez pentsatu ondoren konturatu nintzen ohean aldrebes etzanda nengoela, oinen lekuan burua eta oinak burkoaren inguruan. Aldrebes samar nabil azkenaldian...

Astearte gauean Begoñara joan beharrean, erabaki zen San Rokeri egingo geniola otoitz baina modu ezohiko batean. Beraz lau lagun joan ginen Gernikara pilak eta koka-kola botilak ondo kargatuta kriston parranda botako genuelakoan. Eskolen atzean dagoen plazatxoan osagai guztiak ondo nahastu genituen: koka-kola, Simon jauna, zorabiozko eskote beltzaranak (hauek inguruko neskek ipini zuten), musika pixka bat eta eguraldi beroa. Kontzertu nagusia The Uskis-en eskutik etorri zen eta kontzertuan geundela bukatu zen aurrez prestatuko edaria. Ondoren ezagun batzuekin elkartu ginen, euretako bat nirekin lehen laguntzetako kurtso batean egondakoa. Bi urte edo generamatzan hitzik egin gabe eta ez dakit zer komentatu nion baina zast! Bere izena aipatu zuen, geroago esan zidan lagun onak zirela. Nik esplikatu nion ez nuela ezer nahi bere lagunarekin eta banekiela mutila zuela; baina bere begi gozoekin so egiten zidanean irri lotsati hura ipiniaz, azukre kozkorra esne berotan bezala urtzen nintzela.

Ondoren koadrilako bi etxera joan ziren eta nik geratzea erabaki nuen jakin arren gelditzen zitzaidan laguna laster bermeora joango zela lo egitera. Hanburgesa ederra jan genuen urteroko taberna horretan (ez dut inoiz izena ikasi). Bestelakorik ezin zenez gertatu, aurrez aipatutako neska gozoaren koadrila topatu genuen eta eurekin gelditu ere. Gentleman bat lotsatu ohi da bere hitzak bere ekintzak baino hobeak izaten direnean baina ematen du uda honetan lotsa gehiena galdu dudala. Gaur bost kilometro egin ditut korrikan penitentzia moduan badaezpada.

Begirada eta keinu bakar bat nahiko izan ziren metxa pizteko eta jolasa hasitatzat jotzeko. Bere mutil gernikarra nahiko hurbil zegoen, baina ezin izan nion tentazioari eutsi. Nire arauek argi asko uzten dute neska mutildunekin ezin dela horrelako jolasetan sartu, baina neska honen kitzikadak ezin ditut saihestu. Taberna alderatzekoan laguna bermeora abiatu zen eta nire buruan alkoholak utzitako lainoak sakabanatzen hasi ziren eta kon(s)tzientzia berreskuratu nuen. Handik aurrera aipagarriena beharbada koadrila honekin elkartutako Usansolotar beltzaran bati oinetan egindako kilikiliak, azal fina zuen bai jauna!

Etxerako buelta ohitura bihurtzen ari den bezela xelebre askoa izan zen. Hasieran taxian itzuli behar nuen koadrila honetako ile-apaintzaile jator batekin, baina azkenean denok batera itzuli ginen ilehoria izan ezik, bera mutilarekin gelditu baizen. Itzulia hiru etapetan zati liteke: Gernikatik Boluetaraino trenez, handik Moyuara metroz eta azkenean etxera autobusez. Bitxia da baina bidai luze horretan ile-apaintzaile jator horrekin oso ondo konpondu nintzen, lagun egin ginen. Izan ere goizeko bederatziak ez da horren ordu txarra etxeratzeko asteazken batean.
----------

Tisu!

Bakardadea horren gauza polita da, nori kontatu daukazunean.


Instalatu Firefox euskeraz!

Site Meter

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Borja

etxekalte

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution