Bost gaizkile joan ginen atzo Zornotzara, parrandakide berriak bilatu behar izan nituen. Bata hamazazpi urte ezkonduta daramatzana eta urte horietako alaba duena (atera kontuak). Beste batek orain dela urte bat utzi zuen neskarekin eta
gosea argi samar nabaritzen zaio. Hurrengoak neskalaguna Kadizen dauka klasekoekin bidaiatxo batean, zenbat alditan ibili zen mobilarekin gora eta behera? Azkenaurrekoa kuadrilako bat izan zen, parrankide ziurra, hutsik egiten ez didana. Azkenengoa ni neu, agian xelebrena, apika erromantikoena, beharbada lotsagabeena.
Kalimotxitoz kalimotxito txosnaldeari itzuli osoa eman genion eta barrua berotzen joan zen. Prozesio horretan ohiko gonbidatu batzuk aurkitu nituen eta hain ohikoak ez diren beste batzuk. Adibidez
Santutxuko printzesatxoa,
Galdakako Kubelik andereñoaren klasekidea dena hain zuzen ere. Azken honekin ere aspalditik ez nuen hain denbora luzean hitzik egiten, denetarik komentatzeko parada egon zen. Bapatean zera esan nion nire irririk onenarekin lagunduta:
Ulea ebagi bizu, bestela ez jatzuz begi polit hoiek ondo ikusten 
. Honen kuadrilaren kasuak ere lerro batzuk merezi ditu.
Izatez nahiko lotsagabeak dira denak eta ikusten nautenean beldurra pasatzen dut. Argazkiak atera ohi ditugu eta eskuak "hegan" egiten dute. Atzo kuadrila honetako
peligrosa bati otu zitzaion nire izterra ez zela lekurik aproposena pegatina bat eramateko eta handik kendu eta bragetan ipini zidan. Ikustekoa izan zen jarrri nuen aurpegia, ez nekien non sartu. Baina oraingoan argi nuen gauzak ez zirela horrela geldituko, bakarrik alkohol pixkat behar nuen. Geroxeago ikusi nituenean, neska horrengana hurbildu eta pegatina ezkerreko bularrean erantsi nion. Hori gutxi zenez niretzako eta ikusita lekua aproposa zela, eskua luzatuz pegatina ondo sakatu nuen guztiz erantsita gera zedin. Neska guztiz harrituta gelditu zen, oraingoan bere botikatik probatu behar izan zuen.
Ez nuke aipatu gabe utzi nahi esez hasten den eta
i latinaz bukatzen den izena daukan zornotzarra. Azkenean ez dut inoiz sarrera bat idatzi liluratu ninduan neska honi buruz baina merezi du halafede. Atzo ikusi ez ezik, berarekin hitz egin nuen apur batean, baina lagunak galduko zituelakoan hortxe gelditu zen guztia. Bere begiei so egitean hipnotizatuta gelditzen naiz, hain dira handiak, hain dira sakonak, hain dira ederrak. Ematen du aho delikatu handik irteten den hitz bakoitza aireak kontu handiz garraiatzen duen lore batetik askatu berriko petaloa dela. Ematen du edozein momentutan gozoagatik desegin litekeela nire besoetan, ametsetan behintzat...
Etxerako itzuliak ere, nola ez, xelebrea izan behar zuen. Hasieran autobusez joan behar genuen Bilbora baina txosnetatik hurbilen dagoen geralekutik ez zela pasatzen ohartuta, trenaren geralekuraino ibili ginen. Hantxe esan ziguten Bilborako trena ez zela handik pasatzen eta geltokira joan behar izan genuen. Geltokira heltzeko ere komeriak, sekulako buelta eman eta metxeroa eskatu zigun bati esker (non zegoen argitu zigun) ailegatu ginen. Gero ika-mika trenean: lagunak Atxuritik Deusturaino tranbia hartu behar genuela zioen, nik berriz nahiago nuen Boluetan jaitsi eta metroz Moyuaraino hurbildu. Azkenean ez bata eta ez bestea, Atxurin jaitsi eta oinez Moyuaraino. Asko gustatzen zait ordu horietako Bilbo, hutsik dagoen Bilbo zaharra.
8:12tan sartu naiz ohean, gauean berriro ere Zornotzara.