Mezua: Botanika apur bat

2007-06-29

Permalink 17:29:09, Atalak: Neu  

Botanika apur bat


aranak

Nire hamaika zaletasunen artean botanikak ere badauka bere lekutxoa eta atzo Mespilus germanica urolensis bat ezagutzeko aukera egonda ezin nion ukorik egin. Hogeita lau ordutan dena lasterragotu zen eta gelati bat izan behar zuena kalimotxo bihurtu zen. Emoziorik falta ez zedin ordu bakar bateko aurrerapenarekin finkatu zen rendezvous berezi hau.

Racing Club txosnan hiruretan, neu gorriz joango nintzen eta bera beltzez. Nik ez nuen arrosarik edo Paulo Coelhoren azken liburua eramango, gurea aurrekontu txikiko filmea zen eta. Soinu banda bat aukeratzekotan Coldplay-ren Clocks aproposa izan zitekeen, baina kontutan hartuta txosnan geundela zegoenarekin konformatu beharko genukeen. Emakumeengan ohikoa ez den puntualtasunarekin agertu zen beste espezie berezi bat lagun zuelarik: Prunus domestica bermiorum. Honen fruitua ilunxeagoa da eta beharbada pixkat gozoagoa baina besteak adina interesa du. Azkenean ilunpeko lanak argitako lotsa galdu zuen eta BBB-ren (Blogari Bakartien Batzarra edo Botaniko Berezien Bilera) lehenengo edizioa irekita geratu zen.

Txosnarik txosna gaua azkar joan zen eta eguneko lehen argiekin autobusen geralekura lagundu nituen. Lehenengoa laster abiatu zen munduko hiribururantz (Bilbo alegia) eta bestea laguntzen geratu nintzen. Azkenean 7ak inguru zirela ikusita gosaltzera abiatu ginen eta gosaltzeko taberna tipiko batera eraman nuen. Kolakao epel eta tortilla pintxo bana hartu genituen, saria ondo irabazita geneukan. Handik berriro ere autobusen geralekura.

(Diabetikoa denak ez beza hemendik aurrera irakurri, edukinaren azukre kopurua osasunerako kaltegarria izan litekeelako)
Heltzear geundela hotza nabaritu zuen bere sorbalda biluzietan, izan ere zeraman jertse arrosak ez zituen zetazko sorbalda zuri haiek estaltzen. Nola ez nire jertsea hartu nuen eta bere sorbalden gainetik ipini nuen une batez bere azal leuna ukituaz. Azkenean jantzi ere egin zuen eta han geunden biok zutik eta ixilik. Autobusa etortzean jertsea kendu zuen eta autobusera igo, baina ez zen ez eskerrik asko ez masaileko musurik egon niretzako, agur soil bat bakarrik. Beharbada erromantizismorik handiena horretan datza, besteek eman ezin dezaketenean sinestea.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Aranarekin bakarrik denbora pixkatez geratu zinen orduan... Magalirekin egindako apustua oraindik irabazi gabe, halere.
:P
Permalink-a mezu RSS 2007-06-30 @ 16:01
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Gaiztoa zara gero mizpiratxo, kolpe bajua izan da hori! Jeloskor jarri zara ala? ;-)

Hasteko argitu behar da, apustua egin baino lehen ere galtzaile ikusten nuela nire burua. Hala ere ezin nion apustu on bati ukorik egin. Azken finean nahiago dut lorategi polit eta egonkor bat osatzea apustua irabaztea baino.

Gainera horrelako aran gozoak ez du merezi horrelako apustuetan sartzea edo gau polit hura zapustea. KariƱo eta errespetu handiegia hartu nion landare-bikoteari portaera zakar bat erakusteko.

Por zierto, atzo berriro ere arana ikusi nuen, beti bezain leinurutsu, beti bezain irribartsu. Hori bai, arropa gehiago zeraman hotzari aurre egiteko.
Permalink-a mezu RSS 2007-06-30 @ 17:28
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Orain irakurri nahi nukeena da zure gau horri buruzko bertsioa.
Permalink-a mezu RSS 2007-06-30 @ 17:32

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tisu!

Bakardadea horren gauza polita da, nori kontatu daukazunean.


Instalatu Firefox euskeraz!

Site Meter

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Borja

etxekalte

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution