Artxiboak: Ekaina 2007

2007-06-29

Permalink 17:29:09, Atalak: Neu  

Botanika apur bat


aranak

Nire hamaika zaletasunen artean botanikak ere badauka bere lekutxoa eta atzo Mespilus germanica urolensis bat ezagutzeko aukera egonda ezin nion ukorik egin. Hogeita lau ordutan dena lasterragotu zen eta gelati bat izan behar zuena kalimotxo bihurtu zen. Emoziorik falta ez zedin ordu bakar bateko aurrerapenarekin finkatu zen rendezvous berezi hau.

Racing Club txosnan hiruretan, neu gorriz joango nintzen eta bera beltzez. Nik ez nuen arrosarik edo Paulo Coelhoren azken liburua eramango, gurea aurrekontu txikiko filmea zen eta. Soinu banda bat aukeratzekotan Coldplay-ren Clocks aproposa izan zitekeen, baina kontutan hartuta txosnan geundela zegoenarekin konformatu beharko genukeen. Emakumeengan ohikoa ez den puntualtasunarekin agertu zen beste espezie berezi bat lagun zuelarik: Prunus domestica bermiorum. Honen fruitua ilunxeagoa da eta beharbada pixkat gozoagoa baina besteak adina interesa du. Azkenean ilunpeko lanak argitako lotsa galdu zuen eta BBB-ren (Blogari Bakartien Batzarra edo Botaniko Berezien Bilera) lehenengo edizioa irekita geratu zen.

Txosnarik txosna gaua azkar joan zen eta eguneko lehen argiekin autobusen geralekura lagundu nituen. Lehenengoa laster abiatu zen munduko hiribururantz (Bilbo alegia) eta bestea laguntzen geratu nintzen. Azkenean 7ak inguru zirela ikusita gosaltzera abiatu ginen eta gosaltzeko taberna tipiko batera eraman nuen. Kolakao epel eta tortilla pintxo bana hartu genituen, saria ondo irabazita geneukan. Handik berriro ere autobusen geralekura.

(Diabetikoa denak ez beza hemendik aurrera irakurri, edukinaren azukre kopurua osasunerako kaltegarria izan litekeelako)
Heltzear geundela hotza nabaritu zuen bere sorbalda biluzietan, izan ere zeraman jertse arrosak ez zituen zetazko sorbalda zuri haiek estaltzen. Nola ez nire jertsea hartu nuen eta bere sorbalden gainetik ipini nuen une batez bere azal leuna ukituaz. Azkenean jantzi ere egin zuen eta han geunden biok zutik eta ixilik. Autobusa etortzean jertsea kendu zuen eta autobusera igo, baina ez zen ez eskerrik asko ez masaileko musurik egon niretzako, agur soil bat bakarrik. Beharbada erromantizismorik handiena horretan datza, besteek eman ezin dezaketenean sinestea.
----------

2007-06-14

Permalink 16:56:56, Atalak: Bestelakoak  

L'Antico Sigillo

Orain dela aste bi edo zinera joan ginen lagun hiru. Pelikula hasi aurretik, denbora pasatzeko jostailu denda baten sartu ginen. Hantxe neurri guztietako puzleak topatu nituen ta aspaldian lotan nuen zaletasuna piztu zen. Ezin nuen gustokorik aurkitu, guztien irudiak itsusi edo grazia gutxikoak iruditzen zitzaizkidan baina azkenean L'Antico Sigillo (Sigilu zaharra) jartzen zuena hartu nuen. Viktor Shvaikoren oleoak honelako itxura dauka:



Hasieran kostatu zaitzaidan lanari hasiera ematea, ez nekien non jarri eroso egin ahal izateko eta nolabaiteko nagikeria etortzen zitzaidan puzlea egiteaz pentsatzean. Azkenik ostegun batean hasi nintzen, amari mahai-zapi bat eskatu eta egongela-jangelaren kristalezko mahaian egiteari ekin nion. Aste bat beranduago lana eginda zegoen, orain pentsatu behar dut ea markoren bat jarriko diodan edo zer egin harekin. Hona hemen 1500 zatiak elkatuta (argazkia mobilak egina da eta oso gaizki ikusten da):

Puzlea
----------

Tisu!

Bakardadea horren gauza polita da, nori kontatu daukazunean.


Instalatu Firefox euskeraz!

Site Meter

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Borja

etxekalte

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution