Azkenaldian nahiko
joyful sentitzen naiz, bizitza ondo doakit edo hobeki esanda daukadanarekin konformatzen ikasi dut (ametsei uko egin gabe noski; txoriak hegan egiteari ezin badio utzi zelan utziko diot nik amets egiteari?). Izan ere gauz material gutxi behar dut ondo sentitzeko, aldiz inmaterialak behar bezala egotea oso garrantzitsua da niretzako. Horregatik gustatzen zait hainbeste
Ayoren musika, bat datorrelako nire beharrekin: nahiko apala edo sinplea agian, apaindura gehiegirik gabea baina mezu indartsu batekin sentimenduz blai. Zihur nago
markexaren gustokoa izango dela.
Joy Olasunmibo Ogunmakin ezizenez "
Ayo" abeslari alemaniar bat da egun Parisen bizi dena, aita nigeriarra du eta ama berriz ijito errumaniarra. Ayo ezizenak alaia esanahia du aitaren
yoruba hizkuntzan. Bere lehenengo lana 2006. urtean argitaratu zuen Joyful (Alaia) izenarekin. Nik txirulari gernikar bati esker ezagutu nuen, oso belarri fina du neska honek musikarako. Diska internetetik bajatu ondoren entzuten hasi nintzen eta gutxitan gertatzen zaidana jazo zen, abesti gutxi batzuk ez ezik denak gustatu zitzaizkidala, diska bikain askoa iruditu zitzaidan. Gero sarritan entzun dut eta argi zegoen erosiko nuela, merezi zuen eta. Fnacera hurbildu nintzen lehenengoan erosi nuen liburu batzurekin batera. Benetan arrisku handia dut leku horretan, beste leku batzutan aurkitu ezin ditudan liburu, diska edo filmeak beti topatzen baiditut bertan.
Benetan gozoa da neska hori, adibide bezala hona hemen bere abestirik ezagunena
Down on my knees (Belauniko):
Beste talde bat gomendatuko dizuet bukatzeko, nire
auzokide blogariak ondo ezagutuko duena zihur aski:
Sexty Sexers. Berako mutilak nahiko sona lortzen ari dira Urkamendi Blues diskarekin, aurreko diska ez dut ezagutzen oraindik eta ezin ezer esan. Blusa eta rockaren uztarketa, soinu zuzena, sarkorra, gogorra batzutan, txosnetan hurrengo kalimotxoa eskatzera bidaltzen zaituen horietakoa, zerbitzatzen dabilen ilegorriari barre eginarazten dizuena, gaua gaztea dela oraindik errebindikatzen duena. Beharbada
ikasten dabiltzan jendea animatzeko aproposa.