Mezua: Lost

2007-05-12

Permalink 17:32:08, Atalak: Telebista/Zinea  

Lost

4 8 15 16 23 42

Ez, ez dira Julenek kinielak jolasteko erabiltzen dituen zenbakiak, ezta Sareren paranoia batean aurkitutako zenbaki magikoak eta are gutxiago Mizpirak puntua egiterakoan erabiltzen duen gakoa.

Zuetako askori ez dizue ezer esango zenbaki sorta horrek, Lost telesail bikaina ezagutzen duzuenori bai ordea. Lost (Galduak) ABC telebista estatubatuarrak egindako telesail bat da, TVEn ere eman dutena (1. eta 2. denboraldiak). Argumentua nahiko erreza da: hegazkin bat ozeano pazifikoko irla batean erortzen da eta bizirik gelditzen direnek hango bizitzara moldatu behar dute. Pixkanaka irla horretan gauza arraroak gertatzen direla jakingo dute eta ez daudela bakarrik ere deskubritu. Gainera flashback-en bidez pertsonaien bizitza aztertzen da: nortzuk ziren, zer egiten zuten hegazkinera igo aurretik, nolakoak diren...

Ni TVEn ematen zutenean hasi nintzen ikusten, gero nahiko gaizki portatu dira telesailarekin eta ni bezelako jende asko internetetik deskargatu du. Adibidez 2. denboraldia ikusteko gehiegi itxaron behar nuela eta, lagun bati eskatu nizkion kapituluak. Orain 3. denboraldia ikusten nabil, astero bajatzen dut kapitulua internetetik subtituluekin batera. Aitortu behar dut, telesail honek guztiz harrapatuta naukala, kapitulu bat amaitzen denean ziztu bizian internetera jotzen dut hurrengo kapituluaren sneak peek-a (trailerra) ikustera. Kapituluak oso ondo eginda daude eta sarritan cliffhanger (kapituluaren amaieran sekulako intrigarekin uzten zaituen eszena) batekin amaitzen dira. Askotan ere spoiler-ren (emititu gabeko kapituluei buruzko zurrumurrua)  bila ibiltzen naiz lostzillan.

Oraintsu jakin da 3. denboraldiaren ondoren (2 kapitulu falta dira denboraldia amaitzeko) beste 3 denboraldi gehiago egongo direla. Denboraldi berri hauetako bakoitzak 24 kapitulu eduki beharrean (hori da normalean denboraldi baten kapitulu kopurua Estatu Batuetan), 16 bakarrik edukiko ditu. Hala ere gehiegi deritzot, ederki kostatu behar zaie kalitatea eta orain arte lortutako publiko fidela mantentzea.

Amaitzeko beste gomendio bat: Heroes (Heroiak). Telesail hau NBC-en ematen da eta laster ETBen ere emango omen dute. Telesail honen protagonistak pertsona arruntak dira, botere bereziak dituztela deskubritzen dutenak. Heroi hauek ez dira komikietako heroiak bezalakoak, askoz normalagoak dira, bere bizitzak dituzte eta hasieran ez dute ezer jakin nahi bere botereetaz. Dastatu nahi duenarentzako, interneten aurki daitezke kapituluak eta hemen subtituluak.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Telebistan botatzen zutenean noizean behin ikusten nuen eta gustora gainera. Baina kapituluren bat galtzen banuen hurrengorako pertsonaia maltzurrena zela uste nuena ogi puska bat zen edo alderantziz, ala baten bat ordurako hila izaten zen.
Cliffhanger ederrak jeje, nire English vocabulary-ren maila asko igo da sarrera honekin.
Permalink-a mezu RSS 2007-05-13 @ 12:35
Bidaltzailea: gartzen [Kidea]
Ni ere guztiz engantxatuta nago: Lost, Heroes, Jericho, 24, Prison Break, ... Astegun bakoitzerako bat. Nire ustez serieak jeisteko lekurik onena EZTV da, egunero jartzen dituelako egunean bertan ateratzen diren telesailak.

Eta subituloak Solosubtitulos.com, subdivx.com orrietatik. Eta orri hauetan asko tardatzen badute, wikisubtitles.org-teik jeitsi ingelesez, eta listo!

Save the cheerleader save the world!!!
Permalink-a mezu RSS 2007-05-13 @ 13:24

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tisu!

Bakardadea horren gauza polita da, nori kontatu daukazunean.


Instalatu Firefox euskeraz!

Site Meter

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Borja

etxekalte

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution