4 8 15 16 23 42
Ez, ez dira
Julenek kinielak jolasteko erabiltzen dituen zenbakiak, ezta
Sareren
paranoia batean aurkitutako zenbaki magikoak eta are gutxiago
Mizpirak
puntua egiterakoan erabiltzen duen gakoa.
Zuetako askori ez dizue ezer esango zenbaki sorta horrek,
Lost telesail bikaina ezagutzen duzuenori bai ordea. Lost (Galduak) ABC telebista estatubatuarrak egindako telesail bat da, TVEn ere eman dutena (1. eta 2. denboraldiak). Argumentua nahiko erreza da: hegazkin bat ozeano pazifikoko irla batean erortzen da eta bizirik gelditzen direnek hango bizitzara moldatu behar dute. Pixkanaka irla horretan gauza arraroak gertatzen direla jakingo dute eta ez daudela bakarrik ere deskubritu. Gainera
flashback-en bidez pertsonaien bizitza aztertzen da: nortzuk ziren, zer egiten zuten hegazkinera igo aurretik, nolakoak diren...
Ni TVEn ematen zutenean hasi nintzen ikusten, gero nahiko gaizki portatu dira telesailarekin eta ni bezelako jende asko internetetik deskargatu du. Adibidez 2. denboraldia ikusteko gehiegi itxaron behar nuela eta, lagun bati eskatu nizkion kapituluak. Orain 3. denboraldia ikusten nabil, astero bajatzen dut kapitulua internetetik subtituluekin batera. Aitortu behar dut, telesail honek guztiz harrapatuta naukala, kapitulu bat amaitzen denean ziztu bizian internetera jotzen dut hurrengo kapituluaren
sneak peek-a (trailerra) ikustera. Kapituluak oso ondo eginda daude eta sarritan
cliffhanger (kapituluaren amaieran sekulako intrigarekin uzten zaituen eszena) batekin amaitzen dira. Askotan ere
spoiler-ren (emititu gabeko kapituluei buruzko zurrumurrua) bila ibiltzen naiz
lostzillan.
Oraintsu jakin da 3. denboraldiaren ondoren (2 kapitulu falta dira denboraldia amaitzeko) beste 3 denboraldi gehiago egongo direla. Denboraldi berri hauetako bakoitzak 24 kapitulu eduki beharrean (hori da normalean denboraldi baten kapitulu kopurua Estatu Batuetan), 16 bakarrik edukiko ditu. Hala ere gehiegi deritzot, ederki kostatu behar zaie kalitatea eta orain arte lortutako publiko fidela mantentzea.
Amaitzeko beste gomendio bat:
Heroes (Heroiak). Telesail hau NBC-en ematen da eta laster ETBen ere emango omen dute. Telesail honen protagonistak pertsona arruntak dira, botere bereziak dituztela deskubritzen dutenak. Heroi hauek ez dira komikietako heroiak bezalakoak, askoz normalagoak dira, bere bizitzak dituzte eta hasieran ez dute ezer jakin nahi bere botereetaz. Dastatu nahi duenarentzako, interneten aurki daitezke kapituluak eta
hemen subtituluak.