Mezua: Gatikako San Markosak, kontzertuak eta neska panpoxak

2007-04-29

Permalink 16:52:25, Atalak: Neu  

Gatikako San Markosak, kontzertuak eta neska panpoxak

Larunbatean Gatikako jaietara hurreratu ginen eta aste honetako sarrera betetzeko adina gertaera jazo ziren. Aurrez banekien zer aurkituko nuen han: txosnak, jende piloa eta kontzertuak. Honako taldeak zeuden iragarrita: The Kill Minister, Skalariak eta Beste Bat berbena taldea. Aitortu behar dut ez niela inolako kasurik egin, alde batetik euren musika ez zitzaidalako interesatzen eta bestaldetik frontoi barruan zegoen burrunbada nire belarrietarako jasanezina zelako.

Hasteko esango dut anfitrioi lana tokatu zitzaidala, joan den astean etorritako Durangoko laguna larunbatean ere etorri zen eta lagun taldetxoa ekarri zuen, hoberik ezin topatu eta nik bertako gidariarena egin behar izan nuen. Asko estimatzen dut lagun hau baina asko dauka ikasteko bizitzaz oraindik. Batzutan nolabaiteko "bajoia" ematen zaio eta ez du entzuten, bere barruko munduan sartzen da eta akabo. Momentu horretan inguruko jendearen pazientziaren mugak bistaratzen dira, baina besarkada batek mila hitz baino gehiago balio izan ohi du eta hori omen da lasaitzen duen gauza bakarra.

J. famatuarekin ere egon nintzen, zelan ez! Ez dakit inoiz aipatu dudan baina nire kuadrilako mutil bat bere kuadrilakoekin batera dabil herriko Gurutze Gorrian eta sarri askotan gure bideak gurutzatzen dira. Berari ez nion kasu gehiegierik egin, bere lagun ilehori bati aldiz... Batera egoten garen guztietan begirada bat nahikoa dut barretan lehertarazteko. Oraingoan bere Pechea zirikatzeari ekin nion, gero argazki batzuk ere atera zituen ilehori lotsati samurrak. Ez nekien argazkizalea zenik, chance hori eskaintzen badit gustora asko eramango nuke rendezvous batean Bizkaiko porturik xarmangarrienatarikora argazki politak atera ditzan.

Armintzako portua

Koadrila berezi horretan badaude beste bi neska, izan bera dutenak eta sekulakoak egiten dituztenak edo dizkidatenak. Topatuz gero mozkor-morkor eginda badaude larrialdi argi guztiak pizten zaizkit. Oraingoan mozkorrena tematu zen niri neska bat bilatzen. Hasieran bere koadrilako bat saldu nahi zidan, ondoren alboan zeuden bi neska aurkeztu zizkidan. Ismene eta Izaro, gazte samarrak, ez ziren neu bezain lotsatuta egongo baina ia-ia.

Geroxeago berriro ikusi genuen koadrila bitxi hori, bueno ikusi baino lehenago ilehoriaren txatxamurkada sentitu nuen Wink

Azkenean bi bakarrik geratu ginen eta laguna nekatuta zegoenez, nahi baino goizago abiatu ginen etxera. Bueno ez dakit zihur nekea ostiralean frontoian jasotako porrot handiak eragina ote zen, dexente korrika eginarazi eta partiduetan zehar gehienetan bizkarra erakutsi bainion. Hasieran oinez irten ginen errepide ilun hartatik baina azkenean taxi xelebrea hartu gintuen. Anbulantziak ekarri ninduen etxera baina lasai, ez zitzaidan ezer gertatu. Infernuan ere lagunak eduki behar.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
"Asko estimatzen dut lagun hau baina asko dauka ikasteko bizitzaz oraindik", jajaja, maisurik onenarekin elkartu da!
Ez duzu kontatu aurreko asteko txosnako kamarerarekin topatu zinen ala ez... ilehoriak nahikoa entretenitu eta harekin zeharo ahaztu zinen?
Anbulantzian buelta, sirena jarrita eta argiak piztuta seguru...
Permalink-a mezu RSS 2007-05-01 @ 01:39
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Beharbada oso modu "presuntuosoan" esan dut baina egia da, 16 urte dituen neska bat ematen du lagun horrek! Espabilatu behar du behingoz bestela asko sufrituko du.

Aurreko astean ikusitako kamarera (laster "Bar Coyoten" bezela niretzako dantza egitea espero dudana) ikusi nahi nuen baina ezin. Aitortu behar dut ez naizela gehiegi akordatzen nolako den, baina bere lagun bat bistaz ezagutzen dut eta horrek lagundu behar dit.

Ilehoria nahiko entretenigarria da eta oraindik entretenigarriagoa izan litekeelakoan nago ;)

Anbulantzian sirena jarrita, argiak piztuta eta zeu bezalako katutxo kuriosoei bozina jotzen jeje
Permalink-a mezu RSS 2007-05-01 @ 15:47
Bidaltzailea: magali [Bisitaria]
Etxe!

Lelengo ta behin, pozten naz ondiokan bixik zazela jakitxiaz, ezta gitxi. Ya dudan neuan ia itsosun itxota ero mendixan galdute zeuazen ero... Eztaipa nik. Ta gañea zeure andantzan barri emoten bazu ba ondiokan be hobetua ;)

Bigarren, ikusten dotenez ixeztik hona zeure ligateko "estrategixa" (ez-estrategixa) bardiñakin jarraitzezu. Iaaa ba mutille... Noonox lantzako ga, ez? Atzanin fijo-fijo-fijo posturi neuk irabazikorotela, bañe eske ikusitxe zeure aldetik ipintxezun enpeñu be, emoten dau eztozule nahi irabazi :P

Ta bueno, ya amaitzeko, noonox nire paraje ingurure bazatoz farran, abisa ta gelditxu gainke, bale? Kalimotxu neure konture.

P.D.- Atzanin ikusi neban Casablanca...
Permalink-a mezu RSS 2007-05-08 @ 20:31
Bidaltzailea: magali [Bisitaria]
Ai amaaa!! Ontxe atzea be irakurten zer idatziroten, lapsus bat eukirot... Eta ezta natxe ixan!!!!! "Noonox lantzako ga" esaten dotenin... Zeuatxik nebilen eee!!! Ez txarto ulertu mesedez! (ederra lotzi hau korrekziñoiau eineran...) "Noonox lantzako ZA" nahi neban esan... jooo,... bueno, benga, bale, lagatetzut nahizun beste barre etxen :$ Ta gero gañea gelditzeko proposamena eitzut... bañe ixelako intentziñoirik baik, ee!!

Honeatxik lapsusatxik eztozu bañe atzea eingo, ez?
Permalink-a mezu RSS 2007-05-08 @ 20:35
Bidaltzailea: etxekalte [Bisitaria] · http://www.blogari.net/etxekalte
Ai Magalitxuuuuu! Horrelako komentarioekin blogaren audientzia igo behar didazu. Hasieratik ulertu dut ausartzearena nigatik zihoala, nik ere hori pentsatzen dut ausartu beharko nintzatekeela.

Gaizki pentsatuko banu, esango nuke "posturi bixak batera irabazti" nahi duzula jeje. Ondo segi ondarrutarra!
Permalink-a mezu RSS 2007-05-12 @ 17:08

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tisu!

Bakardadea horren gauza polita da, nori kontatu daukazunean.


Instalatu Firefox euskeraz!

Site Meter

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Borja

etxekalte

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution