Larunbatean Gatikako jaietara hurreratu ginen eta aste honetako sarrera betetzeko adina gertaera jazo ziren. Aurrez banekien zer aurkituko nuen han: txosnak, jende piloa eta kontzertuak. Honako taldeak zeuden iragarrita: The Kill Minister,
Skalariak eta Beste Bat berbena taldea. Aitortu behar dut ez niela inolako kasurik egin, alde batetik euren musika ez zitzaidalako interesatzen eta bestaldetik frontoi barruan zegoen burrunbada nire belarrietarako jasanezina zelako.
Hasteko esango dut anfitrioi lana tokatu zitzaidala,
joan den astean etorritako Durangoko laguna larunbatean ere etorri zen eta lagun taldetxoa ekarri zuen, hoberik ezin topatu eta nik
bertako gidariarena egin behar izan nuen. Asko estimatzen dut lagun hau baina asko dauka ikasteko bizitzaz oraindik. Batzutan nolabaiteko "bajoia" ematen zaio eta ez du entzuten, bere barruko munduan sartzen da eta akabo. Momentu horretan inguruko jendearen pazientziaren mugak bistaratzen dira, baina besarkada batek mila hitz baino gehiago balio izan ohi du eta hori omen da lasaitzen duen gauza bakarra.
J. famatuarekin ere egon nintzen, zelan ez! Ez dakit inoiz aipatu dudan baina nire kuadrilako mutil bat bere kuadrilakoekin batera dabil herriko Gurutze Gorrian eta sarri askotan gure bideak gurutzatzen dira. Berari ez nion kasu gehiegierik egin, bere lagun ilehori bati aldiz... Batera egoten garen guztietan begirada bat nahikoa dut barretan lehertarazteko. Oraingoan bere
Pechea zirikatzeari ekin nion, gero argazki batzuk ere atera zituen ilehori lotsati samurrak. Ez nekien argazkizalea zenik,
chance hori eskaintzen badit gustora asko eramango nuke
rendezvous batean Bizkaiko
porturik xarmangarrienatarikora argazki politak atera ditzan.

Koadrila berezi horretan badaude beste bi neska, izan bera dutenak eta sekulakoak egiten dituztenak edo dizkidatenak. Topatuz gero mozkor-morkor eginda badaude larrialdi argi guztiak pizten zaizkit. Oraingoan mozkorrena tematu zen niri neska bat bilatzen. Hasieran bere koadrilako bat saldu nahi zidan, ondoren alboan zeuden bi neska aurkeztu zizkidan. Ismene eta Izaro, gazte samarrak, ez ziren neu bezain lotsatuta egongo baina ia-ia.
Geroxeago berriro ikusi genuen koadrila bitxi hori, bueno ikusi baino lehenago ilehoriaren txatxamurkada sentitu nuen

Azkenean bi bakarrik geratu ginen eta laguna nekatuta zegoenez, nahi baino goizago abiatu ginen etxera. Bueno ez dakit zihur nekea ostiralean frontoian jasotako porrot handiak eragina ote zen, dexente korrika eginarazi eta partiduetan zehar gehienetan bizkarra erakutsi bainion. Hasieran oinez irten ginen errepide ilun hartatik baina azkenean taxi xelebrea hartu gintuen. Anbulantziak ekarri ninduen etxera baina lasai, ez zitzaidan ezer gertatu. Infernuan ere lagunak eduki behar.