Mezua: Zorrontza, gorputz beroak edari hotza

2006-07-16

Permalink 22:39:28, Atalak: Neu  

Zorrontza, gorputz beroak edari hotza

Larunbatean Zorrontzan egon ginen lagun bat eta biok eta benetan primeran pasatu genuen. Lagun onekin egon, ikusi nahi ez duzun pertsona ikusi, neska jator batzuk ezagutu, sarrera honetako protagonistaren begiradaz gozatu... Denetarako aukera egon zen.

Hasteko tamalez azal zuriko neska ikusi nuen, txosnetan gurutzatu ginen baina ez dut uste ikusiko ninduenik. Bestaldetik ez nuen Galdakako Kubelik andereñoa ikusterik izan. Azaldu behar da Kubelik andereñoa Apartamendua-ren koprotagonista zela, emakume polita, ixila, fidela eta zintzoa. Nola ez neu Mungiako C.C.Baxter nintzateke, beti galtzaile, beti zuzenena egiten bere buruari kalte eman arren. Bere lagunak ikusi nituen baina bera ez, beharbada onena da, behin gaizki portatu nintzen berarekin eta aukera txikiren bat baneukan, betirako galdu nuen.

Ohitura denez orain benetan ikusi nuen neska dator, ez zen edonolako neska izan baizik eta ilehori eder bat. Lagun batekin geratu nintzen Zornotzan eta ilehori hau aurkeztu zidan. Ikusi nuenean arnasa ere joan zitzaidan, beltzez jantzita, irri gozo batek argituta, bere eskotea kasik nire irudimena bezain zabala zen, alegia neska potentea. Pixka bat beranduago lagun horrek kuadrilako beste neska denak aurkezten ziharduelarik norbait hasi zitzaidan ilean ibiltzen, atzera begira eta hor zegoen ilehoria, irritxo pikaro batekin, emakume italiar oparo horietako bat ematen zuen. Ezin dut gogoratu zer esan nion, baina berak erantzun zidan holako kizkurretan ibiltzea gustatzen zitzaiola. Geroago jakin dut pelukera dela, beharbada "interes profesionala" izan zen nire ilean ibiltzera bultzatu zuena eta ez nitaz sentitu omen zuen pasio itogarri beroa. Ez nekien zer egin, ez nekien zer pentsatu, eta betikoa egin nuen: ezer ez. Gauean beranduago berriro egon nintzen nire lagun horrekin eta barneratuta nuen erasotzeko asmoa, baina tamalez patuak ez zidan aukera hori eskeini nahi izan. Neska ez zen inondik agertu eta gogoarekin gelditu nintzen. Beharbada datorren asteburuan Zorrontzara hurbiltzen den jendeak Etxekalte desberdin bat ikusiko du...

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Zorte on datorren astebururako. Etxekalte ezberdina? Ia aldaketa orrazkeran ere nabaritzen den gero, pelukera ilehori haren eskuetatik pasa ondoren.

;)
Permalink-a mezu RSS 2006-07-17 @ 00:27
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Orrazkera ez dut aldatuko, honekin nahiko arrakasta dut eta. Ganera horrela errezago ezagutu ahal izango nauzu jaietara etortzen zarenean.
Pelukera hori Ordizira joango da datorren asteburuan; halere berriro ikusten dudanean kontatuko dizut ea noraino heltzen diren bere ukitze horiek ;)
Permalink-a mezu RSS 2006-07-17 @ 00:46
Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Bejondeizula, ez aldatu ba orrazkera, ez! Jaietan ezagutu ahal izateko pista gehiago beharko ditut hala ere, eh!

Zein txikia den mundua, datorren asteburuan Ordizira joateko gonbita luzatu zidaten orain dela gutxi. Agenda arazoak direla eta ezin izango dut joan ordea.
Permalink-a mezu RSS 2006-07-17 @ 22:05
Bidaltzailea: magali [Bisitaria] · http://magalihelskinki.blogspot.com
Etxe, ia aber mutil zeoze etxezun, ze ongo martxan nik 69 atin bakarrik ikusikorot baƱe zuk hori bez... :P
Permalink-a mezu RSS 2006-07-18 @ 00:19
Bidaltzailea: saregu [Kidea]
Zorrontza zorrontza....adi neskak! Etxekalte berri honek beldurra ta guzti emten du! Zorrontza ordez, ez al diozu morrontza eskeiniko txosnetan zuri begira, tragoa eskuan, begiko marra pintatuta, xilbor beltzarana agerian duen neskatoari?

Etxe. Ikus puntu guztiz sanitariotik zera diotsut: kontrolatu itzazu udako hormona bonbardeaketa hoiek! Misilak bururik gabe askatzeak ez du inon ezer onik ekarri sekula eta!
Permalink-a mezu RSS 2006-07-18 @ 00:48
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Magali: apostu egin nahi al duzu? Baietz nik lehenago ikusi 69a hori. Bihar arratsaldean pelukera horrekin egongo naiz, kontatuko dizut...

Saretxo: zergatik ez diozu uzten gauza sanitarioekin sartzeari eta hormona problema hori konpontzen laguntzen didazu? Bonbardeketa gehiagorik ez, don't make the war, make the love!
Ez nekien zilbor beltzarana zeneukanik Saretxo... Nongo jaietan ikusi behar zaitut? :P
Permalink-a mezu RSS 2006-07-18 @ 09:21
Bidaltzailea: Elena [Bisitaria] · http://usaia.blogspot.com
Hurrengoan ez utzi neskak ihes egiten. Batzuetan neskek ere zerbait nahi degu baina ez degu esaten jeje.
Permalink-a mezu RSS 2006-07-21 @ 12:18

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tisu!

Bakardadea horren gauza polita da, nori kontatu daukazunean.


Instalatu Firefox euskeraz!

Site Meter

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Borja

etxekalte

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution