Atzo Deustun egon nintzen eta han ikusi zintudan, ezibestekoa bezain mingarria da zeu ikustea. Ez zara batere aldatu, beharbada atzo pijoegi jantzita zeunden: marradun jertsea eta alkondararen lepoaren muturrak tente.
Hurbildu eta mintzatu, esames bat igorri, dei galdu bat egin, denak batera egin, ezer ez egin, dena pasatu zen ziztu bizian nire burutik. Larregi pentsatuz gero buruak agintzen du eta halaxe gertatu zen, ez nuen deusik egin. Emeki emeki sentimenduak denboran zirintzen ari dira, bihotzaren indarra ere bai.
Halere, aitortzen dut gaur goizean esnatzean anpulu batek ihes egin didala, lotsagabe jaitsi da nire masailetik. Aldi berean zu jaitsi zara nire gogotik, zure azal zuria begietara, zure ilearen usaina sudurrera eta zure sorbalden zaporea ezpainetara. Etxek arrazoi galanta dauka, oraindik hor zaude:
Ametsek hitz egiten dutenean
oroitzapenak agortzean
zulo ilun baten barneratzean
irtenbiderik ez dagoenean.Ilusioetan sinistean
agertzen zara nire aurrean
ta konturatu naiz bapatean
hor zaudela zu nire bihotzean.Hor zaude nire bihotzean
kolpeka barren barrenean.
...